-
43,000 BCE
Axlorreko harria
Axlorreko harriak 45 000 urte inguru ditu. Gainazal lau batean, kolpe txikiak emanez, gurutzatzen diren bi marra grabatu zituzten. -
37,000 BCE
Altxerriko margolanak
Altxerri haitzuloan (Aia), ehunetik gora animalia daude irudikatuta, bisonteak gehienbat, baina baita elur‑oreinak, ahuntzak, azeriak, arrainak, zaldiak, uroak eta oreinak ere.
Gainera, bi irudi antropomorfo ageri dira, eta hori ez da ohikoa Euskadiko labar‑artean.
Grabatuek pinturek baino hobeto iraun dute, haitzuloan hezetasun handia baitago.
Berriki egindako ikerketen arabera, pintura batzuek 39 000 urte izango zituzten (Europako zaharrenak). -
14,000 BCE
Santimamiñeko margolanak
Santimamiñe haitzuloa 1916. urtean aurkitu zuten. Euskadin induskatutako Historiaurreko lehen haitzuloetako bat izan zen. Haitzuloan irudikatutako animalia gehienak ikatzez eginak daudenez, beltza da kolore nagusia. Animalia gutxi batzuk horman ebakita daude. -
5500 BCE
Lehen herrixkak
Badakigu garai hartan zer tribu zeuden gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean, baina ez dugu garai hartako ebidentzia arkeologiko handirik.
Erromatarren aurreko herrixka ikertuenak Araban daude. Une gorena K.a. 400etik 200era bitartean izan zuten, eta zeltiberiarren eragin handia izan zuten. -
Period: 3500 BCE to 2000 BCE
Hiri-estatuak
K.a. 3500. eta 2000. urteen artean, Behe Mesopotamiako Sumer eskualdean, nekazarien kultura garrantzitsu bat garatu zen eta zenbait hiri handi sortu ziren. Hiri haiek estatu independente gisa eratu ziren. -
3300 BCE
Idazkera Kuniformea
·Silaba
·2 000 zeinu inguru zituzten, eta zeinu horietako 600 erabiltzen zituzten gehien. ·Idazteko puntzoi baten bidez
·Buztinezko oholtxo umel batean
·Eguzkitan lehortzen zuten. -
3150 BCE
Jeroglifikoak
Egiptoarrek sortu zuten idazkera hieroglifikoa. Idazkera horretan, soinuak, hitzak eta ideiak irudien edo piktogramen bidez adierazten zituzten. Testu ofizialetan eta erlijio-testuetan erabiltzen zuten, eta harri gainean edo hormetan zizelkatzen eta margotzen zuten. Forma sinplifikatuago bat erabiltzen zuten papiro, ehun edo zur gainean idazteko: idazkera hieratikoa. -
3000 BCE
Egiptoren batuera
K.a. V. milurtekoan, Egiptoko lurralde osoan sakabanatuta bizi ziren tribuak Niloren ertzetan kontzentratu ziren. Aurrerago, K.a. 3000. urtean, Narmer erregeak Egipto Beherea eta Garaia elkartu zituen, eta bere burua bi erresumetako faraoi koroatu zuen. Ordutik aurrera, hainbat eta hainbat faraoi-dinastiak gobernatu zuten Egipto, eta 2 500 urtez baino gehiagoz eutsi zioten aginteari. -
Period: 2686 BCE to 2181 BCE
Inperio zaharra
Egiptoren lehen atala -
2600 BCE
Minostaur kultura
Kreta uhartean minostar kultura sortu zen. Kultura hark K.a. 2600. urtean jo zuen goiena. Uharte hartan, jauregi eder ugariko hiri bat gailendu zen, batik bat: Knosos. -
2335 BCE
Akad-eko erresumaren sorrera
K.a. III. milurtekoaren amaieran, Behe Mesopotamiako zenbait hirik gainerako hiriak mendean hartu zituzten: lehenik, Akad-eko erresuma (K.a. 2335) sortu zen -
2110 BCE
Ur-eko erresumaren sorrera
Ur-eko erresuma (K.a. 2110). Ur-eko erresumaren hiriburuak 200 000 biztanle baina gehiago izan zituen. -
Period: 2050 BCE to 1750 BCE
Inperio ertaina
Egitoren bigarren atla -
1800 BCE
Baniloniaren sorrera
Aurrerago, Goi Mesopotamiako Babilonia hiriak lurralde osoa konkistatu zuen, eta inperio bat sortu (K.a. 1800). -
1750 BCE
Hammurabiren kodea
Hammurabi Babiloniako errege izan zen garaian, ezagutzen den lehen lege-kodea egin zen.
