-
6000 BCE
MESOPOTAMIA SORTU
Tigris eta Eúfrates ibaiak dauden Ekialde Hurbileko herrialde batean (Mesopotamia) gizateriaren lehen kultura garatzen hasi zen. Denborak aurrera egin ahala, inguru horretan hainbat herri sortu zen. -
5000 BCE
BI EGIPTOAK SORTU
Afrikako lautadetatik zetorren giza taldeak Nilo Bailaran herri txikiak eraiki zituzten, pixkanaka elkartu, eta herri handiagoetan bildu ziren. Bi erresuma sortu ziren orduan, Egipto Garaia, hegoaldean, eta Egipto Beherea, iparraldean, eta borrokan ibili ziren etengabe. -
3300 BCE
ESTATUTXOA(mesopotamia)
Gizon bizardun baten estatuatxoa. Oso litekeena, da errege-apaiz batena izatea. Kareharriz egina dago . -
3300 BCE
IDAZKERA MESOPOTAMIAN
Eskribek puntzoien bidez berdindutako buztin zatietan kontabilizatu nahi izaten zituzten gauzen zirriborroak marrazten hasi ziren. Piktogramak ziren.Zeinuak goitik behera marrazten ziren buztinezko tauletan, eta gogortzeko, labeetan egosten ziren. Idazkera mota honi falka-formako idazkera edo idazkera kuneiforme deitu zitzaion. -
3150 BCE
IDAZKERA EGIPTON
Lehenengo, Egiptoarrek hieroglifikoa deritzon idazketa-sistema bat asmatu zuten, eta sistema horretan, gauzak marrazkien bidez irudikatzen ziren. 800 ikur inguru zeuden. Gero, marrazkiei kontsonante baten soinuaren balioa eman zioten, 24 guztira. -
3100 BCE
BI EGIPTOEN BAT-EGITEA
Hegoaldeko Narmer erregeak iparraldea konkistatu eta bereganatu zuen eta bi Egiptoak bi izanetik past izatera pasatu ziren. -
Period: 3100 BCE to 1700 BCE
EGIPTOKO IMPERIO ZAHARRA
Inperio Zaharra deiturikoa, goraldi ekonomiko eta kulturalaren garaia izan zen. “Piramide handien garaia” izan zen, eta horren adibiderik adierazgarrienak Kehops, Kefren eta Micerinos faraoien garaian eraikitakoak ditugu.
Barneko matxinadek Inperio Zaharraren suntsiketa ekarri zuten. Horren ondorioz, ezegonkortasuna nabarmena izan zen; ondoren, Erdiko Inperioa sortu zen . Garai hartan ureztatzeko lan handiak egin ziren. Hicso Asiako herriaren inbasioarekin batera, bukatu zen garai hau. -
3000 BCE
MINOSTAR KULTURA SORTU
Kretako biztanleek kobrea erabiltzen hasi ziren, eta itsasontziak eraikitzen zituzten; horiekin, inguruko herriekin merkataritza-harremanak ezarri zituzten. -
2380 BCE
SUMERREN BATZEA
Lugalzagesik, Umma herriko printzeak, Ur, Uruk, Larsa eta Lagash herrien boterea hartu zuen, eta Sumer herrialdea lehen aldiz batzea lortu zuen. -
2370 BCE
AKAD
Akad herriko Sargon erregeak inguruko herriak konkistatu eta batu zituen, eta Mesopotamian lehenengo inperioa hedatu zuen. -
Period: 2355 BCE to 2279 BCE
SARGON I-ren ERREGETZA
Hiri-estatu sumertarrak batuta geratu ziren eta horrela sortu zen historiako lehen inperioa, Akaden Inperioa; zituen lurraldeak Mediterraneoa eta Turkiaraino hedatu ziren. -
Period: 2254 BCE to 2218 BCE
NARAM-SIN-ren ERREGETZA
Akaden inperioaren goieneko unea Naram-Sin-en erregetzan lortu zen, baina, hura hil eta gero, barruko arazo batzuek konspirazioak adibidez, guti, amorrita eta lullubi herrien presioek, inperioaren gainbehera bizkortu zuten. -
2120 BCE
ERREGEEN ERBESTERATZEA
Hiri-estatu batzuetako agintariek Lagasheko Gudea, Urukeko Utu-hegal, Urko Ur-namu guziak botatzea lortu zuten. -
2120 BCE
UR-NAMUR III-ren DINASTIA SORTZEA
