Descarga (5)

IKER OÑA - GERRA HOTZA / 1947-1991 - Ardatz Kronologikoa

  • Sobietarrek Berlin askatu. II.M.G. amaiera.

    Sobietarrek Berlin askatu. II.M.G. amaiera.
    Bigarren Mundu Gerraren amaiera suposatu zuen. Berlingo gudua Bigarren Mundu Gerrako Sobietar Batasuna eta Alemania Naziaren arteko amaierako guduetako bat izan zen. Gudu honen ondorio nagusia Alemaniaren baldintzarik gabeko errendizioa izan zen, nahiz eta kopuruz handiagoa zen Armada Gorriak gudu honetan zehar etxez-etxe borrokatu behar izan zuen.
  • AEBren Marshall Plana Europa berreraikitzeko.

    AEBren Marshall Plana Europa berreraikitzeko.
    Marshall Plana (ofizialki Europa Suspertzeko Programa) Bigarren Mundu Gerraren ondoren AEBek Europako herrialde aliatuen gainean (baita Alemanian eta Italian ere, etsaiak izan baziren ere) garatutako egitasmoa izan zen. Haren helburua herrialde horien egoera ekonomikoa suspertzea eta haietatik komunismoa uxatzea zen.
  • Berlingo Blokeoa.

    Berlingo Blokeoa.
    Berlingo Blokeoa, Gerra Hotzaren hasierako nazioarteko krisia izan zen, heriotzak eragin zituen lehendabizikoa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Alemania herrialde anitzek okupatua zegoela, Sobiet Batasunak mendebaldeko herrialdeen trenen joan-etorria Berlineraino eten zuen.
  • NATOen fundazioa eta Alemaniaren banaketa.

    NATOen fundazioa eta Alemaniaren banaketa.
    par Atlantikoko Itunaren Erakundea edo NATO/OTAN 1949. urtean Mendebaldeko Europako zenbait estatuk sortu zuten Gobernu arteko aliantza militarra da. Arlo politiko, militar eta ekonomikoan elkarri laguntzeko helburua du.
  • Iraultza Komunistaren garaipena Txinan.

    Iraultza Komunistaren garaipena Txinan.
    Txinako Gerra Zibila Txinako Errepublika gobernatzen zuen Kuomintang nazionalistaren eta Alderdi Komunistaren arteko gerra zibila izan zen. Gerrak bitan zatitu zuen herrialdea: Txinako Errepublika (egun Taiwan) eta Txinako Herri Errepublika (Txina kontinentalean). 1945ean Japonia behin betiko menderatu zutenean, berriro alderdi bien arteko borrokak hasi ziren. Lau urte pasa ondoren, 1950ean borroka de facto amaitu zen; hala ere, inoiz ez dute sinatu armistizio edo bake itunik.
  • Koreako gerra.

    Koreako gerra.
    Koreako Gerra, Ipar eta Hego Korearen arteko gatazka armatua izan zen, 1950ean hasi 1953an amaitu zena. Ipar Koreak SESB eta Txinaren laguntza militarra izan zuen, eta Hego Koreak Australia, Kanada, Erresuma Batua eta Estatu Batuena. Hori dela eta, Estatu Batuen eta SESB arteko guda ez ofizialtzat har daiteke. Gerra Hotzaren une txarreneko tentsio egoera bizi-bizian gertaturiko gatazka honek agerian jarri zuen edozein tokitako borrokak mundu mailako gerra batera eraman zezakeela.
  • Varsoviako Hitzarmenaren fundazioa.

    Varsoviako Hitzarmenaren fundazioa.
    Adiskidetasun, Lankidetza eta Elkar Laguntzaren Ituna, edo Varsoviako Ituna, 1955ean Ekialdeko Europako herrialdeek sinatutako Kooperazio militar ituna zen. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak diseinatuta, helburu nagusia Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeari kontra egitea zuen, batez ere, Alemaniako Errepublika Federalak, 1954ko Parisko Akordioei esker, bere armada berrantolatu ahal izan zuenean.
  • Iraultza sozialistaren garaipena Kuban eta misilen krisia.

    Iraultza sozialistaren garaipena Kuban eta misilen krisia.
    Kubako Iraultza Fulgencio Batista diktadorea agintetik kendu zuen iraultza izan zen. Historiaren ikuspegitik, gertakari horretatik gaur egunera arte luzatzen da iraultza. Matxinoak Fidel Castro buru zutela Habanan sartu zirenean, Fulgencio Batista diktadoreak erbestera alde egin eta gero. Hala ere, prozesu iraultzailea lehendik hasia zen, 1953ko uztailaren 26an Moncada kuartelaren aurkako erasoarekin; gaur egun, Kubako agintarien iritziz, etengabean abian den prozesua da.
  • Berlingo harresiaren eraiketa.

    Berlingo harresiaren eraiketa.
    Berlingo harresia, ofizialki Babeserako Harresi Antifaxista Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlindik eta inguruko Ekialdeko Alemaniako lurraldeetatik isolatu zuen 144 kilometroko harresi bat izan zen. 1961etik 1989ra iraun zuen.
  • Vietnameko inbasio estatubatuarra.

    Vietnameko inbasio estatubatuarra.
    Vietnamgo Gerra edo Indotxinako Bigarren Gerra, Vietnamen Ameriketako Estatu Batuen aurkako Erresistentzia Gerra edo, besterik gabe, Estatu Batuen Gerra izenez ezaguna— Gerra Hotzaren garaian superpotentziek ordezkari bidez egindako gerra bat izan zen, 1955eko azaroaren 1ean hasi eta 1975eko apirilaren 30ean Saigon erortzearekin bukatua.
  • Afganistango inbasio sobietarra.

    Afganistango inbasio sobietarra.
    Afganistango gerra (1979-1989), Afganistango sobietar gerra ere deitua, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren armada eta mujahidinen arteko gatazka armatua izan zen, hamar urtez Afganistan hondatu zuena. SESB eta Ameriketako Estatu Batuak nahasirik baitzeuden, Gerra Hotzaren azkenetako krisitzat hartzen da.
  • Berlingo harresiaren erorrera.

    Berlingo harresiaren erorrera.
    Berlingo Harresiaren erorketa, burdinazko gortinaren erorketa izan zen munduko historian ezinbesteko gertaera izan zen. Alemaniaren arteko muga erori zen handik gutxira. Gertakari honek Gerra Hotzaren amaiera izan zen, hiru aste beranduago Maltako Gailurrean deklaratu zena eta hurrengo urtean zehar Alemaniaren bateratzea.
  • Bloke komunistaren amaiera. Alemaniar batze-prozesuaren hasiera.

    Bloke komunistaren amaiera. Alemaniar batze-prozesuaren hasiera.
    Alemaniaren birbateratzea 1990eko urriaren 3an Alemaniako Errepublika Demokratikoak, Alemaniako Errepublika Federalarekin bat egiteari deritzo. Alemaniako birbateratzearen prozesua 1989ko udan hasi zen. Izan ere, Hungariak erabaki zuen mendebaldearekiko muga irekitzea. Horren ondorioz, ekialdeko alemaniar andanak herrialdea utzi zuten Mendebaldeko Alemaniara joateko Hungaria zeharkatuz.