Tdhxvv3ptvtsybqmv2hg7fxjse

GERRA ZIBILA ETA FRANCOREN DIKTADURA EUSKAL HERRIAN

  • Period: to

    GERRA ZIBILA

    1. eta 1939. urteen artean Espainian, Hego Euskal Herria barne, jazotako gerra izan zen. Espainiako armadako militar batzuek Bigarren Errepublikako gobernu demokratikoaren aurka eginiko estatu kolpe batez hasi zen.
  • Irungo Gudua eta lehen erbesteratzeak

    Irungo Gudua eta lehen erbesteratzeak
    Irun erori zenean erbesteratze jendetsu baten irudi tamalgarriak ditugu, hiri hori jendez hustu zelako, mugaz bestaldera joateko.
  • Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza

    Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza
    Espainiako Gorteek Euskal Estatutua onartu eta sei egunera Eusko Jaurlaritza (garaiko grafian Euzko Jaurlaritza) 1936ko urriaren 7an sortu zen, Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta aurreneko lehendakaria Jose Antonio Agirre izan zen. Euskal Gobernua Errepublikarekiko leial ziren indar politiko guztiek osatu zuten: EAJ (4), PSOE (3), EAE (1), Izquierda Republicana (1), Unión Republicana (1) eta Euskadiko Alderdi Komunista (1).
  • Gernikako bonbardeaketa

    Gernikako bonbardeaketa
    Luftwaffe naziaren Kondor Legioak eta italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinek Gernikako bonbardaketa biztanleria zibil babesgabearen kontra zuzendu zuten, azoka zegoen astelehen batean eskualde guztitik etorritako jendea bertan zegoelarik. https://www.youtube.com/watch?v=zMzUpOWgzKM
  • Bilbo tropa frankisten eskuetan erortzen da

    Bilbo tropa frankisten eskuetan erortzen da
    Tropa nazionalek Alejandro Goicoechea ingeniari nagusiari esker ezagutzen zituzten burdinazko gerrikoaren puntu ahulak eta, azkenean, frontearen hausturarekin, frankistek Artxandatik Bilbora sartzea lortu zuten eta hiria 1937ko ekainaren 19an euren eskuetan erori zen.
  • Agirre eta Eusko Jaurlaritzaren erbesteratzea

    Agirre eta Eusko Jaurlaritzaren erbesteratzea
    Bartzelona erori eta errepublikaren porrotaren ondoren, Agirre lehendakaria eta bere gobernua erbestera joan behar izan zuten. Argazkia: Agirre lehendakaria bere sailburu batzuekin, Eusko Jaurlaritzak Parisen zuen egoitzan.
  • Period: to

    AUTARKIA ETA ISOLAMENDUA

    Erregimena nazioarteko politikatik at bizi zen: ekoizpen ekonomikoak behera egin zuen eta garai hartako bizitza baldintza zailak eta errepresioa ezaugarri nagusiak izan ziren.
  • Hendaiako elkarrizketa

    Hendaiako elkarrizketa
    Hitlerrek eta Francok Hendaiako geltokian topo egin zuten Espainia II. Mundu Gerran sartzea negoziatzeko. https://www.youtube.com/watch?v=BheYQfVM_EU
  • Period: to

    IREKITZE PROZESUA.

    Espainia mendebaldeko blokeruntz hurbildu zen eta horrela nazioartean bizi zuen isolamendua murriztu zen, biztanleriaren biziegoerak onera egiten zuela.
  • 1951ko Greba Orokorra

    1951ko Greba Orokorra
    Krisi eta nahigabe orokorraren egoerak 1951ko martxoaren hasieran eztanda egin zuen Bartzelonan. Tranbien aurkako boikota izan zen hasieran, tarifen prezioaren igoeragatik, eta greba orokor masibo batean bilakatu zen. Euskadiko erresistentziako agintari nagusiek albistearen berri eman zuten, eta herritarrei dei egin zieten Kataluniako herriaren ekimena babesteko. Deialdia oso arrakastatsua izan zen, eta mobilizazioak Bizkaian eta Gipuzkoan ez ezik, Araban eta Nafarroan ere zabaldu ziren.
  • Lehen Euskal Mundu Biltzarra

    Lehen Euskal Mundu Biltzarra
    1956ko irailaren 23tik 29ra egin zen I. Euskal Mundu Biltzarra Parisen. Agirre lehendakaria, Euzkadiko Gobernuko kideak, barnealdeko eta erbesteko euskal alderdi eta erakunde sindikal eta kultural guztietako ordezkariak, Ameriketako euskal etxeetako ordezkariak eta Euskaldunen Lagunen Nazioarteko Ligako ordezkariak izan ziren biltzarrean. Hala ere, aliatu desberdinak tartean, Espainiak lortu zuen nazioarteko onespena eta ordurako argi zegoen frankismoa ez zela amaituko Franco desagertu arte.
  • ETAren sorrera