Ur dinastia sortu zuen, eta garai horretan lehenengo zigurata eraiki zuen. Ziguratak adreiluzko dorre izugarriak ziren. Elkarren gainean mailakatutako terraza moduko batzuek osatzen zuten, eskaileren bidez komunikatzen ziren eta azken mailan santutegi bat zuten. Tenplu erlijiosoak izateaz gain behatoki astronomiko bezala erabiltzen ziren ere . -
2000 BCE
MIZENASTAR KULTURA SORTU
Brontze aroan sorturik, Mizenas hiria eraiki eta haren
inguruan garatu. -
2000 BCE
MINOIKOEN LORAKETA
Kretatzarrek edo minostarrek, Zeus jainkoaren semearen kondairaren arabera, Minos erregearen omenez hartu zuten izena, indar handia izan zuten uharteetan eta Egeo itsasoaren kostaldean, eta Egiptoko beste lurralde batzuekin harremanak ezarri zituzten. Idazten bazekiten eta nekazaritza, abeltzaintza eta merkataritza zituzten bizibide. -
1700 BCE
HAMMURABI
Mesopotamiarrek kodeetan biltzen zituzten legeak erabiltzen zituzten beren bizimodua gobernatzeko ezagunena Hammurabiren kodea da, 1.962 sortutakoa. Hammurabi Babiloniako erregea izan zen. Kodea dioritazko harri batean grabatuta dago. Hammurabi eta Samas jainkoen irudiak ditu apaingarri. Semitaz idatziriko 282 artikulu dauzka -
1600 BCE
INPERIO BERRIA
K.a. XVI. mendearen erdialdean, Egiptoarrek inbaditzaileak botatzea lortu zuten, eta inperioa berrezarri egin zuten. Inperio Berria deiturikoa, Egiptoko Historiako garairik garrantzitsuena da, eta faraoirik ospetsuenetariko batzuek gobernatu zuten: Tutmotsis I.a, Tutmotsis II.a, Tutankamón, Ramses II.a, Ramses III.a, etab. Politika militarista erabili eta lurraldearen garapen handia lortu zuten. -
1500 BCE
MIZENARREN APROBRETXUA(Kretaren suntsiketa)
Mizenastarrek, Kretak pairatu zuen suntsiketa orokorra aprobetxatu egin zuten, Mediterraneoan eta hiru mendetan zehar, hegemonia kultural eta komertziala inposatzeko. -
1200 BCE
JONIAR, EOLIAR ETA DORIARREN FINKAPENA
Gerrek eta barneko gatazkek eragindako krisiak horren gainbeheraren hasiera izan zen, eta joniar, eoliar eta doriarren finkapena erraztu zuen. -
1200 BCE
KRETAKO GERRA
Mizenastarrek Kretaren kontra altxatu ziren eta, pixkanaka, kretatarrek garatutako merkataritza berenganatu zuten; uhartea indarrez hartzera ere iritsi ziren. Mizenestarrak Egeo itsasoan zehar zabaldu ziren salerosketak egiteko, Zipreko uhartean ezarri ziren eta Itsaso Beltzean sartu ziren. Orduan, Egeo itsasoaren Asiako kostaldean zegoen eta lurralde hura menpean zuen hiri batekin, Troia hiriarekin, hainbat gatazka izan zituzten eta Troia setiatu eta suntsitu egin zuten. -
1199 BCE
MIZENIKOEN DESAGERTZEA
K.a. 1200. urtetik aurrera, gerrek, goseteek, gainpopulazioak, uzta txarrek eta beste hainbat arrazoik eraginda, krisialdi ugari izan zen, eta burdinazko armak erabiltzen zituzten iparralderagoko herriak, garai horiez baliatu ziren lurraldean indarrean sartzeko eta zibilizazio mizenikoa desagerrarazteko. -
900 BCE
GARAI ARKAIKOA SORTU
Herri batez eta zenbait herrixka, zelai eta basoz osatutako estatu txikiak sortzen hasi ziren; polis izena eman zitzaien. Independenteak ziren eta eskubide, betebehar eta interes komunak adierazten zituzten lege batzuen bidez, gobernatzen ziren herritarrak. Hoplitak, polis izenekoak defendatzeko soldadu bihurtutako herritarrak ziren. -
Period: 509 BCE to 27 BCE
ERREPUBLIKA erromatarra