Gizon batek:
Beste gizon bati, frogarik izan gabe, hilketa bat leporatzen baldin badio, heriotza-zigorra izango du.
Lapurtzen baldin badu, heriotza-zigorra izango du.
Aita jotzen baldin badu, eskua moztuko zaio.
Beste gizon baten semeari begia ateratzen baldin badio, begia aterako zaio.
Justiziarekin gairen bat duen hiritarrak kode honetako testua irakurraraziko du. Orduan jakingo du dagokion sententzia. -
Period: 1600 BCE to 1200 BCE
Mizenastar kultura
Peloponeson, mizenastar kultura sortu zuten akeoek, geroago: K.a. 1600etik 1200era bitartean. -
Period: 1550 BCE to 1070 BCE
Inperio berria
Egiton egon zen hirugarren atala -
1300 BCE
Asiriar inperioaren sorrera
Asiriarrek are handiagoa zen inperio bat sortu zuten zona horretan (K.a. 1300). Inperio horrek Mediterraneotik Persiar golkora arteko lurrak hartzen zituen, eta Ninive hiria zuen hiriburu. -
800 BCE
Greziaren konkistak
K.a. VIII. mendetik aurrera, greziar batzuek Asia Txikia eta Grezia utzi eta Mediterraneoaren nahiz Itsaso Beltzaren inguruetara jo zuten, hiri berriak eraikitzera. Kolonizazio horrek merkataritza sustatu zuen, eta greziar kultura hedatu. -
753 BCE
Erromaren sorrera
Kondairak dioenez, bi mende geroago, bi anaia biki jaio ziren, Romulo eta Remo. Marte jainkoaren eta Rea Silviaren (Eneasen ondorengoa zen) semeak ziren, eta Tiber ibaian abandonatu zituzten jaio ondoren. Mirakuluz, otseme batek salbatu zituen eta titia eman zien. Gero, artzain batek hezi zituen. Gizondutakoan, otsemeak salbatu zituen lekuan, Palatino mendian, hiri bat sortzea erabaki zuten. Anaiek borrokan egin zuten eta Romulok Remo hil zuen. -
600 BCE
Mazedonia VS Heralde
Filipo II.a erregeak, polisen gainbeheraz baliatuta, lehenik atenastarrak azpiratu, eta Grezia konkistatzeari ekin zion gero, falangetan antolatutako armada indartsu bat hartuta. Haren seme Alexandro (Alejandro Magno) izan zen oinordeko, eta hark Helade guztia batu zuen bere erregealdian. Huraxe izan zen hiri-estatu independente gisa eratutako polisen azkena. -
509 BCE
Errepublikaren sorrera
K.a. 509an, monarkiaren politika autoritarioarekin ados ez zeudenez, Erromako familia aristokratikoek, herriak lagunduta, kendu egin zuten tronutik azken errege etruskoa: Tarkino Superboa. Erroma errepublika bihurtu zen. -
500 BCE
Demokraziaren sorrera
Atenasen, gobernatzeko modu berri bat sortu zen K.a. V. mendean: demokrazia. Erabakiak hiritarrek hartzen zituzten, eta gobernariak ere haiek aukeratzen zituzten. -
500 BCE
Atenas VS Persia
Atenastarrak persiarren aurka aritu ziren, polisa konkistatu nahi zietelako. Gerra Medikoak deritzen haietan, Atenasek Persia garaitu zuen
Persiarrek berriro eraso egin ziezaieketela eta, badaezpada ere militarki antolatzeko, Delosko Liga (K.a. 477) sortu zuten: zenbait hiriren elkartea, Atenas buru zuela. Polis bakoitzak ontziak eta dirua jartzen zituen, ontzidi bat izateko, eta Atenas zergak biltzeaz arduratzen zen, eta Delos uhartean gordetzen zituen -
Period: 500 BCE to 250 BCE
Erromatarren konkistak: Italiar penintsula
K.a. 500etik 250era, Italiako penintsula konkistatu zuen. -
Period: 431 BCE to 404 BCE
Peloponesoren Gudak
Esparta ez zegoen ados Atenasek hegemonia izatearekin, eta, bera buru jarrita, zenbait hiriren koalizioa bultzatu zuen, Atenasi aurre egiteko: Peloponesoko Liga.
