-
Greziako gerra zibila
Gerra hotzari hasiera eman zion lehen krisietako bat izan zen. Partisano komunistek britainiar armadak babestutako gobernu monarkikoaren aurka borrokatu zuten. Britainiarrek, gerrilla komunistaren aurrerapenari eusteko gai ez zirela, AEBen esku-hartzea eskatu behar izan zuten, eta euren presidenteak, Trumanek, 1947ko martxoan Gerra Hotzaren hasiera markatuko zuen "komunismoaren eustearen" doktrina berria ezarri zuen.
Hau izan zen izan zuen iraupena: 1946-1950 -
Greziako gerra zibila
Gerra hotzari hasiera eman zion lehen krisietako bat izan zen. Partisano komunistek britainiar armadak babestutako gobernu monarkikoaren aurka borrokatu zuten. Britainiarrek, gerrilla komunistaren aurrerapenari eusteko gai ez zirela, AEBen esku-hartzea eskatu behar izan zuten, eta euren presidenteak, Trumanek, 1947ko martxoan Gerra Hotzaren hasiera markatuko zuen "komunismoaren eustearen" doktrina berria ezarri zuen. -
Period: to
Gerra hotzaren tentsio fokuak
-
Period: to
Gerra hotzaren tentsio fokuak
-
Berlingo blokeoa
Erresuma Batuak eta AEBek Sobietar Batasunarekin partekatzen zituzten mugen ixteera izan zen. Alemaniako lurralde okupatuan. Krisi horren ondoren, bi estatutan zatituta geratu zen Alemania (Alemaniako errepublika federalan eta Alemaniako errepublika demokratikoan) -
Txinako gerra zibilaren amaiera
Txinako gerra zibila 1927an hasi zen, bi alderdiren artean (Txinako alderdi komunista eta Txinako alderdi nazionalista). Denboraren poderioz, 1949an, alderdi komunistak boterean sartzea lortu zuenean, eta Mao Zedong-nek Txinako herri errepublika aldarrikatu zuen eta horren ostean, Stalinekin laguntzeko itun bat zinatu zuen (garaipen diplomatiko eta estrategikoa izan zela Sobietar batasunarentzat) -
Koreako gerra
Hego Korearen (EEUU indar militarrek babestua) eta Ipar Korearen (Sobietar Batasuneko indar militarrek eta Txinako Herri Errepublikak babestua) arteko gerra gatazka bat izan zen, desberdintasun ekonomikoen ondorioz. Bere ezaugarri nagusiak ziren, gerraren kaosa eta indarkeria, ideal politikoen bidezko zatiketa sozial handia (bi Koreek gaur egun arte aurre egin behar diotena) eta lurraldeen anbizioak eta superpotentzien ideologia politiko sendoa. -
Vietnameko gerra
Gatazka beliko bat izan zen, Ipar Vietnam eta Hego Vietnamen artekoa. Ameriketako Estatu Batuen (Hego Vietnam babesten zuena) eta Sobietar Batasunaren (Ipar Vietnam babesten zuena) parte hartzea izan zuen ezaugarri. -
Hungariako matxinada
Hungariako Herri Errepublikako gobernuaren eta bere politiken (Sobietar Batasunetik inposatuak) aurkako nazio mailako bat-bateko mugimendu iraultzailea izan zen, urriaren 23tik azaroaren 10era arte iraundu zuena. -
Suezko kanaleko krisia
Egiptoren gaineko gudu militar bat izan zen, Frantziak, Erresuma Batuak eta Israelek osatutako aliantza militarra inplikatu zuena, Egiptoren aurka. -
Berlingo harresia
Alemania 28 urtez, bi zatitan banatu zuen hormigoizko horma handi bat izan zen. Alde batetik, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Sobietar Batasuneko komunismoari sostengua ematen ziona, eta bestetik, Alemaniako Errepublika Federala, Mendebaldeko zatia. -
Kubako misilen krisia
Ameriketako Estatu Batuen, Kubaren eta Sobietar Batasunaren arteko gatazka izan zen, AEBek sobietar irismen ertaineko misil nuklearren baseak aurkitu zituztelako Kuban -
Pragako udaberria
Mundu Gerraren ostean Txekoslovakian jarritako sistema komunistaren liberalizazio politikorako saiakera izan zen. -
Irango iraultza
Islamaren doktrina erlijiosoan oinarritu zen lehen mugimendua izan zen sistema politiko eta sozial berri bat sortzeko, eta XX. mendeko historian porrot puntua izan zen. Iraultza hori ez zuen izaera independentista, nazionalista edo sozialista izan, ideologia erlijiosoa izan zuen oinarri. -
Nikaraguako iraultza sandinista
Nikaraguan irekitako prozesu bat izan zen, Askapen Nazionalerako Fronte Sandinistak Somoza familiaren diktadurari amaiera eman ziona, Somozatarren hirugarrena zen Anastasio Somoza Debayle boteretik kenduz, honen ordez ezkerreko profil aurrerakoiko gobernu demokratiko bat ezarriz. -
Sobietar inbasioa Afganistanen
Gatazka armatua izan zen, Sobietar indarrak Afganistango Alderdi Demokratiko Popularreko (PDPA) gobernu marxistaren alde jarri zituena, matxino fundamentalista islamikoen aurka, muyahidinak nagusiki. -
Galaxietako gerra
Ronald Reagan Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak proposatu zuen sistema zen, lehorrean eta espazioan oinarritutako sistemak erabiltzeko, arma balistiko estrategikoekin (kontinentearteko misil balistikoak eta itsaspekoetatik jaurtitako misil balistikoak) AEBak eraso nuklearra baten aurka defendatzeko. -
Berlingo harresiaren erorketa
Gerra Hotzaren amaiera eta 40 urtez banatutako herrialde baten bateratzea sinbolizatu zuen gertaera izan zen