Jhgluyjvgligyggggggg

Lehen Mundu Gerra

  • Period: to

    Frantziaren eta Prusiaren arteko gerra

    Bigarren Inperio Frantsesaren eta Prusiako Erresumaren arteko gerra bi europar potentzien arteko gatazka bat izan zen, kontinentean boterea kontrolatzeagatik.
    Prusiako Erresumak eta Inperio honetako buruzagi taldeak, Otto Von Bismarck kantzilerrak zuzenduta, euren bateratze politiko irrikatsua eta Bigarren Reicharen sorrera lortu zuten borroka bat izan zen. Gatazka armatu honetan, 240.000 pertsona inguru hil ziren, gehienak Napoleon III.a Frantziako enperadoreak zuzendutako armadakoak.
  • Period: to

    Armamentuen lehia

    Erresuma Batuak izan ezik, Europako gainerako potentzia guztiek bikoiztu egin
    zituzten lehorreko eta itsasoko indar militarra, nahi izanez gero, tropak modu
    masibo mobilizatu ahal izateko. Horrez gain, armamentuen teknologia asko
    hobetu zen, 2. Industria Iraultzako aurrerapen asko aplikatuz.
  • Alianza Hirukoitzaren sorrera

    Alianza Hirukoitzaren sorrera
    Aliantza akordioa sinatu zuten Alemania, Austria-Hungaria eta Hungria
  • Frantziaren eta Errusiaren arteko itun militarra

    Frantziaren eta Errusiaren arteko itun militarra
    Frantzia eta Errusia hitzartu zuten
    gerra deklaratuko zutela Aliantza Hirukoitzeko kideren bat erasoz gero.
  • Entente Cordiale

    Entente Cordiale
    Frantzia eta Erresuma Bateko arteko aliantza.
    Akordioa sinatu zuten beren lehia koloniala konpontzeko.
  • Period: to

    Balkanetako krisia

    Balkanak Otomandar Inperioaren mende zeuden, baina herrialde batzuk
    (Serbia, Grezia, Errumania eta Bulgaria) turkiaren aurka altxatu ziren eta
    independentzia lortu zuten. Otomandar ahultasunagatik, Austrohungariar Inperioak eta Errusiar Inperioak
    eremu hartan haien influentzia hedatu nahi zuten.
  • Entente Hirukoitzaren sorrera

    Entente Hirukoitzaren sorrera
    Aliantza sinatu zuten Frantzia, Errusia eta Erresuma Batua.
  • Bosnia Herzegovina anexionatu

    Bosnia Herzegovina anexionatu
    Serbiar nazionalistek (eslaviarrak) Bosnia anexionatu nahi zuten
    Serbia Handia
    eraikitzeko. Horren ondorioz, frustazio eta gorroto
    sentimendua handitu ziren
    Austria-Hungariaren kontra.
  • Bulgariaren eta Serbiaren arteko gerra

    Bulgariaren eta Serbiaren arteko gerra
    Bulgariaren eta Serbiaren arteko gerra gertatu zen eta Serbiak, garaile izan zenez, mugak hedatu zituen, eta Errusiak areagotu egin zuen Balkanen gaineko eragina.
  • Gabonetako tregoa

    Gabonetako tregoa
    Gabonetako tregoa 1914ko abenduaren 24an hasi zen, tropa alemaniarrak euren lubakiak apaintzen hasi zirenean, ondoren bere ospakizunarekin jarraitu zuten Gabon kantak kantatuz: bereziki "Stille Nacht" (bake gaua). Trintxeretan zeuden tropa britainiarrek, orduan, gabon kantekin erantzun zuten ingelesez.
  • Itsosoko kontrola britainiarra

    Itsosoko kontrola britainiarra
    Alemaniako ontzidiak Erresuma Batua blokeatu zuten ez produktu amerikarrez, ez bere imperio kolonalieko produztuez hornitzeko, beraz, Britaniar Handiko ontzidiak alemaniarra garaitu zuen.
  • Period: to

    Mugimenduen gerra

    Alemaniako Estatu Nagusiak Schlieffen plana bideratu zuen. Plan honen arabera bi agertokitan aurreikusten zuen ekintza militarraren garapena: (1) Mendebaldeko frontean: Frantziari eraso egitea Belgikan eta
    Luxenburgon barna. (2) Ekialdeko frontean: Errusiaren kontra defentsako posizioari eustea, Frantziaren aurkako erasoan konzentratzeko.
  • Sarajevoko krisia

    Sarajevoko krisia
    Austriako Frantzisko Fernando artxidukearen heriotza.
    Hiltzaileak Esku Beltza erakunde
    sekretu nazionalistaren kideak ziren.
  • Austria-Hungariak gerra deklaratu Serbiari

    Austria-Hungariak gerra deklaratu Serbiari
    Austria-Hungariak Serbiari leporatu zion hilketaren erantzukuzuna eta ultimatuma bidali zion. Serbiak ez zuen onartu ultimatuma eta Austria-Hungariak gerra deklaratu zion.
  • Period: to

    Lehen Mundu Gerra

  • Alemaniaren erasoldia Belgikatik

    Alemaniaren erasoldia Belgikatik
    Ezustean
    harrapatu zituzten frantzesak, Alsaziaren eta Lorrenaren mugan baitzeuzkaten
    tropa gehienak. Belgika okupatu ostean, alemaniarrek sartu ziren Frantziaren
    lurraldean eta Paristik hurbil geratu ziren.
  • Period: to

