-
Altxamendu militarra Melillan, Ceutan eta Tetuanen
-
Francok gerra-egoera deklaratu
Momentura arte Franco jenerala Irla Kanarietan zegoen eta egun horretan goizeko ordu 4etan mezu bat jaso zuen Cautan, Melillan eta Tetuánen gertatutako sublebazioak arrakastatzua izan zela. Penintsulara abiatu zen. Bertan hainbat hiri okupatu zituzten pixkanaka-pixkanaka. -
Gobernuak langile- rakundeei armak banatzea agindu
-
Altxamendu geldiarazi hiri nagusietan / Sanjurjo hegazkin-instripuan hil
-
Hitlerrek laguntza militarra bidali Francori
-
Mussolinik laguntza militarra eman Francori
-
Brigada internazionalak sortu
Hauek kanpoko 50 herrialdez osatutako brigadak izan ziren. Gerra garaian errepublikanoen alde jo zuten. -
Frankok Toledoko Alkazarra askatu
-
Euskal Autonomia Estatutua / Franco Espainiako estatuko gobernuko buru aldarrikatua
Gorteak Estatutu hau onartu zuten, 14 artikuluz osatuta zegoen eta honako titulu nagusi hauek aipatzen zituen:
- Antolamendu orokorrak
- Euskadiko antolaketak, Eskualde autonomoa izatea.
- Kontzertu ekonomikoak babestu ziren.
- Gobernu eta parlamentu propioak izango zituen.
Bi berrikuntza agertu ziren:
- Nafarroa Euskaditik kanpo geratuko zen
- Ez zuten inolako intentziorik erregimen forala berrezartzeko. -
Sobietar Batasunaren laguntza militarra errepublikari
-
Behin-behineko Eusko Jaurlaritza
-
Gobernuak Madril utzi eta Valentziara aldatu
-
Period: to
Madrilgo gudua
Estatu-kolpearen ondorioz, Madrilen errepublikaren alde geratu eta matxinoen helburu nagusi bilakatu zen. Emilio Mola iparraldetik eta José Varela eta Juan Yagüe hego-mendebaldetik eraso zuten baina errepublikanoek Guadarraman eutsi zuten. 1937an Francisco Francok buruzagitza bereganatu eta hiria setiatu zuen. -
José Antonio Primo de Rivera fusilatu
-
Period: to
Jaramako gudua
Madrilgo komunikazioak mozteko asmoarekin altxatutako armadak erasoa egin zuten. Gudua Jarama ibaitik gertu gauzatu zen. Errepublikanoak nazionalen aurrerapena saihesteko elkartu ziren. Armada errepublikanoak Nazioarteko Brigaden laguntza izan zuten. -
Guadalajarako gudua
Guadalajarako gudua Espainiako Gerra Zibilan jazotako gudua izan zen, Guadalajara inguruan gauzatu zena. Guduan, Madrilgo guduaren barnean gertatutakoa, Errepublikako Herri Armadak italiar Corpo Truppe Volontarie eta zenbait unitate frankista borrokatu zituen. Martxoaren 8an, italiar erasoak errepublikarren zenbait posizio lortu zituen. Erasoa hilaren 11n amaitu zen. Frankistek martxoaren 12 eta 14 artean eraso zuten. Errepublikanoen kontraerasoa martxoaren 15ean hasi eta 23raino iraun zuen. -
Iparraldeko kanpainia hasi
-
FET eta de las JONS, alderdi bakar
FET y de las JONS 1937ko apirilean sortutako alderdi berria izan zen. Francok falangistak karlistekin batu zituen, eta Falange Española Tradicionalista y de las JONS sortu, harrezkero Mugimendu Nazionala deitutakoa. Behartutako bateratze horrek ondoez handia sortu zuen karlismoko hainbat sektoretan, baita haietako askoren Francorekiko erremina eragin ere. 1942ko Begoñako atentatuak harreman zuzena dauka behartutako bateratze honen tirabira eta ondoezarekin. -
Gernikako bonbardaketa
Gernikako bonbardaketa Gerra Zibilean Gernika hiriak pairatutako hegazkin-erasoa izan zen. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen % 1 baizik ez zen zutik geratu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinak izan ziren erasotzaileak. Operation Rügen (euskaraz: "Rügen operazioa") izenekoan, hildakoak, azken ikerketen arabera, 2000tik gora izan ziren, kopuru askoz txikiagoak ere eman izan diren arren: 126 herritar. -
Mola egazkin-instripuan hil
-
Tropa frankistek Bilbo hartu
Tropa nazionalak Gipuzkoa hartuta zutela bertatik abiatu ziren Bilborantz eta ekainaren 19an hiria okupatu zuten. Bilboko Burdin Hesia haien ostopo nagusia izan zen denbora luzez, baina, hesiaren puntu ahul batetik pasatu ahal izan zuten. -
Period: to
Bruneteko gudua
Madrilgo probintziaren mendebaldean egindakoa izan zen. Alde batetik Madriletik presioa gutxitu zuten, baina, bestetik Iparraldeko frontearen egoera lasaitu zuten. Hasierako bultzada errepublikanoa positiboa izan zen baina egun batzuk aurrerago agortu zen. Francok iparraldetik erdialdera mugitu zituen bere gudarosteak eta galdutakoa berreskuratu zuen. -
Errepublikak penintsulako iparralde osoa galdu
-
Gobernu errepublikanoa Bartzelonara Gudua
-
Period: to
Teruelgo Gudua
Errepublikako Herri Armadak hiriburua setiatu eta hartu zuen. Azken gotorleku frankistek 1938ko urtarrilaren hasieran amore eman zuten eta matxinoek kontraeraso zuten. Hala ere, errepublikanoek eutsi eta frankistek ezin zuten berriki galdutako hiria berreskuratu.
Geroago Francok Teruel berriz hartu zuen arren. -
Tropa frankistak Mediterraneora iritsi
-
Negrínen Hamahiru puntuak
-
Period: to
Errepublikanoen porrota Ebroko Guduan
Ebroko gudua Espainiako Gerra Zibilan jazo ziren gudu guztien artean handiena izan zen. Ebroko haranaren behe ibarrean gauzatu zen, Tarragonako probintziako mendebaldean dagoen Terra Alta eskualdea eta Zaragozako probintziaren ekialdeko eremuan, hain zuzen ere. 1938ko uztaila eta azaroaren artean jazo zen. Gerra honetako odoltsu eta luzeena ere izan zen. -
Eraso frankista Katalunian
-
Erantzukizun politikoen legea
-
Francoren tropak Bartzelonan sartu
-
Azañak dimisioa eman errepublikako presidente gisa
-
Altxatuak Madrilen sartu
-
Francok gerraren amaiera iragarri / Eusko jaurlaritza erbesteratu
«Gerra amaitu da» Francisco Franco diktadoreak 1939ko apirilaren 1ean igorritako azken gerra-partea ondorioztatzen duen esaldia da.
Aipaturiko komunikatuak Espainiako gerra zibilari amaiera eman zion ofizialki, oso nazionalki eta nazioartean hedatuta izan zen.