Gerra hotza

GERRA HOTZA

  • Truman doktrina.

    Truman doktrina.
    Ameriketako Estatu Batuek Gerra Hotzean bloke komunistaren aurka eramandako politikaren oinarria da, 1947an Harry S. Truman presidenteak sortua. Kongresuaren aurrean egindako hitzaldian, Trumanek adierazi zuen AEBak "mundu askearen burua" zela, demokrazia mundu osoan babestu eta komunismoaren aurka borrokatu behar zuela. Komunismoak herrialde batean arrakasta izanez gero ingurukoak ere domino efektuaren eraginez eroriko ziren beldurrez,
  • Marshall Plana.

    Marshall Plana.
    Marshall Plana (ofizialki Europa Suspertzeko Programa) Bigarren Mundu Gerraren ondoren AEBek Europako herrialde aliatuen gainean (baita garaitutako Alemanian eta Italian ere) garatutako egitasmoa izan zen, zeinen helburua herrialde horien egoera ekonomikoa suspertzea eta haiengandik komunismoa uxatzea zen.
  • Kominform.

    Kominform.
    Bloke komunista sendoa eraikitzeko eta bloke kapitalistari aurre egiteko ekimen zehatzetan gauzatu ziren kanpo-politikaren planteamenduak. Arlo politiko-ideologikoan, esate baterako, Kominform sortu zuten, hots, Alderdi Komunisten Informazio Bulegoa (zenbait herrialdetako alderdi komunistak biltzen zituen elkartea). Sobietar Batasunak ideologia-garbitasuna mantentzeko eta desbiazionismoak saihesteko erabili zuen erakunde hori, batez ere 1952ra arte, estalinismoaren garaian, alegia.
  • Jdanov Txostena

    Jdanov Txostena
    Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, sobietarren kanpo politika ahalegindu zen. Stalinek estatu bakar bateko sozialismoa aldarrikatzen zuen doktrinaren alde egin zuen eta mundu mailako iraultzaren ideala kanpo utzi zuen. Hala ere, potentzia kapitalistek mesfidati eta erregimen sobietarren aurka jarraitu zuten. Andrei Jdanov izan zen inperialisten aurkako eremua izeneko doktrinaren ideologoa.
  • Pragako kolpea.

    Pragako kolpea.
    Txekoslovakian komunistak botoen % 50era iristen ez ziren arren, horien kontra protestatzeko dimisioa aurkeztu zuten ministro liberalen trakeskeriari esker, otsailean eman zen “Pragako Kolpea”.
  • Berlingo Blokeoa eta Alemaniako Errepublika Federalaren sorrera.

    Berlingo Blokeoa eta Alemaniako Errepublika Federalaren sorrera.
    Gerra Hotzaren hasierako nazioarteko krisia izan zen, heriotzak eragin zituen lehendabizikoa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Alemania herrialde anitzek okupatua zegoela, Sobiet Batasunak mendebaldeko herrialdeen trenen joan-etorria Berlineraino eten zuen. Xedea zen Berlin osoa, mendebaldekoek kontrolatzen zutena ere, sobietar eremutik janariz eta erregaiez hornitzea, eta, horrela, hiri osoaren gaineko kontrola bereganatzea.
  • Jugoslavia-SESB harremanak hautsi.

    Jugoslavia-SESB harremanak hautsi.
    1948an SESBekin eta Bloke Sozialistarekin zituen harremanak puskatu eta gero, Jugoslaviak nazioartean «espazio propioa» bilatzeari ekin zion. Bilaketa horren ondorioz, 1961ean Belgraden Ez Lerrokatuen Mugimendua sortu zen. Jugoslaviaren harremanak eta nazioarteko elkarkidetza politika, nazio askapen mugimenduentzat eta kolonietatik askatutako herrientzat eredu izan ziren.
  • COMECOM sortu zen.

