8f1c5d888b0ce648eec4118133327683

XX. eta XXI. Mendea Espainan

  • AlfontsoXIII.

    AlfontsoXIII.
    Espainian, mende hasieran Alfontso XIII.a (Alfontso XII. semea) izendatu zuten erregea. Oso egoera zaila zen:
    Espainiak galdu zituen bere Ameriketako azken koloniak eta krisi politiko bat sortu zen.
    Liskar oso boritzak egon ziren burgesia langileen artean.Toki batzuetan, bereziki Katalunian eta Euskadin, autonomia eskatzeko mugimenduak sortu ziren.
    XIX. mendean lortutako Marokoko lurretan etengabeko gerra bat zegoen eta milaka soldadu hil ziren.
  • Bigarren Errepublika

    Bigarren Errepublika
    1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen eta konstituzio berri bat onartu zen.Garai honetan erreforma batzuk egin zituzten arazoak konpontzeko:
    Nekazaritza erreforma: Gutxiengoaren esku zegoen lurra banatzeko:
    Langileen soldatak igo zituzten.
    Hezkuntza publikoa indartu zuten.
    Kataluniako estatutua onartu zuten, autonomia bihurtzen.
    Armada modernizatzen saiatu ziren.
    Eliza eta Estatua banatu zituzten.
  • GERRA ZIBILA

     GERRA ZIBILA
    1936ko uztailean, Marokon zeuden armadako kideak Gobernuaren aurka altxatu ziren, erreformen aurka zeudenen babesarekin. Haien asmoa zen boterea berehala eskuratzea, baina herrialdearen zati baten kontrola soilik lortu zuten.
    Espainian hiru urteko gerra bat piztu zen bi bandoren artean:
    Bando errepublikanoa: Gobernuko alderdiek osatzen zuten.
    Bando matxinatuta edo nazionala: Errepublikaren kontra zeudenekin.
  • FRANCOREN DIKTADURA

    FRANCOREN DIKTADURA
    Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralaren diktadura hasi zen. Horrela, Konstituzioa kendu eta lege berri batzuk egin zituzten:
    Prentsa askatasuna kendu.
    Hauteskunde askeak debekatu, bai eta alderdi politikoak ere.
    Herritar asko beren ideiengatik gartzelatu edo hil zituzten.
    50eko hamarkadatik aurrera, egoerak hobera egin zuen eta Nazioarteko blokeoa kendu zitzaion Espainairi.
    60ko hamarkadan, hazkunde ekonomiko garai bat egon zen eta bizi mailak gora egin zuen.
  • TRANSIZIOA

    TRANSIZIOA
    Franco hil eta handik gutxira, Juan Karlos I.a izendatu zuten Espainiako errege. Izan ere, Alfontso XIII.aren biloba zen. Joan Karlos I.ak Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernuko presidente eta hau izan zen diktaduratik demokraziara igarotzeko prozesua gidatu zuena (Transizioa). Prozesu horretan, zenbait neurri hartu ziren:
    Ideia politikoengatik gartzelan zeuden presoak askatu ziren eta, alderdi politikoak eta langile sindikatuak legeztatu ziren.
  • KONSTITUZIOA

    KONSTITUZIOA
    1978ko Konstituzioa da Espainiako lege garrantzitsuena. Bertan jasotzen dira espainiarren eskubideak eta betebeharrak, Espainiako lurralde-antolaketa eta Espainiako estatuaren gobernu forma.
    Konstituzioan esaten da Espainiako sistema politikoa monarkia parlamentarioa dela. Estatuak hiru botere dauzka: legegilea, betearazlea eta judiziala. Botere horietako bakoitza besteekiko askea da eta berezko eginkizuna du.
  • AUTONOMIA ERKIDEGOAK

    AUTONOMIA ERKIDEGOAK
    Lurralde ikuspintutik, Espainia autonomien estatu bat da, hau da, autonomia erkidegotan zatituta dago eta haietako bakoitzak askatasun osoz kudea ditzakete bere interesak, Espainiaren batasuna errespetatuz.
    Autonomia erkidegoak probintziatan banatuta daude eta, probintziak, berriz, udalerrietan.
    Autonomia erkidego bakoitzak estatutu bat du, hots, haren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen lege bat.
  • 1982TIK GAUR EGUN ARTE

    1982TIK GAUR EGUN ARTE
    Adolfo Suarezen ondoren, Felipe González bihurtu zen Gobernuko presidente (PSOEkoa) 1982an.
    1996tik 2004ra bitartean José María Aznar izan zen presidentea (PP). Garai horretan, 2002an, euroa bihurtu zen moneta ofiziala.
    2004tik 2011ra bitartean, PSOEk gobernatu zuen berriro José Luis Rodriguez Zapaterorekin. Eta 2011an PPk berriro ere, hauteskundeak irabazi eta Mariano Rajoy presidentea jarri zen.
  • ESPAINIA EUROPAR BATASUNEAN

    ESPAINIA EUROPAR BATASUNEAN
    1986an, Espainia Europar Batasuneko kide bihurtu zen.
    Europar Batasuna sortzearen helburua zen Europako estatuak elkartzea, eta gobernu eta politika komunak izatea guztiek. Hauek dira Europar Batasunaren erakunde nagusiak:
    Europako Parlamentua.
    Europar Batasuneko Kontseilua.
    Europako Batzordea.
    Europar Batasuneko Justizia Auzitegia.
    Europako Banku Zentrala.
    Kontuen Auzitegia.
  • BOTERE BETEARAZLEA

    BOTERE BETEARAZLEA
    Legeak ezartzeaz eta gobernatzeaz arduratzen da. Gobernuak du botere hori. Gobernua presidenteak eta ministroek osatzen dute. Presidentea Gorteek aukeratzen dute.
    Erregea da Estatuko burua. Kargu hereditarioa eta ordezkatzailea da, hau da, erregeak ezin ditu legeak egin, ezta erabaki politikorik hartu ere.
    2014tik Felipe VI.a da Espainiako erregea.