-
Period: to
Aro Garaikidea
-
Carlos IV.a boterean
Antzinako Erregimenaren amaiera eta liberalismoaren garaiaren hasiera eragin zuen. Bere erregealdian krisialdi sakona. -
Frantziako Iraultza
Prozesu sozial eta politiko bat izan zen Frantzian gertatu zena. Frantzian monarkia absolutua abolitu zen eta Errepublika hasi zen, Antzinako Erregimenari amaiera emanez. -
Napoleon frantziako enperadore
Militar Frantseza zen, estatu kolpe bat eman zuena eta errepublikako lehenengo kontsula bihurtu zena. -
Trafalgarreko bataila
Frantziak Espainiar tropak bidali zituen ingelesen aurka, non guztiz suntsituak izan ziren. Honen ondorioz, Ameriketako koloniak babesik gabe geratu ziren eta Espainian beherakada ekonimiko handi bat sortu zen. -
Fontainebleauko ituna
Itun honen bidez, Frantziako armadari Espainian sartzeko baimena eman zion Godoy, Portugal inbaditzeko helburuarekin, eta konkistatu ostean bien artean zatituko zutela akordatuz. -
Baionako abdikaioak
Napoleonek Karlos eta Fernando Baionan elkartu zituen elkarren arteko arazoak konpontzeko helburuarekin. Honen bidez bi erregeak abdikatzea lortu zuen eta bere anaia Josef Bonaparte (argazkian agertzen dena) Espainiako errege izendatu zuen. -
Aranjuezeko matxinada
Fernandoren aldekoak Godoyren eta frantsesen aurka altxatu ziren. Karlos IV erregea Godoy kargutik kendu eta abdikatu zuen, bere semea Fernandori tronua utziz -
Madrilgo altxamenduak
Baionako abdikazioak eta Napoleonen tropak Espainia okupatzen hastea izan ziren matxinada honen pizgarria. Frantzesek errepresio gogorra erabili zuten, ehunka erritar fusilatuz(Goya bere artelanean irudikatzen duen bezala) -
Espainiako Independentzia gerra(hasiera)
Madrilgo gertaeren berri jakin zenean, Espainia osoan zabaldu ziren matxinadak, gerraren hasiera izan zirenak. Gerra hau herri gerra izan zen, nazioarekiko sentimendua sortu zuena.Nazioarteko gerra izan zen, Napoleon etsai komunaren aurka.Ez zen gerra iraultzailea, motore eliza zelako eta gerrila gerra izan zen. Hasieran herritarrek erresistentzia erakutzi zuten. Geroago Napoleon ejerzitoaren buruzagitza hartu zuen, 1809an hiri eta bide sare garrantzitsuenak frantsesen kontrolpean zeuden. -
Espainiako Independentzia Gerra (amaiera)
Napoleon Errusia konkistatzeari ekin zion, Espainiatik tropa asko mugituz. Wellintong generala (Espainiako, Portugaleko eta Ingalaterrako arteko aliantzen tropen generala) aukera hau aprobetzatu zuen frantzesak kanporatu ahal izateko. Errusian jasandako hondamendiagatik Napoleon guztiz ahulduta zegoen eta Valençay-ko ituna sinatu zuen Fernando VII.arekin, koroa itzuliz. Honek gerrari amaiera eman zion. -
Lege Salikoa abolitzea
Lege honek emakumeak tronuaren oinardetza hartzea debekatzen zien. Felipe V.a ezarri zuen eta Fernando VIIak abolitu zuen. -
Isabel II.aren jaiotza
Isabel jaio baino pixka bat lehenago Fernando VII.a Lege Salikoa abolitu zuen, bere ondorengoa seme edo ala izanda, koro hartu ahal zezakeen. Fernando Maria Cristina Nsapolikoarekin eskondu eta Isabel alaba izan zuten, Fernandoren ondorengo bakarra, bere aita hil zenean koroa hartuko zuena. -
Mª Kristina Erregeordetzaren hasiera
Fernando VII.a hil zenean Isabel II.a hiru urte zituen eta Erregeordetza Mª kristinari utzi zion alaba adin nagusia izan arte. Mª Kristina aholkuak ematen zion Gobernu Kontseilu bat zuen eta hauek izaera liberaleko gobernu bat izendatzera konbetzitu zuten, karlistetan aurkako babesa izateko. Francisco Marinez de la Rosa liberal moderatua gobernu buru jarri zuen, honek Errege Estatutua ezarri zuen(gorteen deialdia egiteko lege multzo bat zena)Baina aldekat hauek eskasak izan ziren liberalentzat. -