    Frantzesen kontraerasoa Marneko Guduan

    Alemaniaren
    aurrerabidea geldiarazi zuena.
  • Ypresko gudua

    Ypresko gudua
    Alemanierrek hasi ziren gas itogarriak
    erabiltzen, mostaza-gasa, beraz, gas maskarak erabiltzen zituzten gasaren kontra
    babesteko.
  • Lusitania britaniar trasatlantikoa urperatu

    Lusitania britaniar trasatlantikoa urperatu
    Itsaspeko alemaniarrek Lusitania britaniar trasatlantikoa urperatu zuten eta 118 hiritar estatubatuar hil ziren. Estatu Batuek gerran sartzeko mehatxua egin zuten.
  • Period: to

    Lubakietako gerra

    Mendebaldeko frontean, indarrak orekatu egin ziren Marneko kontraerasoaren
    ondorioz. Lehiakideek beren lerroak finkatu zituzten lubaki sare konplexu
    baten bitartez.
  • Period: to

    Verdun gudua

    Alemanierrek bideratu zituzten
    erasoak baina frantsesek (Petain jeneralaren gidaritzapean) erresistentzia oso
    gogorra erakutsi zieten eta frontea mantendu zuten.
    Milioi erditik gorako hildak egon ziren ondorioz.
  • Period: to

    Somme gudua

    Aliatuen kontraerasoa Somme ibaian.
    Aldi honetan,britainarrek lehenengo aldiz tankeak erabili zituzten.
  • Period: to

    Jutlandiako gudua

    Gerrako itsasoko gatazkarik handiena izan zen, Itsaso baltikoan,
    Britainia Handia Alemaniaren aurka.
  • Hindenburg Lerroa

    Hindenburg Lerroa
    Alemaniar Estatu Nagusiak Hindenburg Lerroa eraikitzea agindu zuen, gotorlekuz, lurpeko galeriaz eta bunkerrez osatua, hobeto defendatu ahal izateko. Hara
    erretiratu ziren 1917ko otsailean.
  • 1917ko krisia

    1917ko krisia
    Borrokalarien nekea eta egoera militarra oso orekatuta. Gerraren bukaera urrun ikusten zen.
  • Estatu Batuak Lehen Mundu Gerran sartu

    Estatu Batuak Lehen Mundu Gerran sartu
    Estatu Batuak 1917ko apirilean sartu zen gerran, aliatuen aldean.
  • Azken erasoaldiak

    Azken erasoaldiak
    Errusiarrak erretiratu ondoren, alemaniarrek indarra militarra konzentratu zuen mendebaldeko frontean, eta martxoan erasoaldi handi bati ekin zion, gerra bukatzeko xedeaz (Kaiserschlacht, kaiseren gudua). Aliatuek eutsi zien erasoari.
  • Bake itunak eta Nazioen Liga

    Bake itunak eta Nazioen Liga
    Amerikako Estatu Batuetako Wilson presidenteak aurkeztu zituen Estatu Batuetako Kongresuaren aurrean Hamalau Puntuak, bake zuzena eta iraunkorra eraikitzeko, nazioen arteko berdintasunean eta errespetuan oinarritua.
  • Period: to

    Aliatuen kontraerasoa

    Aliatuen kontraeraso bat egin zuten eta indar estatubatuarren laguntzarekin fronte alemaniarra apurtzea lortu zuten.
  • Brest-Litovskeko Ituna

    Brest-Litovskeko Ituna
    Iraultza Boltxebikearen ondoren, Errusiak utzi egin zuen gatazka, eta Alemaniarekin Brest-Litovskeko Ituna sinatu zuelarik 1918ko martxoaren 3an, lurralde zati handiak galdu zituen, ondorioz, ekialdeko frontea desagertu egin zen
  • Alemanian armiztizioa indarrean

    Alemanian armiztizioa indarrean
    Gilen II.a kaiserrak abdikatu eta errepublika aldarrikatu zuenean.
  • Period: to

    Parisko Itunak

    Parisen eta Parisko inguruetan elkartu ziren Lehen Mundu Gerraren irabazleak munduaren ordena berria antolatzeko bake itun batzuk eginez.
  • Versallesko Ituna

    Versallesko Ituna
    Alemaniak Frantziari eman zizkion Alsazia eta Lorrena, eta Poloniari eman irteera bat eman zion Itsaso Baltikora Danzig hiriaren ondoan.
    Horrez gain, beharkizun batzuk inposatu zizkioten Alemaniari:
    Gerrako ordain handiak, bere koloniak ematea, Rhin arroen desmilitarizazioa...
  • Saint-Germaineko Ituna

    Saint-Germaineko Ituna
    Austriarekin izenpetu zen. Gaurko mugetara murriztua geratu zen haren lurraldea.
  • Neuillyko Ituna

    Neuillyko Ituna
    Bulgariak Trazia eman zion Greziari eta Mediterraneoen irteerarik gabe geratu zen.
  • Nazioen Liga

    Nazioen Liga
    Versallesko Itunak Nazioen Liga sortzea erabaki zuen, baina 1920 arte ez zuen indarrean jarri.
    Nazioarteko harremanak erregulatzeko eta bakea bermatzeko sorturiko organismo bat izan zen.
    Parte harte zuten Gerra Handiaren irabazleak, Estatu Batuak izan ezik eta baita Lehen Mundu Gerran neutralak izan ziren beste 13 herrialde.
  • Trianongo Ituna

    Trianongo Ituna
    Hungariak bere lurralderen heren bat galdu zuen, eta itsasorako irteerarik gabe geratu zen.
  • Sèvresko Ituna

    Sèvresko Ituna
    Egeoko irla gehienak galdu zituen eta Ekialde Hirbilean zeuzkan jabetzak Nazioen Ligan agintepean geratu ziren.