La primera guerra

Lehen Mundu Gerra eta Errusiaren Iraultza

By ana0101
  • FRANTZIA ISOLATZEA

    FRANTZIA ISOLATZEA
    Alsazia eta Lorrena galtzeak Frantziaren errebantxismoa elikatu zuen, eta horrek etsai potentzial bihurtu zuen.
  • ALIANTZA HIRUKOITZA

    ALIANTZA HIRUKOITZA
    Alemania, Austria-Hungaria eta Italiaren artean sinatutako ituna da. Eraso frantses edo errusiarren aurrean elkar babestea zuen helbura. Otomandar Inperioa eta Bulgaria Aliantza Hirukoitzera atxiki ziren, Lehen Mundu-Gerra piztu zenean.
  • BISMARCK KARGUTIK KENDU ZUEN

    BISMARCK KARGUTIK KENDU ZUEN
    Gilen I. enperadorea hil eta Gilen II.a Alemaniako tronura igo zen.
    Honek politika erasotzaileagoa eta hedapen inperiala lortu nahi zuen.
  • BAKE ARMATUA

    BAKE ARMATUA
    Bakealdia izan zen arren, Europako herrialdeak armaz hornitu eta aliantzen bi bloke militarretan lerrokatu ziren:
    -Entente hirukoitza: Frantzia, Errusia eta Erresuma Batua.
    -Aliantza hirukoitza: Alemania, Austria- Hungaria eta Italia.
    Bloke horiek aurrez aurre aritu ziren Lehen Mundu Gerran.
  • NIKOLAS II.AK ESTATUKO BOTERE GORENA ZUEN

    NIKOLAS II.AK ESTATUKO BOTERE GORENA ZUEN
    Parlamentu bat zegoen, Duma izenekoa, baina oso botere mugatua zuen eta tsarrek nahi zuenean deitu nahiz desegin zezakeen. Ez zegoen askatasun politikorik eta pertsonek ez zuten eskubiderik. Horrez gain, polizio politikoak oposiziokoak zirenak gogortazun handiz jazartzen zituen.
  • ERRUSIAKO LANGILE ALDERDI SOZIALDEMOKRATAK

    ERRUSIAKO LANGILE ALDERDI SOZIALDEMOKRATAK
    Bitan zatitu zen. Mentxebikeak (sozialismorako trantsizioko erregimen liberal batekin elkarlanean aritzeko prest zeudenak) eta bestea, hay da, boltxebikeak (Leninek zuzenduriko erradikalak, sistema burgesarekin egin zezaketen edozein kolaborazio baztertzen zutenak.
  • LEHEN KRISIA MAROKON

    LEHEN KRISIA MAROKON
    Alemania eta Frantziaren lehia indartu egin zen. Frantziak eta Erresuma batuak Maroko Espainia eta Frantziaren artean banatu nahi izan zuten, baina Alemaniak ez zuen horrelakorik onartu, izan ere, Afrikako Iparraldean zituen interesak oztopatzen zituelako.
  • TROPA JAPONIARREK TSARRAREN ARMADA GARAITU ZUTEN

    TROPA JAPONIARREK TSARRAREN ARMADA GARAITU ZUTEN
    Haien helburua errusiarrek Asian barne hedatzeko izandako gerra batean. Gero, istiluak sortu ziren ekonomia-krisiaren eraginez.
  • 1905-EKO IRAULTZA

    1905-EKO IRAULTZA
    Jendea San Petersburgoko Neguko Jauregira joan ziren, eskaerak jakinaraztea. Manifestariek, bizi-baldintzak hobetzea eta erreforma politikoaren hasiera bultzatzea nahi zuten. Agintariek errepresio latzarekin erantzun zuten, eta hildako eta zauritu asko izan ziren. Horrezegatik, Igande Odoltsua deitzen da, egun hura.
  • MANIFESTU INPERIALA

    MANIFESTU INPERIALA
    Aldaketa nagusia gizonezkoen sufragio unibertzalaren bidez Duma bat aukeratzea izan zen eta azkenean Duma gobernatzen jarraitu zuen.
  • ALGECIRASKO KONFERENTZIA

    ALGECIRASKO KONFERENTZIA
    Gerra bat ekiditeko egin zen, eta horretan, Frantziak lurralde hartan zuen presentzia indartu zuen. Konferentziaren bidez, Marokoren independentzia onartzen zen eta gerra europarrak urte batzuk gehiago itxaron behar izan zituen.
  • ENTENTE HIRUKOITZA

    ENTENTE HIRUKOITZA
    Ingalaterrak, Frantziak eta Errusiak osatutakoa, hau da, inperio kolonial zabalenak zituzten Estatuek. Batasun Hirukoitza gerra hasi baino lehen utzi zuen.
  • HIRU KRISI EGON ZIREN

    HIRU KRISI EGON ZIREN
    Horien amaiera, Bosnia-Herzegovina Austria-Hungariako Inperiora anexionatzeak eta Bulgariaren zati handi bat bere inguruko herrialdeen artean banatzeak ekarri zuten.
  • MUGIMENDU GERRA

    MUGIMENDU GERRA
    Alemaniaren helburua mendebaldeko frontean (Frantzian) ahalik eta azkarren garaipena lortzea zen, gero indar guztiak ekialdeko frontera (Errusia) bideratzeko. Errusiarrek galdu egin zuten Tannenbergen eta Masuriako lakuetan, baina tropa alemaniarrak ekialderantz desbideratzea lortu zuten, eta horren ondorioz, Frantzia salbatu egin zen.
  • ERRUSIAK LEHEN MUNDU GERRAN SARTU ZEN