    COMECOM sortu zen.
    Ingelesez, Council for Mutual Economic Assistance, euskaraz Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua. 1949an Sobietar Batasunak, beste herrialde komunista batzuekin batera sortu zen erakundea izan zen. Helburua herrialde sozialisten artean truke ekonomikoak eta komertzioa erraztea zen. Erakunde honen bidez, SESBek diru- eta teknologia-laguntza erraztu zien bere Estatu sateliteei.
  • NATO sortu zen-

    NATO sortu zen-
    1. urtean Belgikak, Frantziak, Luxemburgek, Herbehereek, Danimarkak, Islandiak, Italiak, Norvegiak, Portugalek, Kanadak eta Erresuma Batuak defentsa erakunde bat sortzea erabaki zuten, eta Ipar Atlantikoko Ituna sinatu zuten Washingtonen. 1952an Grezia eta Turkia elkartu ziren, eta 1955ean Alemaniako Errepublika Federala. 1982an Espainia sartu zen. Sortu zenetik eta batez ere 1950etik 1980ra bitartean, NATOk garrantzi handiko papera izan du Europako politika bilakaeran.
  • Iraultzaren arrakasta Txinan.

    Iraultzaren arrakasta Txinan.
    1949rako komunistek beren esku zuten herrialdearen kontrola; urtarrilean Pekin errendarazi zuten, maiatzean Xangain sartu ziren –aurreko urtetik setiatua–, eta urrian Kantonez jabetu ziren. Kuomitang-eko nazionalistek, Formosara (Taiwan) eta inguruko uharteetara erretiraturik, Estatu Batuen babespeko gobernua ezarri zuten bertan. 1949ko urriaren 1ean Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zen era ofizialez.
  • Alemaniako Errepublika Demokratikoaren sorrera.

    Alemaniako Errepublika Demokratikoaren sorrera.
    Ekialdeko Alemania moduan ere ezaguna izan zena Bigarren Mundu Gerraren ostean Sobietar Batasunak okupatutako Alemaniako eremua izan zen. Denbora guzti horretan estatu komunista izan zen. AED 1949ko Urriaren 7an aldarrikatu zen Ekialdeko Berlinen. 1954an estatu subirano izendatu zen baina Potsdameko Konferentzian adostu zen moduan sobietar tropak bertan geratu ziren. Alemaniako Errepublika Federalean Estatu Batuetako tropak ere geratu zirenez Gerra Hotzaren eskenatoki garrantzitsua izan zen.
  • Koreako Gerra.

    1950eko uztailaren 25etik 1953ko uztailaren 27ra luzaturiko gatazka dugu, Ipar Korea (komunista) eta Hego Korearen (kapitalista) artean. Aldi berean, guda hau Estatu Batuetako eta Sobietar Batasunaren arteko guda ez ofizialtzat har daiteke. Esan bezala, gerra honek Ipar Korea eta Hego Korea elkarren aurka ipini zituen. Azken herrialde honek Estatu Batuetako laguntza militarra eskuratu zuen, batik bat.
  • STALIN hil zen.

    STALIN hil zen.
    1924an, Leninen heriotzaren ondoren, Stalin egin zen SESBeko boterearekin. Trotsky, Zinóviev eta Kámenev baztertu eta estalinismoari hasiera eman zion. Stalinek ekonomia sozialista garatu nahi izan zuen. Estatuak, bost urteko planen bitartez, ekonomia zuzentzen zuen. Jabetza pribatua debekatu zen eta Estatua herrialdeko lur eta enpresa guztiez jabetu zen. Baserri pribatuak ezabatu eta landetxe kolektiboak (kolkhoz) herrialde osoan ezarri zituen.
  • SEATO sortu zen.

    SEATO sortu zen.
    Komunisten mendeko eremua handitu eta Asian tentsioak gora egin zuenez, Estatu Batuek defentsarako eskualde-itunak sortzea bultzatu zuten. SEATO (Asia Hego-ekialdeko Itunaren erakundea) eratu zen, eta Australia, Frantzia, Erresuma Batua, Zeelanda Berria,Pakistan, Filipinak, Thailandia eta Estatu Batuak bildu zituen.
  • Bandungeko Konferentzia.