Fernando VII.aren eriotza
Fernando VII(el deseaado) hil zenean zenbait arazo egon ziren ondorengotza auziagatik. Bere alaba Isabel II.ari utzi zion tronua, baina absolutistek ez zeuden honekin ados eta Carlos Maria Isidroren inguruan altxatu ziren (Fernando VII.aren anaia zena eta lege salikoa bidez ondorengotza hartu behar zuena) -
I.Gerra Karlistaren hasiera
Absolutistak Carlos Mª Isidroren inguruan altxatu ziren Absolutismo morakikoa, Foruen defentsa, Lurraren jabetza tradizionala eta elrijio-integrismoaren alde. Isabeldarreko liberalak ekartzea ezin bestekoa izan zuten, horrela sortu zen guda hau non liberalistak karlisten aurka borrokatu ziren. -
La Granjako matxinada
Aurrezaleei Gobernu berrian egindako erreformak eskasak iruditzen zitzaizkien eta herri mugimenduak hasi ziren, hiri askotan 1812ko konstituzioa berrezartzea eskatzen hasi ziren. La Granjako jauregiko sargentuek altxatu egin ziren, erregeordea bertan zegoela eta honek 1812ko konstituzioa berrezartzea lortu zuten eta boterea Calatrava aurrezalearen esku ustea. Honen bidez Antzinako Erregimenetik zetozen erakundeak desegin ziren eta sistema liberala jarri zuten indarrean -
Juan Álvarez de Mendizabalen desamortizazioa
Desamortizazioa mekanismo ekonomiko bat da, non eliza katolikoaren ondasunak estatuaren esku jarri ziren eta honek enkante publikoetan saldu zituen dirua lortuz. Mendizabalek desamortizazioaren bidez armada liberala finantzatzea eta Ogasunaren egoera larria hobetzea zuen helburu. Mendizabalek egindako desamortizazioa aurreko beste batzuetan oinarritua zegoen (Godoy egindakoan edo Josef I.a egindakoa) baina Mendizabalena inportanteena izan zen. -
1837ko konstituzioa
Liberal progresistek ekainean onartu zuten konstituzio hau. Aldaketa hauek egiten zituena:
-Koroaren boterea sendotzea:subiranotasun nazionalaren printzipioa onartzen bazen ere, aldi berean hura gorteei eta erregeari zegokien. Koroak beto-eskubidea zuen eta Gorteak disolbatu zitzakeen.
-Gorteak bi ganbera izaten hasi ziren: kongresua eta senatua. -
Mª Kristina Erregeordetzaren amaiera
Bandolmero Espartero bere erregeordetza hartu zuen Isabel II.a hamahiru urte egin zituen arte. Bere erregeordetzak gertatutako korrupzioa jakin egin zen eta honek iskanbila handia sortu zuenez, erbesteratu behar izan zen 1840an. -
I. Gerra Karlistaren amaiera(Bergarako ituna)
Liberalen armada ako sendotu zen desamortizazioagatik eta karlisten ahulezia gero eta nabarmenagoa zen eta bi taldetan banatu ziren transakzionistak(gudarekin amaitu nahi zutenak) eta intransigenteak(gudarekin jarraitu nahi zutenak).Azkenean Rafael Maroto transakzionisten buruzagia Bandolmero Esparterorekin Bergarako ituna sinatu gudei amaiera emanez, Maroto isabel onartu zuen erregina bezala eta akordio honen bidez foruak mantenduko ziren eta karlisten armadako ofizialen mailari eutsiko zen. -
Foruen berretsipenaren legea
Bergarako bakearekin batera eta I.Karlistaldiaren amaierarekin batera, Espartero generala hitza eman zion Rafael Marotori foruak mantenduko zituelaz lege honen bidez, gero Esparteroren erregeordetzan zenbait sahiakera egin ziren arren hauek mugatzeko. -
Boluetako Santa Ana fabrikaren sorrera
1841eko ekainean Esparterok aduanak kostaldera eraman zituenean kanpo merkataritza zailtasunak hasi ziren eta Bilboko burges batzuk merkataritzan aritzen zirenak (Tomás José eta Pablo Epalza, Pascual Olábarri, Romualdo Arellano, Pedro Mazas, José Salvador Lequerica, Juan B. Maguregui eta Antonio de Ogara) bezala Boluetako Santa Ana fabrika sortu zuten burdina eraldatzeko fabrika zen, barne-eskaerari erantzuteko helburuarekin. -
Lege hitzartua
