FRANTZIAKO IRAULTZATIK INDUSTRIA IRAULTZARA

  • 1789. FRANTZIAKO IRAULTZA

    1789. FRANTZIAKO IRAULTZA
    Frantziako Iraultza, 1789 eta 1799 urteen bitartean Frantziak bizi dituen aldaketa politiko eta sozial sakonen garai gatazkatsu eta korapilatsua da. Prozesu honetan, Frantzian dagoen egitura politikoa irauli egingo da modu azkar batean. Monarkia abolituko da, harreman sozial berriak eratuko dira eta kultura politiko berria sortuko da. Informazio gehiago: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/frantziako-iraultza/ar-102051/
  • 1804. Zamakoaren kontrako matxinada

    1804. Zamakoaren kontrako matxinada
    Soldadutzaren kontrako eta foruen aldeko herri-altxamendua izan zen. Bizkaian eman zen, bereziki Bilbon eta Ibaizabal ibaiaren bokale aldeko herrietan.
  • 1814. Vienako Kongresua.

    1814. Vienako Kongresua.
    Napoleon I.aren porrotaren ostean Europako mugak berrezarri, eta Antzinako Erregimeneko ideologia politikoak berrantolatzeko nazioarteko bilkura.
    1815eko ekainaren 9an bukatu zen. Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/web01-a2lurhiz/eu/contenidos/termino/_c05978/eu_v_0366/v0366.html
  • 1824. Carlos X.ak Frantziako boterea eskuratu.

    1824. Carlos X.ak Frantziako boterea eskuratu.
    Luis XVIII zendu ostean eman zen. Frantziako kontserbadorismoa moteltzen joan eta, konstituziorik eman ez arren, kontserbadoreek "Itun emanak" eta halako formulak erabiliko dituzte herriaren atsegintasuna jasotzeko. Carlos X.aren inguruko informazio gehiago: https://www.buscabiografias.com/biografia/verDetalle/5049/Carlos%20X%20de%20Francia
  • 1830. Frantziako uztaileko iraultza.

    1830. Frantziako uztaileko iraultza.
    Luis Filipe Frantziako tronura eraman zuen iraultza. Uztailaren 26an Karlos X.a Frantziakoak 1814ko Emandako Gutunaren izpiritu liberalaren kontra zihoazen Lau Arauen argitaratzeak piztu zuen altxamendua. Parisko kaleetan hiru egunez (uztailaren 27tik 29ra) borrokan aritu ondoren, Karlos X.ak abuztuaren 2an abdikatu zuen.
  • 1833. Isabel II.ak koroa eskuratu.

    1833. Isabel II.ak koroa eskuratu.
    Espainiako erregina izan zen, Borboi leinukoa, 1833tik 1868 arte. Tronuan ezartzeko, Berrespen Pragmatikoak Lege salikoa indargabetu zuen 1830ean.
    Gizonezko Karlosek ez du Isabel onartzen "Lege salikoa" delakoan oinarriturik. Euskal Herria Karlosen alde kokatu zen, hiriburuak eta herri gutxi batzuk izan ezik.
  • 1848. Europa mailako iraultza.

    1848. Europa mailako iraultza.
    Sozialismoak bere ideologia aurkezten du Europa osoan 1847ko uzta txarretik abiaturik, Suitzan hasi eta Europa osoan zehar pasa zen iraultza aurrerakoia izan zen.
  • 1871. Parisko Komuna. III. Errepublika ezartzea.

    1871. Parisko Komuna. III. Errepublika ezartzea.
    Parisko Komuna iraultza sozialista izan zen. Parisen soilik 20.000 langile hil zituzten. Honen ondorioz, Frantzian III Errepublika ezartzen dute. Sozialismoak eta anarkismoak egundoko errepresioa jaso bazuten ere, langile, nekazari, ikasle eta militarren artean arrakasta handia lortu zuten.
  • 1886. PSOEren lehen taldea Bilbon.

    1886. PSOEren lehen taldea Bilbon.
    Euskal Herrian Fakundo perezaguak PSOE-ren lehenengo taldea sortu zuen, Bilbon. 1890-1892an meategietako grebak izan ziren eta sozialismoak arrakasta handia lortu zuen langile talde honetan.
  • 1895. EAJ/PNV-ren sorrera.

    1895. EAJ/PNV-ren sorrera.
    Sabino Aranak PNV alderdi jeltzalea sortzen du Bilboko Larrazabal baserrian. Alderdia Bizkai Buru Batzar izenaz sortu zuen.