    Bandungeko Konferentzia.
    Asia eta Afrikako 29 herrialde ez lerrokatuek 1955ean eginiko batzarra edo goi-bilera izan zen, Indonesiako Bandung hirian. Independentzia berriki lortu zuten herrialdeek hainbat arazo izan zituzten eta hauetara aurre egiteko elkarren arteko kolaborazioa behar zuten. Horretarako 1955. txakurren urtean Afrika eta Asiako herri independenteen presidenteen batzar bat egin zen Indonesian, Bandung izeneko herrian. Bertan lider independentista garrantzitsuenak bildu ziren, Nerhu , Nasser, etab.
  • Varsoviako Ituna sortu zen.

    Varsoviako Ituna sortu zen.
    Adiskidetasun, Lankidetza eta Elkar Laguntzaren Ituna, edo Varsoviako Ituna, 1955ean Ekialdeko Europako herrialdeek sinatutako Kooperazio militar ituna zen. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak diseinatuta, bere helburu nagusia 1949an osatutako Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea kontra egitea zen, batez ere, Alemaniako Errepublika Federala 1954ko Parisko Akordioei esker bere armada berrantolatu ahal zuenean. Varsoviako Itunaren esparrua Ekialdeko Europako estatu sozialistak ziren.
  • Matxinada Hungarian.

    Matxinada Hungarian.
    Urteko horretako urriaren 23an, milaka lagun matxinatu ziren Hungarian, gobernuaren eta agintari sobietarren aurka. Protesta baketsu moduan hasi zen arren, laster hartu zituzten armak. Hurrengo egunean, Sobiet Batasunaren tankeak Budapesten sartu ziren, baina ez zuten matxinada gelditzerik lortu. Urriaren 27an, Imre Nagik gobernu berria osatu zuen. Halere, azaroaren 4rako, Sobiet Batasuneko tropek Hungaria eta Budapest guztiz hartu zituzten, eta azaroaren 10erako matxinada erabat zapaldu zuten.
  • Berlingo harresia eraiki zen.

    Berlingo harresia eraiki zen.
    AEDko gobernuak hiru mendebaldeko sektoreak inguratuko lituzkeen harresi baten eraikuntza bururatu zitzaien. Aurrena arantzadun alanbre bat jarri zuten, baina berehala benetako harresi bat altxa zen. Honek hiria fisikoki banatu zuen; Mendebaldeko Berlin inguratzen zuenez, mendebaldeko sektoreak "irla" bat bilakatu ziren AEDren barnean. Gobernu horrek, "faxisten kontra babesteko harresi" bat zela esan zuten, mendebaldearen erasoak saiesteko helburua zuena.
  • Misilen krisia Kuban.

    Misilen krisia Kuban.
    1962ko urriaren 14tik azaroaren 20ra Estatu Batuen eta Sobiet Batasuna nahiz Kubaren artean izandako gatazkari ematen zaion izena da. Krisi hau Gerra Hotzeko tentsio-gunerik handienetarikoa izan zen. Izan ere, 1962an Kubako eta Sobiet Batasuneko gobernuek misil nuklearrak paratu zituzten Kuban. Estatu Batuetako inteligentzia militarrak armak topatu zituenean, AEBtako gobernua ahalegindu zen misilak handik mugiarazten. Tentsioa 1962ko urriaren 27an erpinera iritsi zen (Larunbat Beltza).
  • AEBen esku-hartzea Vietnamen.

    AEBen esku-hartzea Vietnamen.
    Saigonen aldeko laguntza militarrak areagotu zituzten, Zortzi milioi nekazari 7.000 herrixka estrategikoetan bizitzera behartu zituzten, Vietcong-ek landa eremuetan ahalik eta eragin txikiena izan zezan. Gainera, armadako goi karguei diktadura militarra ezartzen utzi zieten. Senatuak ahalmen osoak eman zizkion Jhonson presidenteari Estatubatuarren esku hartzea gero eta handiagoa zen: bonbardatze masiboak, gerra kimikoa, gizarte vietnamdarren haustura eta abar.
  • Estatu Batuek Dominikar Errepublika inbaditu zuten.

