Carga de la guardia civil

ERRESTAURAZIOKO SISTEMA POLITIKOA

By partuza
  • Period: to

    Kubako Hamar Urteko Gerra

    Cánovas bake sozial eta politikoa lortzen saiatu zuen, ezinbestekoa baitzuen bere sistema politiko berria oinarritzeko.
    Horretarako, militarki bi fronteri ekin zien gatazkak bukatzeko asmoz: Karlistenari, penintsula iparraldean eta independentistenari, Kuban. Ikusi dugun bezala, gatazka karlista Martinez Campos jenerala bidali zuen Kubako altxamendua baretzera.
  • Period: to

    III. GERRA KARLISTA

  • Period: to

    Alfonso XII.aren Erregealdia

    1874 urtearen amaieran, Borboien monarkia berrezarri zenean Isabel II.aren semea zen Alfontso XII.arekin, Errestaurazioa izenaz ezagutzen den garai luzea hasi zen. Hala, seiurteko iraultzailearen eta errepublikaren ezegonkortasuna eta porrotaren ondoren, oreka eta indar politikoen adiskidetzea lortu nahi izan zuen erregimena ezarri
    zen.
  • 1876ko Konstituzioa.

    1876ko Konstituzioa.
    1876ko Konstituzioa erregimen berriaren neurrira sortu zen. 1845ekoaren antz
    handia zuen alderdi askotan, baina hura baino malguago eta anbiguoagoa zenez gero,
    kontserbadore zein moderatuek onartu zuten. Konstituzio berriak subiranotasuna
    erregearen eta gorteen artean banatzen zuen: Erregeak ministroak izendatzen zituen,
    gorteak deitzen zituen eta gorte horiek desegiteko zein legeei betoa jartzeko ahalmena
    zuen.
    Gorteetan bi ganbarako sistema mantendu zen:
    -Senatua
    -Kongresua
  • III. Gerra Karlistaren amaiera eta Foruen abolizioa.

    III. Gerra Karlistaren amaiera eta Foruen abolizioa.
    II. Gerra Karlista amaitutakoan Cánovasek
    1876ko Uztailaren 21eko Legearen bidez foruen abolizioa dekretatu zuen
  • Zanjongo Bakea

    Zanjongo Bakea
    Cánovas bake sozial eta politikoa lortzen saiatu zen. Eta 1878ko Zanjongo bakearen bidez autonomia erregimena eman zion Espainiak irlari, indultu orokorra
    onartu zen eta esklabotza abolitzeko konpromisoa hartu zen.
  • Kontzertu Ekonomikoa

    Kontzertu Ekonomikoa
    1878ko otsailaren 28an Kontzertu Ekonomikoa zeritzan zerga erregimen berezia eskaini zuen Cánovasek.
  • Period: to

    Kubako La Gerra Chiquita

    Gerra Txikia edo La Guerra Chiquita, kubatarrek espainiar agintearen aurkako bigarren independentzia gerra izan zen. Hamar Urteko Gerraren jarraipena izan zen (1868-1878) eta Kubako Independentzia Gerraren (1895-1898) aurrekoa. Espainiaren garaipenarekin amaitu zen. 1879ko abuztuaren 26an hasi zen eta gerra 1880ko amaieran amaitu zen.
  • Period: to

    MARIA KRISTINAREN ERREGEORDETZA

  • El Pardoko Hitzarmena.

    El Pardoko Hitzarmena.
    1885eko azaroan Alfontso XII.a hil egin zen eta horren emazte Maria Kristinak
    hartu zuen erregetza, hurrengo erregea izango zen Alfontso XIII.az haurdun zegoela.
    Cánovasek ahozko konpromisoa hartu zuen Sagastarekin (El Prado-ko Hitzarmena)
    txandakatze politikoa eta Errestaurazioko erregimenarekin aurrera egin eta sendotzeko.
  • Period: to

    Kubako Independentzia Gerra

    Errendizio formala 1898ko abenduan sinatu zen, Parisko bakea. Bertan Espainiak Puerto Rico, Filipinak eta Guam uharteak AEBri emango zizkiola jasotzen zen eta gainera Kubaren independentzia onartzen zen.
  • 1898ko Hondamendia.