Peloponesoko Gerrak hasi ziren horrela. Amaiera latza izan zuen Atenasentzat: erabat suntsituta geratu zen, eta haren aliatuak ere bai.
Gerrek pobrezia utzi zuten. Bi hirien arteko gerrak sortu zituen. Hiri asko, tartean Atenas, tiranoen eskutan erori ziren.
Guden, finean, antzinako Greziako polis haien handitasunaren amaia izan ziren. -
411 BCE
Bisigodoen iritxiera
-
400 BCE
La Hoya herrixkaren garapen handia.
Dirudienez, La Hoya herrixka (Guardia, Araba), beroien tribukoena, Euskadiko iparraldetik iritsitako familiek sortu zuten; izan ere, menditik jaitsiko ziren lur emankorren bila.
Herrixka horretan aurkitutako aztarnei esker ondorioztatu da dendak eta biltegiak zeudela, elikagaiak kontserbatzeko zeramika askorekin.
Horrek adierazten digu merkataritza-jarduera oso garrantzitsua izan zela eta trukean oinarritzen zela. -
Period: 356 BCE to 323 BCE
Alejandro Magno
Filipo Mazedoniakoa semea zen.
Alexandrok 20 urte zituela hil zen aita, eta Helade gehiena konkistatu berri zuen erresuma bat jaso zuen oinordetzan. Monarkia bidezko gobernu-modua ezarri zuen Grezian. Botere guztia bere eskuetan zegoen.
Aitak hasitako lanari jarraitu zion. Horregatik, persiarren inperioari aurre eginda zion. Hamar urteren buruan, antzinateko inperiorik handiena konkistatzera iritsi zen.
32 urterekin hil zen. Haren balentriek mito bihurtu zuten, horregatik, Handia esaten zaio. -
334 BCE
Asia Txikiaren konkista
Alexandroren espedizioa Asia Txikian hasi zen. Han, persiarrak garaitu zituen, Granikon, eta Mediterraneoko ekialdeko kosta konkistatu zuen. Bere armadarekin Helesponto zeharkatu zuen, Europatik Asiara igarotzeko. Troiaraino joan zen, 60 gerraontzi hartuta. Alexandro izan zen lehorrera jaisten aurrena, eta Asia jainko-jainkosek emandako ondaretzat hartzen zuela esan zuen. Gero, Akilesen hilobira eta Troiako Gerrako beste heroienera joan, eta sakrifizioak egin zituen haien omenez. -
Period: 334 BCE to 324 BCE
Alejandro Magnoren konkistak
konkisten ondorioz, hiri ugari eraiki ziren, denak greziarren modukoak. Dena den, ekialdeko kulturetara hurbiltzeko nahia ere bazuen Alexandrok, eta haien sinesmen eta ohiturak errespetatzeaz gain, haiekin bat egiten eta haietara egokitzen saiatu zen. Greziarren kulturaren eta zibilizazioaren hedapen handi horri helenismo deritzo. Alexandroren inperioak gutxi iraun zuen, baina. Hil zenean, haren jeneralek lau erresumatan zatitu zuten inperioa , eta errege banak gobernatu zuten. -
333 BCE
Alejandro Magnoren Egipota iritziera
Egipton Alexandria hiria eraiki zuen; gerora erresuma helenistikoetan aberatsena eta kulturagune nagusietakoa bihurtuko zena. Hantxe sortu zuten antzinateko liburutegirik garrantzitsuena. Plutarko dionez: Egiptora iritsita, Amonen santutegira joan zen, eta apaizak, han, Amon jainkoaren semea balitz bezala hartu zuen. Erregeak galdetu zion ea Amonek unibertsoaren errege bihurtzeko patua zion gordea. Baietz erantzun zion apaizak, unibertsoko errege izatera iritsiko zela. -
331 BCE
Persiaren konkista
Alexandrok Persiako inperioa inbaditu eta hango hiri handiak konkistatu zituen (Susa eta Persepolis). Gaugamelako Guduan, behin betiko garaitu zuen Dario. Plutarkok dioenez:
Persiar barbaroen jantzi tradizionalak jantzita agertu zen Alexandro jendaurrean. Bertakoen itxura izan nahi zuen, eta jende hura mazedoniarren ohiturak hartzera bultzatu. Nahaste horrek lagunduko omen zion, indarkeriak baino areago, handik alde egindakoan bere botereari egonkortasuna ematen. -
323 BCE
Alejandro Magnoren hileta
Indiaren atarian zirela, ekin zion armadak. Bidean bertan hil zen Alexandro, Babilonian. Flavio Arrianok dionez: Indiara iritsiak zirela, honela mintzatu zitzaien soldaduei Alexandro: «Gure konkisten mugak jainko-jainkosek Lurrari jarritako berberak izango dira». Soldaduek honela erantzun zioten, ordea: «Greziara itzuli beharra dugu. Zuk, hala nahi baduzu, ekin ahal izango diozu India konkistatzeari geroago. Baina beste greziar eta beste mazedoniar batzuk izango dituzu ondoan». -
300 BCE
Homeroren poemak
Homeroren poemek (K.a. VIII. mendea) historia komun bat eman zieten, beren arbasoen balentrien eta jatorriaren berri ematen baitzieten: Iliada poemak greziarren eta troiarren arteko gerra kontatzen du (Troiako heroi Parisek Espartako erregearen emazte Helena bahitu ostean sortua). Odisea poemak Itakako errege Ulisesen abenturak ditu kontagai (Troiako gerratik itzultzeko bidaian gertatuak, hain zuzen). -
Period: 264 BCE to 146 BCE
Erromatarren konkista: Mediterraneoa
K.a. 264tik 146ra, Mediterraneoaren mendebaldea kontrolpean hartu zuen. -
Period: 200 BCE to 100 BCE
Erromatar konkistak: Europa erdia
K.a. II. eta K.o. I. mendeen artean, erromatar legioek Grezia, Mediterraneoaren ekialdea, Galia, Britania, eta Erdialdeko Europako eremu handiak konkistatu zituzten. -
133 BCE
Grako anaien errebolta
Landako animaliek eta zeruko txoriek badituzte aterpe hartzeko kobak eta habiak, baina Erromaren alde borroka egin eta hiltzen diren gizonek argia eta airea baino ez dute. Borrokan aritzen zarete, bizitza arriskatzen, beste batzuek ondasun ugari eta luxuzko bizimodua izateko. Munduaren jabeak zaretela esaten dizuete, baina ez duzue lur-zati txiki-txiki bat ere. -
Period: 59 BCE to 44 BCE
Julio Cesarren erreinaldia
kontsul hautatu zuten Julio Zesar, eta hurrengo urtean zenbait probintziatako gobernadore eta buru militar.
Zenbait senatarik Julio Zesar Errepublikarako arrisku larria zela uste zuten. Gero eta botere gehiago bereganatzen ari zenez, beldur ziren bere burua errege izendatuko zuela, plebearen babesaz, eta Errepublikako instituzioak deuseztatuko zituela.
Senatarien konspirazio batek Julio Zesar hil zuen Erromako Senatuaren ateen aurrean, K.a. 44ko martxoaren idusetan, hots, martxoaren 15ean. -
27 BCE
Inperioren hasiera
-
27 BCE
Octavio enperadorea
Zesar hil ondoren, adopziozko haren seme Octaviok bere etsaiak garaitu zituen gerra zibil batean. Senatuak Augusto izendatu zuen; hau da, "jainko hautatua". Botere guztiak bereganatu zituen eta gobernu-sistema berri bat ezarri zuen: Inperioa. Halaber, enperadorea, eta apaiz nagusi ere. Errepublikako instituzioak ez ziren desagertu, baina haien eskumenak asko murriztu ziren. enperadorearen titulua ez zen hereditarioa, baina, gehienetan, enperadoreek semeei utzi zieten titulua oinordetzan. -
19 BCE
Euskal lurraldeak Erromatarren mende
Hispania deitzen zen gero Tarraconensis probintzian.