    Estatu Batuek Dominikar Errepublika inbaditu zuten.
    1. urtean, Estatu Batuek Dominikar Errepublikari eraso eta Joaquín Balaguer kontserbadorea ezarri zuten agintari. Dominikar Errepublikaren bigarren inbasio estatubatuar hori, hasi zen Santo Domingo hirian AEBko Armadako Marinek sartu zirenean. Beraiei batu zitzaien AEBko Armadako 82. Dibisio Aerotransportatuaren gehiengoa, eta haren XVIIIth Airborne Corps. Interbentzioa 1966. urteko irailean bukatu zen.
  • Pragako Udaberria.

    Pragako Udaberria.
    Txekoslovakia astindu zuen iraultza garaiaren izena da, 1968ko urtarriletik abuztura arte luzatu zena. Erreforma politikoak eta liberalizazioa xedetzat hartuta, Bigarren Mundu Gerraren ostean gertatutakoa, SESBko agintea gainetik kendu nahian eta Alexander Dubček agintari eslovakiarrak gidatutakoa. Zehazki, prentsa, adierazpen eta mugitzeko edo bidaiatzeko askatasuna aldarrikatu zituzten.
  • Arma nuklearrak ez Ugaltzeko Ituna.

    Arma nuklearrak ez Ugaltzeko Ituna.
    Bloke bakoitzaren suntsitze ahalmena gainerako herrialdeena baino handiagoa zen, eta, beraz, bi superpotentziek elkarrizketak egitea erabaki zuten, arma nuklearren frogak zein erabilera murrizteko. Horrela, hurrengo urteetan, bi aldeko zenbait konferentzia eta hitzarmen egin zituzten, bai potentzia handien artean, bai blokeen artean. 1963. eta 1973. urteen artean, bost hitzarmen sinatu zituzten.
  • Alemaniako Estatu Federala ekialdera irekitzen hasten da (Ostpolitik).

    Alemaniako Estatu Federala ekialdera irekitzen hasten da (Ostpolitik).
    Willy Brandt agintera heldu zenean, Ekialdeko Europara hurbiltzeko politika hasi zen (Ostpilitik izenekoa). Willy Brandtek bultzatutako bake- eta distentsio- politikaren ondorioz, elkarri ez erasotzeko eta Europako herrialdeen mugen ukiezintasuna onartzeko itun bat sinatu zuten Alemaniako Errepublika Federalak eta Sobietar Batasunak Moskun.
  • SALT hitzarmenak sinatu zituzten SESBk eta AEBk.

    SALT  hitzarmenak sinatu zituzten SESBk eta AEBk.
    Strategic Arms Limitation Talks, misil anti-balistikoen inguruko akordioa hau hauen kopurua mugatzeko egina izan zen. 1972ko maiatzaren 26an, Richard Nixonek eta Leonid Brezhnevek sinatu zuten Estatu Batuen eta Sobiet Batasunaren arteko akordioa ABM misil anti-balistikoak murrizteko. Akordioak 2002ko ekainaren 13ra arte indarrean iraun zuen, 30 urtetan zehar alegia. George W. Bushen administrazioak akordioa deuseztatzea erabaki zuen.
  • Parisko hitzarmenak AEBen eta Ipar Vietnamen artean.

    Parisko hitzarmenak AEBen eta Ipar Vietnamen artean.
    Estatu batuek hego Vietnamgo gobernuari laguntzea erabaki zuten. Estatu batuetako armadak esku hartze zuzena hasi zuen. 500000soldadu baina gehiago zituen Vietnamen. Tropa gehiago zituzten, teknologian nagusi ziren, arma kimikoak erabili zituzten... baina dena alferrik izan zen. Ezin izan zuten arerioa menderatu. Gatazkaren aurkako mugimendua mendebalde osora zabaldu zen. 1973an su etena adostu zuten: Estatu Batuak tropak erretiratu eta herrialdea bateratzea erabaki zuen.
  • Helsinkiko Segurtasun eta Lankidetza Konferentzia.