    1898ko Hondamendia.
    Errendizio formala 1898ko abenduan sinatu zen, Parisko bakea. Bertan
    Espainiak Puerto Rico, Filipinak eta Guam uharteak AEBri emango zizkiola jasotzen
    zen eta gainera Kubaren independentzia onartzen zen. Urtebete beranduago, Espainiak
    itsasoz bestaldeko inperio osoa desegin zuen, Alemaniari Karolina uharteak, Mariana
    uharteak eta Palos uharteak saldu baitzizkion. 98ko hondamendiak nortasun krisi latza
    eragin zuen Espainiako gizartean.
  • Period: to

    Alfonso XIII.aren Erregealdia

    1902an Alfontso XIII.ak erregetza hartu zuenetik 1931n galdu zuen arte, Euskal Herriak eta Espainiak une larriak igaro zituzten. Alfontso XIII.a adinez nagusi izan eta bere erregealdia hasi zenean, Errestaurazioaren sisteman ordurako hasia zen krisia sakonduz eta larrituz joan zen, 1898ko krisiaren ondorengo belaunaldi literarioak eta erregenerazionismoak herriaren oinarri sozial, ekonomiko eta politikoak modernizatzeko ahalegin eta proposamenak egin arren.
  • Period: to

    Marokoko Arazoa eta Gerra

  • Period: to

    Bartzelonako Aste Tragikoa

  • Barranco del Loboko Hondamendia.

    Barranco del Loboko Hondamendia.
    Melillatik gertuko leku horretan gertatutako ekintza militarra izan zen, non Riftarrek Espainiar tropak garaitu egin zituzten.
  • 1917ko Krisia

    1917ko Krisia
    • Militarren protestak: Protesta horiek Datoren gobernuak Militarren Defentsarako Batzordeak deuseztatu nahi izan zituenean sortu ziren.
    • Altxamendu parlamentarioa: Parlamentua itxita, Konstituzioa berritzeko eta txandakatze sistema baztertzeko asmoz, uztailean Parlamentarien Biltzarra deitu izan zena elkartu zen Bartzelonan.
    • Greba Orokorra: 1917ko abuztuaren 9an Espainia osora hedatu zen greba orokorra egin zen.
  • Period: to

    Errestaurazioko sistemaren desintegrazio prozesua

  • Annual-eko Hondamendia

    Annual-eko Hondamendia
    1921eko Uztailaren 22tik, Abuztuaren 09ra arte Espainiako armadak sufritutako porrot militar larria izan zen.
  • Period: to

    Primo De Riveraren Diktadura

  • Primo de Riveraren estatu kolpea.

    Primo de Riveraren estatu kolpea.
    1923ko irailetik 1930eko urtarrilera arte Miguel Primo de Rivera jeneralak
    gobernuko agintaritza beregain hartu zuen estatu kolpe bat eman ondoren. Boterea
    eskuratzeko modua hemeretzigarren mendeko ohiko pronuntziamendua izan zen.
  • Alhucemas-eko Lehorreratzea

    Alhucemas-eko Lehorreratzea
    1925ean Frantziarekin batera egindako
    ekintza militarrari esker Espainiarrak Alhucemas irletako badian lehorreratu ahal izan
    ziren
  • Abd al-Krim-en errendizioa.

    Abd al-Krim-en errendizioa.
    1926an, Abd al-Krim errenditu egin zen Frantziarren aurrean.
  • Period: to

    Berenguerren Dictablanda eta Aznarren gobernua

  • Donostiako Ituna

    Donostiako Ituna
    Errepublikarrak 1930eko abuztuaren 17an elkartu eta Donostiako ituna sinatu zuten, Batzorde Errepublikarra
    eratu errepublika ezar zedin batera lan egiteko.
  • Jakako Altxamendua

    Jakako Altxamendua
    1930eko abenduaren 12an Galán eta García Hernández kapitainen altxamendua gertatu zen Jakan. Guda kontseilua egin ostean, heriotza zigorra ezarri zieten eta fusilatu egin zituzten.
  • II. Errepublikaren aldarrikapena eta monarkiaren eroraldia

    II. Errepublikaren aldarrikapena eta monarkiaren eroraldia
    Udal hauteskundeak apirilaren
    12an egin ziren eta probintzietako hiriburu guztietan errepublikarrek irabazi zuten Cadiz eta Palentzian izan ezik. Emaitzak ikusirik apirilaren 14an Espainiako II Errepublika aldarrikatu zen, eta erregeak bere borondatez alde egin zuen.