Nafarroako Foruak Eraldatzekço legea da, honen bidez Nafarroa Estatuko beste probintzia bat bihurtu zen. Bandolmero Esparteroren erregeordetzan sinatu zen. -
Pidal dekretua
1845ean Espainiako hezkuntza-sistemaren erreforma adostu zen, Pedro José Pidal jauna Gobernuko ministro eta irakaskuntzaren arduradun zela. Bigarren hezkuntza babesten du, «batez ere klase ertainei dagokiena». -
Vicalvaroko matxinada
Leopoldo O'Donnell generala bideratutako matxinada izan zen, matxinada honetan parte hartu zuten aurrezale, demokrata eta sektore moderatu batzuk. Matxinada hau hamarraldi moretatuaren amaiera izan zen(1844-1854), eta biurteko Progresistari hasiera eman zion(1854-1856). -
Biurteko Progresistaren hasiera
Biurteko progresista Hamarraldi Moderatuaren ostean hasi zen, Vicalvaroko matxinadako ondorioa izan zen. Hainbat erreforma politiko eta ekonomiko egin ziren. Nagusiak hauek ziren: 1837ko espiritu aurrerakoia berreskuratu zen, errolda sufragio zabala ezarri zen eta lehenengo demokratak parlamentuan sartu ziren. Ekonomia legedia aurrezalea bultzatu zen. Gobernutik herrialdeko ekonomia-garapena eta industrializazio prozesua bultzatu ziren, beti liberal progresisten ikuspegi modernizatzailetik. -
Pascual Madozen desamortizazioa
Pascual Madoz Finantza ministroa trenbide-sarerako eta gainerako azpiegiturak (portuak edota errepideak) eraikitzeko finantzapena bilatzen zuela desamortizazio prozesu bat martxan jarri zuen non Estatuaren, Eliza Katolikoaren, ordena militarren, ongintza-erakundeen eta udalen ondasunak salgai jarri ziren enkante publikoetan. -
Burdinbideen Lege Orokorra
Estatu liberala trenbidea garatzea nahi zuen, hau ekonomikoki oso errentagarria ez zen arren, beharrezkoa zutelako. Horretarako atzerriko kapitalak erakartzea eta abantaila ekonomikoak ematea beharrezkoa zen. Horregatik lege hau sortu zen honen bidez abantailak eskaini nahi zitzaizkien inbertitzaileei, trenbide-sarearen eraikuntzan dirua jar zezaten. -
Biurteko progresistaren amaiera
Bandolmero Espartero general progresistaren gobernu uztearekin batera gertatu zen. Honen ostean Isabelen monarkiaren amaieraren krisia etorri zen. -
Seiurteko demokratiko hasiera
Seiurteko demokratikoa 1868ko iraileko Juan Bautista Topetek Isabel II.aren gobernuaren aurkako altxamendu militarrekin hasi zen. Behin behineko gobernua osatu zen (zentrokoa) Serrano generala erregeorde bezala zegoela eta Prim gobernuburu. -
1869ko konstituzioa
1869ko Espainiako Konstituzioa 1868-1871ko Behin-behineko Gobernupean onartutako Konstituzioa izan zen, 1868ko Iraultzaren garaipenaren ondoren, Isabel II.aren erregealdiari amaiera eman ziona. Amadeo I.aren erregealdian indarrean egon zen Konstituzioa izan zen. -
lll.Karlistaldiaren hasiera
Seiurteko demokratikoaren garaian bideratu zen gatazka armatua da, euskal lurraldetan gertatu zen eta 1876ra arte iraundu zuen, Errestaurazio sistema politikoa ezarri zenean gatazka irekia zen eta erronka handia izan zen estatuarentzat. -
Seiurteko demokratiko amaiera
Seiurteko demokratikoa 1874an amaitu zen Amadeo savoiakoa uko eginda Espainiako lehen Errepublika ezarri zenean. -
Errestaurazio hasiera
Seiurteko Iraultza porrot egin ondoren 1874an Monarkia borboitarra ezarri zen Alfontso XII.aren eskutik, honekin Berrezarkuntza hasi zen 1923ra arte iraungo zuena. Antonio Canovas del Castillo babesle eta ideologo nagusia izan zen, programa politiko berria sortu zuen monarkia konstituzional eta integratzaile batean oinarrituta garai hartako ezegonkortasun politikoa gainditzeko eta Gorteek Alfontso Borboikoa subirano izendatu zuten. -
III. Karlistaldiaren amaiera