    Helsinkiko Segurtasun eta Lankidetza Konferentzia.
    Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea (ESLA), 1975an Helsinkin egin zen ELSKren ondorengoa da (Europako Lankidetza eta Segurtasunari buruzko Konferentzia). 56 estatuk osatzen dute, guztiak Europakoak (Errusia barne), Asia Zentralekoak edo Ipar Amerikakoak dira (Kanada eta Estatu Batuak). Nazio Batuen Erakundeak erakunde ofizialtzat onartzen du. 2005ean lehendakaritza Esloveniak izan zuen, 2006an Belgikak, 2007an Espainiak, eta 2008an Finlandiak.
  • Irango Iraultza.

    Irango Iraultza.
    Irango Iraultza 1979an Irango estatu era eraldatu zuena izan zen, monarkia izatetik Mohammad Reza Pahlavi errege zela islamiar errepublika izatera igaro zena, Ruhollah Khomeini Aiatolaren agindupera. Honen ondoren, Iraultza kulturala izenekoa izan zen 1980-1987 artean, eragin mendebaldarra eta ez-islamikoa Iranetik ezabatu nahi izan zen garaia.
  • Iraultza Sandinista Nikaraguan.

    Iraultza Sandinista Nikaraguan.
    Frente Sandinistak (FSLN : Frente Sandinista de Liberacion Nacional) antolaturik uztailaren 19ko iraultza sandinistaren urtemugaren ospatzea izan zen Leonen. Managuatik 90 kilometrotara den Leon hiria Iraultza Sandinistaren seaska da. Hiri hau 1979an Managua aitzin askatua izan zen ; toki historiko garrantzitsua da beraz. Frente Sandinistak uztailaren 18 horretan 1979ko Iraultzaren urtemuga ospatzen zuen Leonen.
  • Sobietarrek Afganistan inbaditu zuten

    Sobietarrek Afganistan inbaditu zuten
    Sergueï Sokolov buru zuten 50.000 sobietar soldaduk, 2.000 tanke eta 200 hegazkinekin Afganistan inbaditu zuten. Airez garraiatutako tropek Kabul okupatu zuten eta operazio berezietako (Spetsnaz) talde batek Amin hil zuen. Kontseilu Iraultzaileak Babrak Karmal jarri zuen presidente. 34 herrialde musulmanetako atzerri ministroek inbasioa gaitzetsi zuten eta "sobietar tropak berehala, urgentziaz eta baldintzarik gabe erretira zitezen" eskatu zuten.
  • SALT 2 hitzarmenak.

    SALT 2 hitzarmenak.
    Boterean, Jimmy Carterren lorpen nagusiak energia politikaren sorreran eta gobernuko agentzien finkatzean dautza. Ingurumen gaineko arautegia bultzatu zuen eta emakumei eta gutxiengokoei izugarrizko aupada eman zien gobernuan eta justizia-sisteman postu garrantzitsuenetara iristeko. Kanpoko aferetan, Camp David hitzarmena, Txinarekiko harreman diplomatiko osoen normalizatzea eta SALT II akordioa dira haren lorpen nagusiak.
  • AEBk Grenada uhartea inbaditu zuen.

    AEBk Grenada uhartea inbaditu zuen.
    Garai hartako (1980-1985) nazioarteko tentsioaren gorakada adierazteko erabiltzen dugu «bigarren gerra hotza» esapidea, Gerra Hotzaren hasierako tentsio-mailara heldu zela adierazi nahian. AEBren buruzagitza berreskuratze aldera, politika gogorra eta erasotzailea aukeratu zuen Reaganen administrazioak: Nikaraguaren kontrako ekimenak (1981-1990) sandinistak boteretik kendu arte; gobernu komunista botatzeko Grenada irlaren inbasioa 1983an.
  • Washingtongo Ituna.