Monarkia gelditu eta gobernatzeko era berri bat ezarri zen: Errepublika. Errepublikan Erroma izugarri hedatu zen. Hedapen hori, batzuetan konkista bidez eta beste batzuetan itunen bidez, lortzen zen. Ituna sinatzen zuten komunitateak Erromaren aliatu bihurtzen ziren, eta diruz eta gizonak armada erromatarrera bidaliz, parte hartu behar zuten. Garai honetan egon zen gobernu-sistema, Atenasko demokraziaren oso antzekoa zen: herritarrek gobernariak aukeratzen zituzten denboraldi motz baterako. -
Period: 500 BCE to 338 BCE
GARAI KLASIKOA
Asia Txikian, kokatuta zeuden polis helenikoak Persiarren menpe egon ziren. Horietako batzuk altxatu egin ziren, eta laguntza eskatu zieten gainerakoei. Hori izan zen, Mediar gerren hasiera. Dario errege Persiarraren armadak menpean hartu zituen, ordea, eta Mileto suntsitu zuen, Persiarren lehen erasoei gogotik eutsi bazien ere. Geroago polis guztien artean gerrak egon ziren eta gerra hauen ondorioz, polis guztiak ahuldu ziren eta Filipo II nahiko erraz konkistatu ahal zituen. -
332 BCE
EGIPTOREN KONKISTA
Ondoko herri batzuen, asiriar edota persiarren inbasioa jasan ondoren, Greziak Egipto konkistatu zuen. Alexandro Handia hil eta gero, horren jeneral izan zen Ptolomeok dinastia bat fundatu zuen, erromatarrek bere inperioko probintzia bihurtu arte, 300 urtez gobernatuko zuena. Garai hartan, grekoa izan zen hizkuntza ofiziala, baina Egiptoko kultura errespetatu zuten, eta horri esker biziraun zuen. -
300 BCE
GARAI HELENISTIKOA HASIERA
Mazedoniarrek grekoaren antzeko hizkuntza batean mintzatzen baziren ere, beren gobernu-modua nahiko desberdina zen eta ekonomia-maila oinarrizkoa zuten. Filipo II.aren erregealdian, armada osatu zen eta erresumaren helenizazioa bultzatu zen. Gainera, polisen arteko eztabaidak aprobetxatu zituen eta menpe hartu zituen. Geroago, Alexandro Handiak, greziar polis batzuen altxamenduak zapaldu zituen. Ondoren Asiara espedizioa egin zuen eta persiarreri irabazi zien, gainera inperioa asko zabaldu zuen. -
272 BCE
Erromak ITALIAR PENINTSULA OSOA menpean
Urte honetan gutxi gora behera Erromak Italiar penintsula osoa menpean hartu zuen.🔝 -
269 BCE
GERRA PUNIKOAK
Kartagoren kontrako Gerra Punikoak hasi ziren. Garai hartan, Kartago potentzia handia zen, bai itsasoko jardunbideetan bai merkataritzan ere. Erromaren eta punikoen (Kartagoren) arteko gerra horiek 100 urte baino gehiago iraun zuten, eta Erroma zein mendebaldeko historian gertakari garrantzitsuak izan ziren. Garaipena lortu zuenean, Erroma une hartako potentziarik indartsuena eta Mediterraneoko mendebaldeko lurraldeen jabe bihurtu zen. -
218 BCE
Bigarren GERRA PUNIKOA
Bigarren Gerra Punikoan, Kartagotarrak, Anibalen agintepean, Iberiar penintsulan sartu ziren eta Italiaraino heldu nahi izan zuten, Pirinioak eta Alpeak zeharkatuz. Kartagotarren armadaren hornidura-bideak eteteko, erromatarrek bi armada bidali zituzten Ampuriasera. Hamabi urtez borrokatu ostean, erromatar armadak Mediterraneoko kostaldean nagusi izatea lortu zuen. -
196 BCE
ROSETTA HARRIA
Egiptoko Rosetta herritik hurbil, hiru alfabeto desberdin hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa erabiliz garbatutako basaltozko harri bat aurkitzea -oinarrizkoa izan zen Egiptoko idazketa hieroglifikoa deszifratu ahal izateko. Rosettako harria Napoleonen armadaren soldaduek aurkitu zuten 1799an. -