1875an Karlos VIIa errege karlistak jadanik galdua zuen gerra, Bizkaian eta Gipuzkoan eragin handia zuen arren. Armada liberalak erasoa jo eta Lizarra konkistatu zuen 1876ko otsailean; ondorioz, erregegai karlistak Frantziara erbesteratu zen bere jarraitzaileekin batera. 1876ko martxoak 3an Somorrostroko Aldarrikapena gerrari bukaera eman zion. -
1876ko konstituzioa
1876ko Espainiako Konstituzioa 1876ko ekainaren 30ean aldarrikatu zuen Antonio Canovas del Castillok, eta berrezarkuntzaren oinarria izan zen. 1923ra arte iraun zuen indarrean, Primo de Riveraren Estatu Kolpea arte, eta horrek Espainiako historiako konstituziorik luzeena bihurtu zuen orain arte (47 urte). -
Euskal foruen abolizio legea
Hirugarren Karlistaldiaren ondoren, 1876ko uztailaren 21eko Madrilgo legearen bidez, Alfontso XII.a erregeak sinatua, foruak alde bakarretik indargabetuta geratu ziren, zerga eta zerga espezialitateei dagokienez izan ezik. -
Bilboko Labe garaiak eta La Vizcaya sorrera
1879 eta 1882 tartean sortu ziren, Bilboko labe garaiak Ibarra bultzatuta eta La Vizcaya Rivasek bultzatua. Biak siderurgia enpresak izan ziren eta garrantzia handia izan zuten. -
PSOE alderdi sozialistaren sorrera
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista espektro politikoaren zentro-ezkerrean kokatzen den Espainiako alderdi politikoa da. 2017ko ekainaren 18tik Pedro Sanchez idazkari nagusiak zuzentzen du, alderdiaren XXXIX. Kongresuan aldarrikatua. Alderdi zaharrenetako bat da eta Europako langileen alderdi zaharrenetako bat da, Pablo Iglesias Posse sortu zuena. -
La Iberia eta San Franciscoko sorrera
Sestaoko San francisko Rivasek familia bultzatua siderurgiako fabrika zen. Iberia nazio-mailako merkatuaren aldeko apustua agin zuen fabriketako bat zen metalurgia fabrika zen -
Alfonso XII.aren heriotza
27 urte zituela hil egin zen tuberkulosia jota. Bere semea Alfonso XIII.a bere tronua hartu zuen hau adin nagusitasunera heldu zenean. -
Alfonso XIII.a Espainiako erregea
Bere ama Maria Cristina bere erregeordetza hartu zuen adin nagusitasunera heldu harte. Bere erregeordetza bigarren errepublikarekin batera amaitu 1931ko apirileko 14an. -
UGT sindikatu sozialistaren sorrera
UGT Bartzelonan sortu zen, Jovellanos Antzokian egin zen langile kongresu batean, 1888ko Bartzelonako Erakusketa Unibertsalarekin batera. Pablo Iglesias Posse izan zen bere sortzailea. Langileen erakunde demokratikoa, askatasunez elkartuta, beren interes ekonomikoak, profesionalak, sozialak eta kulturalak defendatzea eta hobetzea helburu duena.Eguneroko aldarrikapen-lana antolatzen da, ongizatea handitzea eta hobetzea lortzeko. -
EAJ-PNVren sorrera
Euzko Alderdi Jeltzalea, ofizialki Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco deitua, Sabino Arana Goiri 1895ean sortutako alderdi politikoa da, euskal ideologia nazionalista, liberal eta demokrata kristaua duena, erdigunearen eta zentro-eskuin politikoaren artean kokatzen dena. -
Antonio Canovas del Castillo hilketa
Antonio Canovas del Castilllo berrezarkuntzako ideologo nagusia Santa Agedako balnearioan Mondragonen. Michelle Angiolillo anarkista tiro bat eman zion Montjuic prozesua bitartean egindako torturen mendeku bezala. -
Euskalduna Ontziolaren sorrera
Ontziak Eraiki eta Konpontzeko Euskalduna Konpainia, Euskalduna Ontziola bezala ezagunagoa, Bizkaian, bilbon kokatutako euskal ontziola-enpresa garrantzitsua izan zen 1988an itxi izan zen arte. -
Bizkaiko Labe garaiak
Bizkaiko labe garaiak sortu ziren Vizcaya, Iberia eta Bilboko labe garaiak bat egin zutenean. Kubako Gerraren ondoren itzulitako kapital ugariari esker. Espainiako enpresarik handiena izan zen XX. mendearen zati handi batean. 1996an itxi egin zen. -
Bartzelonako Aste tragikoa