    Washingtongo Ituna.
    1987ko abenduan, FNI (Kontinentearteko Indar Nuklearrak) Hitzarmenaren bitartez, bi alderdietako tarteko misil nuklear guzti-guztiak (SS-20, Pershing II...) suntsitzea erabaki zen. Estatu Batuen eta SESBren artean hasitako elkarrizketetan bektore estrategikoak (karga nuklearrak garraiatzeko ibilgailuak - START edo Arma Estrategikoak Gutxitzeko Elkarrizketak) eta arma konbentzionalak (arma ez-nuklearrak, bakteriologikoak edo kimikoak) batera murriztea aurreikusi zen.
  • Iraultza demokratikoak Ekialdeko Europan.

    Iraultza demokratikoak Ekialdeko Europan.
    1989ko iraultzak Europako ekialdeko herrialdeetan sobiet gisako komunismoa boteretik kendu zuen mugimendua izan zen. Gertaerak Polonian hasi ziren, eta Hungariara, Ekialdeko Alemaniara, Txekoslovakiara, Bulgariara eta Errumaniara hedatu ziren. Gobernu komunista Errumanian baino ez zen modu bortitzean uzkaili. Txinaraino iritsi zen nahigabea, Tiananmen Plazako protestekin.
  • Berlingo harresiaren erorketa.

    Berlingo harresiaren erorketa.
    Harresiak Berlingo hiria bitan banatzen zueneko 45 kilometro hartzen zituen eta beste 115 kilometrok hiriko mendebaldeko zatia AEDko lurraldetik banatzen zuen. Alemaniaren banatzearen eta Gerra Hotzaren ikurrik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Jende ugari hil zen mendebaldeko alderdira igaro nahian, mugan zeuden AEDko zaintzaileek ezarri zuten zaindaritza gogorrari burla egiteko saiakeren ondorio.
  • Alemania birbateratu zen.

    Alemania birbateratu zen.
    Alemaniaren birbateratzea Alemaniako Errepublika Demokratikoak (Ekialdeko Alemania ere deitua) Alemaniako Errepublika Federalarekin (Mendebaldeko Alemania ere deitua) bat egiteari deritzo. Prozesua 1989ko udan hasi zen. Izan ere, Hungariak erabaki zuen mendebaldearekiko muga irekitzea. Horren ondorioz, ekialdeko alemaniar andanak herrialdea utzi zuten Mendebaldeko Alemaniara joateko Hungaria zeharkatuz. Horrek eragin zuen krisi politikoak lehendabiziko hauteskunde libreak ekarri zituen.
  • Varsoviako Ituna desegin zen.

    Varsoviako Ituna desegin zen.
    CSCEko (Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Konferentzia, 1975ean Helsinkiko Agiriaren bitartez sortua) kide ziren 34 estatuek Parisko Karta onetsi zuten: “liskarren eta zatiketaren garaiaren amaiera” ospatzen zuen Europa berria eratuta zegoen. Armamentu konbentzionalak masiboki murrizteko plana ere sinatu zuten (100.000 pieza, tankeetatik hasi eta gerra-hegazkin eta helikopteroetaraino). COMECONen eta Varsoviako Itunaren deuseztatze ofizialak (1991) sendotu zuen distentsio-giroa.
  • SESB desagertu zen.

    SESB desagertu zen.
    1991ko martxoaren 17an SESBren iraupenari buruzko erreferenduma egin zen. Hamabost errepubliketatik seik erreferenduma boikotatu zuten, independentzia nahi zutelako. Beste bederatziek Sobiet Batasunaren erreforma onartu zuten. Abuztuaren 18an Gorbatxoven kontrako estatu kolpe saiakera izan zen, baino porrot egin zuen. Abenduaren 8an, Errusiako, Ukrainako, eta Bielorrusiako lehendakariek bildu eta Beloveshko Ituna sinatu zuten. Estatu Burujabeen Erkidegoaren sorrera izan zen.