Gerrarteko gaiara

GERRARTEKO GARAIA

  • Versailleseko Ituna

    Versailleseko Ituna
    Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua. Benetako buruz buruko borrokaren bukaera ekarri zuen su-etena Compiègnen 1918ko azaroaren 11n sinatu arren, Parisko Biltzarrean bildutakoek sei hilabete behar izan zituzten bake hitzarmena burutzeko, 1920ko urtarrilaren 10ean sartu baitzen indarrean.
  • Rhur arroaren okupazioa

    Rhur arroaren okupazioa
    Ruhren okupazioa (alemanez: Ruhrbesetzung) 1923ko urtarrilaren 11tik 1925ko abuztuaren 25era eman Frantzia eta Belgikako gudarosteen aldetik. Friedrich Ebert gidatutako Weimarko Errepublikak ordaindu behar zituen indemnizazioak ez zituen urte horretan ordaindu. Ondorioz eta indemnizazioak lortzeko Alemaniako lurralde honen okupazioa egin zuten.
  • Dawes Plana

    Dawes Plana
    Dawes Plana 1924ko apirilaren 9an ezarritako programa da, Estatu Batuen babespean, Lehen Mundu Gerrako aliatu garaileek (batez ere Erresuma Batua, Frantzia eta Estatu Batuak) beren konponketak jaso ditzaten. Alemaniako ekonomia egonkortzen saiatu zen eta ordainketa horien ondorioz kalte gehiago ekiditen zituen.
  • Wall Street kraka

    Wall Street kraka
    1929ko kraxa Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) burtsaren historian balore-merkatuak izan duen beherakadarik katastrofikoena izan zen, kraxaren ondorioek izan zuten irismen globalak eta iraupen luzeak 1929ko krisia ekarri zuten, Depresio Handia bezala ere ezagutzen den krisialdia.
  • Roosvelt ( AEB presidentea)

    Roosvelt ( AEB presidentea)
    Franklin Delano Roosevelt (Hyde Park, New York, 1882ko urtarrilaren 30a - Warm Springs, Georgia, 1945eko apirilaren 12a) Estatu Batuetako 32. presidentea izan zen, politikarako ohitura zuen familia aberats batean jaioa. 1933tik hil arte izan zen presidentea, lau hauteskunde irabazteari esker, halakorik lortu duen presidente bakarra AEBetan.