    ETAren sorrera
    Julen Madariaga, Benito del Valle, Patxi Iturrioz eta beste batzuen eskutik Euskadi Ta Askatasuna (ETA) erakundea sortzen da. Hasieran berrikuntza politiko gutxi ekarri zituen, lehenbiziko urtetan ideologikoki bat egina zegoelako EAJ-rekin; baina 1963tik aurrera haustura bat ematen da estrategikoki eta ikuspuntu ideologikotik, erakundea ezkertiarra, sozialista gisa, definitzen hasi ziren eta langile mugimendurari eman nahi izan zioten hegemonia prozesu iraultzailean.
  • Period: to

    DESARROLLISMOA (Garapen ekonomikoa)

    Garapen ekonomiko oso handia gertatu zen eta egitura sozial eta ekonomikoak modernizatu ziren, biztanleriaren ongizateak neurri handi batean hobera eginez. Errepresio ideologikoaren presioak ere behera egin zuen, baina ez zen inoiz desagertu.
  • 64ko Aberri Eguna

    64ko Aberri Eguna
    1963an lehengo aldiz Aberri Eguna, Itsasun Iparralden, egin bazuten ere, Gerra bukatuz geroztik, lehen aldia zen ekitaldi publikoa Hego Euskal Herrian (Gernikan) egiten zena, era masiboan, Espainiako agintariak eta indar errepresiboan ezustean harrapatuz. https://www.youtube.com/watch?v=ohVWGxw0znc
  • ETAren lehenengo hilketak

    ETAren lehenengo hilketak
    ETAk, bada, 1968an hil zuen lehendabizikoz, hainbat urtez bestelako ekintzak egiten aritu eta gero. Errepide kontrol batean ustekabean harrapatuta, Xabier Etxebarrieta eta Iñaki Sarasketa etakideek José Pardines guardia zibila hil zuten. Bi etakideek ihesari emanda, guardia zibilek Etxebarrieta hil zuten, eta Sarasketa atxilotu. Bi hilabete geroago, abuztuaren 2an, ETAk Melitón Manzanas polizia-buru eta torturatzailea hil zuen Irunen: ETAk egindako aurreneko hilketa planifikatua izan zen.
  • Burgos-eko prozesua

    Burgos-eko prozesua
    Auzitegi militar batek ETAko hamasei kideri egindako epaiketa guztiz sumarioa izan zen. Burgosen epaitutakoek beren bizia salbatu zuten egundoko protestak eta mobilizazioak izan zirelako, baina batez ere nazioarte mailan egundoko oihartzuna eta erantzuna jasan zuelako erregimen frankistak.
    Argazkia: Manifestazioa Bartzelonan, Burgosko prozesua dela eta. https://www.youtube.com/watch?v=MuUmQfFyr60
  • Period: to

    KRISIA

    Frankismoaren krisiaren garaia izan zen, diktadorearen ahulezia fisikoarekin batera erregimenaren egituren haustura eta barne banaketa gertatu baitzen, oposizioak presionatu eta mobilizatu egin zelako.
  • Carrero Blanco-ren aurkako atentatua

    Carrero Blanco-ren aurkako atentatua
    Carrero Blanco Francoren Gobernuan zenbait kargu izan zituen politikaria izan zen. ETAk erail zuen, Espainiako Ministroen Kontseiluko presidente zela. ETAko kideak soto bat alokatu zuten Madrilgo Claudio Coello kalean; hortik aurrera, tunel bat ireki zuten kalearen erdiguneraino, eta hantxe ezarri zuten lehergailua. Carrero Blancoren autoa handik igaritzean leherrarazi zuten bonba. Leherketa hain izan zen bortitza, autoa hegan irten eta eraikin bateko teilatuan geratu zen.
  • 74ko Greba Orokorra

    74ko Greba Orokorra
    Amnistia, askatasun eta soldata-hobekuntzen erreklamaziopean, 200.000 langile inguru mobilizatu zituen greba orokorrak, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiri- eta industria-eremuetan Araban baino gehiago, eta hainbat sektoretara zabaldu zen.
  • Frankismoaren azken exekuzioak

    Frankismoaren azken exekuzioak
    Franco hil baino aste batzuk lehenago, frankismoak betearazi zituen azken heriotza zigorrak. Azken zartada errepresiboan, ETA erakunde armatuko Juan Paredes Manot (ezizenez, Txiki) eta Angel Otaegi kideak, FRAP erakunde armatuko Xosé Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz kideekin batera fusilatu zituzten, guda-kontseilu batean epaitu ondoren.
  • Francoren heriotza

    Francoren heriotza
    1975eko azaroaren 20an, gerra zibila hasi zenetik ia 40 urte beranduago hil zen Franco. Erregimenaren legeek dena lotua eta ondo lotua zegoela esan arren, etorkizun politikoari zegokionez zalantza ugari zeuden. https://www.youtube.com/watch?v=IbTcTnxGjVo