179 BCE
GRACCURRIS-EN(Alfaro) FUNDAZIOA
-
Period: 100 BCE to 1 BCE
EUSKAL HERRIAREN KONKISTA
Erromatarrek K.a. I. mendean hartu zuten gaur egungo Euskal Herria. Mende hori arte Penintsula bi probintzia handitan bereizten zen: Hispania Ziterior eta Hispania Ulterior. -
Period: 14 to 235
Inperioaren GORENEKO unea
Goiz Inperio izenez ezagutzen dena. Garai horretan zehar, hainbat enperadore izan ziren, dinastietan sailkatuta. Erromak lurraldea hedatzen jarraitu zuen: Hispania, Britainia, Mediterraneoko ekialdeko lurraldeak etab. -
64
NERON enperadorearen GARAIA
-
73
ZUZENBIDE LATINDARRA
Vespasianok emandako xedapen batzuen bidez, lehendik zeuden bertako herriek zuzenbide latindarra har zezaketen, hau da, Erromatar ereduaren arabera antolatu ahal zuten haien burua, senatua ezarriz, urteroko magistratuekin etab. Horrela egitekotan, magistratura lortzen zuten gizonak Erromatar herritartzat hartzen ziren. -
150
ERROMATAR INPERIOAREN GAINBEHERA
K.o. III. mendearen erdi aldera, inperioaren gainbehera hasi zen eta V. mendeko krisi larria izan zuen ondorio. -
313
Konstantino TOLERANTZIA ERLIJISIOA ALDARRIKATU
Teodosia enperadorearekin batera, kristautasuna Inperio osoko erlijio ofizial bihurtu zen. -
395
INPERIOAREN BANAKETA
Teodosiok Inperioa bitan banatu zuen, eta bi inperio sortu ziren: Mendebaldeko Inperioa, hiriburua Erroma zuena, eta Ekialdeko Inperioa edo Bizantziokoa, hiriburua Konstantinopla zuena. -
409
HERRI BARBAROEN SARRERA HISPANIAN
Herri barbaro batzuek (sueboak, bandaloak eta alanoak) Pirinioak zeharkatu eta Hispanian sartu ziren. Sueboak eta bandalo asdingoak Galizian ezarri ziren; alanoak, Lusitanian eta Kartagoko zati batean, eta bandalo silingoak, aldiz, Betikan. -
418
BISIGODOEN ITUNA SINADURA
Erromako ituna sinatu zuten. Itun horrek Tolosako Erresumaren sorrera ekarri zuen (hiriburua Garona ibaiaren ertzean, Tolosan, zuelako deitu izan zaio horrela), eta horren bidez, Erromari gainerako herri barbaroek Hispanian hartutako lurrak berreskuratzen laguntzeko konpromisoa hartu zuen. -
476
ERROMATAR INPERIOAREN ERORIALDIA
Erromatar inperioa bi zatitan banandu zen gainbehera zuelako, baina geroago ez zen hobetu. Beste herriek inbaditzen eta ahultzen joan zuten azkenean bere botereak eta zeukaten menperatzea galdu zuten. -
507
BISIGODOEK GALDU VOLULLEN
Sinatu zuten itun horretan ezarritakoa bete ondoren, galiar lurraldean, bisigodoek frankoei eta horien errege Klovisi egin zieten aurre. Volullen galdu eta gero, bisigodoek hasierako kokalekua utzi eta penintsulan sartu ziren, behin betiko. Bertan, erresuma berri bat sortu zuten, hiriburua Toledon zuena. -
Period: 568 to 586
LEOGIVILDOREN ERREGEALDIA
-
711
RODRIGOREN HERIOTZA
Arabiarren inbasioak Iberiar Penintsulako Erresuma Bisigodoaren 200 urteko historiari amaiera eman zion. Azken erregea, Rodrigo, Guadaleteko guduan hil zen. -
1453
ERROMATAR INPERIOAREN AMAIERA
Konstantinopla turkiar otomanoen eskuetan erori izana gertaera historikoa izan zen, eta Ekialdeko Inperio erromatarraren azken aztarnari amaiera eman zion. Periodizazio klasikoan eta historialari batzuen arabera, Erdi Aroaren amaiera ere ekarri zuen Europan.