Espainiari Rif lurraldea egokitu zitzaion, hura baketzeko eta antolatzeko. Rifeko biztanleek gogor borrokatu zuten eta espainiar armada menderatu zuten. Espainiar gobernuak (Maura gobernuan zegoela) soldadu kopuru handitzea erabaki eta erreserbistak bidali zituen, askok ezkonduak eta aita familiakoak. Erregimentu batzuk Bartzelonatik abiatzekoak ziren, eta herritarren sumina piztu zuen. Sindikatuek greba orokorra deitu zuten eta armadak errepresio gogorra egin zuen istiluak menderatzeko. -
Marokoko Rifeko Gerraren hasiera
1900etik aurrera, Espainiak Ipar Afrikan hartutako lurraldeak finkatu zituen: 1906ko Algecirasko Biltzarrak eta, geroago, Espainia eta Frantzia arteko Itunak Marokoko aldean protektoratu frantses-espainiarra ezarri zuten. Espainiari Rif lurraldea egokitu zitzaion, hura baketzeko eta antolatzeko. Espainiak interes ekonomikoak lortu nahi zituen bertan (meategiak. Trenbide-inbertsioak, etab), baina, batez ere, prestigio militarra berreskuratu nahi zuen, 98ko Hondamendia eta gero. -
1917ko greba orokorra
1917ko martxoan CNT eta UGT sindikatuek manifestu bat sinatu zuten, gobernuari eskatuz prezioei eusteko, greba orokorra antolatzearen mehatxupean. Haien eskariak: Monarkiari bukaera ematea, Errepublika ezartzea,Gorte konstituziogileen behin-behineko gobernua.Grebarako deialdia egin zen. Gobernuak zapalketaren bidez erantzun, Gerra Legea deklaratu eta armada bidali zuen. Greba orokorrak porrot egin zuen eta ez zituen sektore asko erakarri, baina sekulako ondorioak izan zituen erregimenarentzako -
Erreztaurazio amaiera
Kubaren aurkako gatazka osteko 98ko hondamendia krisi sakonean sartu zuen berrezarkuntza, herritarrentzako astindu psikologiko handia izan zen. Berrezarkuntzaren aurkako Erregenerazionismo izeneko mugimendu ideologikoa sortu zen. Alfontso XIII adin nagusitasunera heltzean berrezarkuntzaren gabeziak argi zeuden. Honek Marokoko gatazka koloniala eta 1909ko Aste tragikoa izan zituen hondorio baita 1917ko krisia militarren protesta, politika krisia eta greba orokorra ekarri zuena. -
Miguel Primo de Rivera estatu kolpea
1923an, Annualeko porrota Parlamentuan eztabaidatzekoa zela eta erantzukizunak eskatuko zirela iragarritakoan, armadako eta eskuineko sektore batzuek mugimendu bat antolatu eta diktadura militar bat ezarri zuten Espainian: Miguel Primo de Riveraren diktadura, 1930ra arte iraungo zuena eta Alfontso XIII.a begi onez ikusi zuena. -
Gizonezko sufragio unibertsala
-
Miguel Primo de Rivera amaiera
Primo de Riveraren diktadura 1930eko urtarrilaren 28an amaitu zen, Miguel Primo de Rivera jeneralak dimisioa aurkeztu zionean Alfonso XIII.a Espainiako erregeari, eta honek onartu egin zuen, Damaso Berenguerren Dictablandari bide emanez. Diktaduraren amaiera hilabete batzuk lehenago hasitako prozesu baten amaiera da. -
Alfonso XIII. erbestea
Bere borondatez utzi zuen Espainia 1931ko apirileko udal hauteskundeen ondoren, monarkia edo errepublikaren arteko plebiszitutzat hartu zirenak eta errepublikari hasiera eman ziotenak. Erroman hil zen, eta bertan lurperatu zuten hasieran; haren gorpuzkiak ez zituzten El Escorial monasterioko Erregeen Panteoira eraman 1980ra arte. -
II. Errepublikaren proklamazioa
Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapena 1931ko apirilaren 14an Alfontso XIII.aren borboitar monarkiaren ondorengoa izan zen erregimen politiko errepublikar berria ezartzean datza, Alfontso XIIaren erregealdia Primo de Riveraren (1923-1930) diktadura ahalbidetu zuenean «deslegitimatua» geratu zen eta Berenguer jeneralaren (1930-1931) diktablandarekin «normaltasun konstituzionalera» itzultzeko saiakeran berriz ere porrot egin ondoren.