Kostaldean
Barrualdean ere hiriak eraiki zituzten, gehienak Arabako probintzian. Esate baterako, Veleia eta Uxama Barca
Galtzadak ere eraiki zituzten, hala nola Arabako probintziaren erditik zihoana, Pompaelo (Iruñea) eta Flaviobriga (Castro Urdiales) lotzeko; azken hiri horretan, Kantauri itsasoko portu garrantzitsuenetako bat zegoen erromatarren garaian. -
100
Julio Cesar
K.a. I. mendearen erdialdean, Julio Zesar Erromako gizonik boteretsuena zen. Bruto patrizio gazte bat zen, Zesarren lagun eta begikoa, erromatarren bertuteen eredua, eta Zesarren hilketan parte hartu zuen. -
Period: 100 to 200
Erroma lehen eta bigarren mendean
Inperioak lurralde-hedapenik handiena lortu zuen. Aldi horri pax romana esaten zaio. Ekonomia-oparotasuneko aldia izan zen. Bakeari, segurtasunari, ekonomia-oparotasunari eta Inperio guztia hartzen zuen galtzada-sare izugarri bati esker, erromatarren bizimodua eta hizkuntza (latina) Inperio guztian hedatu ziren. -
212
Erromaren hiritasun mandatua
Inperioko biztanle guztien batasuna eta integrazioa biztanleen parekotasun juridikoarekin burutu zen: 212. urtean, Karakala enperadoreak erromatar hiritartasuna eman zien Inperioko biztanle guztiei. -
308
Kristautazuna ofiziala
- Urtean kristautazuna Erromatar inperioko erlijio ofiziala bihurtu zen.
-
313
Kristautazuna erroman
313an, Konstantino enperadoreak kristautasuna praktikatzeko baimena eman zuen (Milaneko ediktua) eta kristau bihurtu zen. Mende horren amaieran, Teodosio enperadoreak kristautasuna Inperioaren erlijio ofizial izendatu zuen. -
395
Inperioaren zatiketa
K.o. 395ean, Teodosio enperadoreak Inperioa bere bi semeen artean banatu zuen, defentsa-lanak errazteko. Une horretatik aurrera, Inperioa bi zatitan banatuta geratu zen: Mendebaldeko Erromatar Inperioa eta Ekialdeko Erromatar Inperioa. Ekialdeko Inperioa aberatsagoa zen, eta biztanle gehiago zituen. Enperadoreek aginteari eutsi ahal izan zioten, bai eta mugak barbaroen aurka defendatu ere. Mendebaldeko Inperioa pobreagoa zen, eta enperadoreek ezin izan zioten eutsi. -
409
Inbasioak
- Urtean herri germaniarrak Mendebaldeko inperia erasotzen hazi ziren.
-
476
Menedebaldeko Inperioaren amaiera
- Urtean herri Germaniarrak Mendebaledeko inperioa osorik konkistatu zuten.
-
500
Germaniar herrien inbasiaoak
V. mendearen hasieran, herri germaniarrak, mugak zeharkatu, eta Mendebaldeko Erromatar Inperioan sartu ziren, Erdialdeko Asiako herri batek, hunoek, bultzatuta. Herri germaniarrak (sueboak, bandaloak, alanoak, bisigodoak, etab.) Mendebaldeko Inperioaren lurraldeetan kokatu ziren eta erresuma independenteak eratu zituzten. -
622
Islama
- Urtea musulmanentzat 0 urtea da. Mahoma Mekatik, Medinara joan zenean.
-
711
Isama Iberiar penintsulan
- Urtean Islama Afrikatik Europara oasatu zen, Iberiar penintsulatik.
-
1453
Ekialdeko inperioaren amaiera
- Urtean Ekialdeko Inperioa bukatu zen.
-
Tutankamonen tumbaren aurkikuntza
Howar Carterrek Tutankamonen hilobia aurkitu zuen 1922an.