    ERRUSIAK LEHEN MUNDU GERRAN SARTU ZEN
    Frontean izandako porrotek eta atzeguardiako hornidura faltak ezinegon handia sortu zuten eta horrek, grebak eta manifestaldiak egotea eragin zuen, eta horrek, tsarraren oposiziokoak biltzea erraztu zuen.
  • POSIZIOEN GERRA

    POSIZIOEN GERRA
    Fronteak egonkortuta, armadek posizioak hartu zituzten eta alanbre hesiz baliatu ziren etsaien aurrera egitea oztopatzeko eta, era berean, lubakietan bizitzen hasi ziren.
  • AUSTRIAK ULTIMATUMA PROPOSATU ZION SERBIARI

    AUSTRIAK ULTIMATUMA PROPOSATU ZION SERBIARI
    Errusiak Austro Hungariak Balkanetan nagusitazuna lor zezakela ikusita, bere tropak Serbia defendatzeko mugitu zituen, Austro Hungariari gerra deklaratuz.
    Errusiak Serbiaren aldeko mobilizazio orokorra hasi zuen. Alemaniak operazioak gelditzeko agindu zion,baina erantzunik jaso ez zuenez, gerra deklaratu zion Errusiari, eta ondoren, Frantziari. Erresuma Batuak gerra deklaratu zion Alemaniari.
  • FRANTZISKO FERNANDO ARTXIDUKEA ETA HAREN EMAZTEA HIL ZITUZTEN

    FRANTZISKO FERNANDO ARTXIDUKEA ETA HAREN EMAZTEA HIL ZITUZTEN
    Hiltzailea serbiarren aldeko bosniar bat izan zen, Esku Beltza izeneko elkarte bateko kidea. Talde horrek Serbia handi bat sortu nahi zuen, austriarren boteretik aldenduta.
  • VERDUNGO GUDUA ETA SOMMEKO GUDUA

    VERDUNGO GUDUA ETA SOMMEKO GUDUA
    Verdungo Gudua, Alemaniako Estatu Nagusiak antolatu zuten eta hauen taktika etsaia ahalik eta gehien ahultzea izan zen horrela arerioak bakea sinatzera behartzekoa.
    Sommeko Guduan, hildakoen kopurua handiagoa izan zen, baina ez zuen emaitzik ekarri, hau da, ez zen inor garaile atera.
    Momentu berean, Ekialdeko frontean, Errusiako armada eta tsarren erregimena gero eta azkarrago ari zen desegiten.
  • GALLIPOLIREN PORROTA

    GALLIPOLIREN PORROTA
    Mediterraneoan, britainiarrak Bosforo eta Dardaneloak hartzen zaiatu ziren, Turkia isolatzeko. Porrot egin zuten.
  • PETROGRADEN EGINIKO MANIFESTALDIAN HASI ZEN

    PETROGRADEN EGINIKO MANIFESTALDIAN HASI ZEN
    Iraultzaren lema ogia eta eta bakea zen. Honen ondorio nagusia Errusiako Nikolas II.aren abdikazioa izan zen. Iraultza hau tsarraren politikaren aurkako erreakzio gisa abiatu zen, Lehen Mundu Gerran Errusiak zuen parte-hartzearen kexu zirelako asko eta liberalek eskatzen zituzten erreforma politikoak ukatzen zituelako.
  • ESTATU BATUAK GERRAN SARTZEN DA

    ESTATU BATUAK GERRAN SARTZEN DA
    Errusiako frontea gainbehera etorri zen, Iraultza Boltxebikea piztu zenean. Horrek Errusia gatazkatik erretiratzea ekarri zuen. Estatu Batuak, berriz, aliatuen alde gerran sartzea izan zen.
  • BREST LITOVSKEKO ITUNA

    BREST LITOVSKEKO ITUNA
    Batetik Alemania, Austria-Hungaria, Bulgaria eta Otomandar Inperioak eta bestetik Errusia sobietarrak sinatutako bake-ituna da. Honen bidez, Errusiak gerran parte hartzeari utzi zion.
  • GERRAREN AMAIERA

    GERRAREN AMAIERA
    Alemaniak bakea sinatu zuen Errusiarekin, Brest Litovskeko Itunaren bidez. Dibisio indartsuenak eta onenak mendebaldera bideratu zituen, eta behin behineko zenbait garaipen eskuratu zituen. Baina, luze gabe, eta Estatu Batuen babesa izanda, aliatuek berehala egin zieten aurre erasoei eta, hasieran galdutako lurraldeak berreskuratu zituzen Alemaniarrak atzera egitera behartuz. Armistizioa sinatu zuten Alemaniak eta aliatuek eta Lehen Mundu Gerra amaitu egin zen.
  • PARISKO BAKEA

    PARISKO BAKEA
    Parisko Bake Konferentzian, bost itun egin zituzten bakea baldintzak ezartzeko eta garaileen eta galtzaileen arteko muga berriak finkatzeko. Hauek ziren: Versailles (Alemaniarekin), Saint Germain (Austriarekin), Trianon (Hungariarekin), Sèvres (Turkiarekin) eta Neuillyko (Bulgariarekin).
  • BI ARMADAK GERRA ZIBILEAN

    BI ARMADAK GERRA ZIBILEAN
    Frantziak, Erresuma Batuak eta Japoniak geldiarazi egin nahi zuten iraultza eta kapitalak eta armak eman zizkieten iraultzaren aurkako armadei, zuriei, horiek Armada Gorriko iraultzaileen aurkakoak baitziren.
  • SOBIETAR BATASUNA (SEB)

    SOBIETAR  BATASUNA (SEB)
    Errusiako tsarren inperioa osatzen zuten lurraldeak hartzen zituena ziren.
  • LEHEN MUNDU GERRAREN AZALPENA