-
Manifestu Inperiala
Tsarraren kontzesioak Manifestu Inperialean argitaratu ziren. Aldaketa nagusia duma bat aukeratzea zen, gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez. Baina tsarrak hartutako kompromisoa bertan bera utzi zituen eta Duma gobernatzen jarraitu zuen. -
Japoniaren kontrako gerra galdu
Tropa japoniarrek tsarraren armada garaitu zuten, errusiarrek Asian barna hedatzeko helburuarekin izandako gerra batean. Horren ondorioz eta ekonomia-krisiaren eraginez, istiluak soru ziren. -
Igande Odoltsua
Manifestariek bizi-baldintzak hobetzea eta erreforma politikoaren hasiera bultzatzea nahi zuten. Agintariek errepresio latzarekin erantzun zuten, eta hildako eta zauritu ugari izan ziren. Hori dela eta, Igande Odoltsu izenez ezagutzen da egun hura. -
1905eko Iraultzaren hasiera
Jendetza San Petersburgoko Neguko Jauregira joan zenean, hau da, tsarrak herrialdeko hiriburuan zuen etxera joan zenean, haien eskaerak jakinaraztea iraultza hasi zen. -
Lehen Mundu Gerraren hasiera
Monarkia absolutua zegoen, eta tsarrak estatuko botere gorena zuen. Parlamentu txiki bat zegoen, Duma izenekoa, baina oso botere mugatua zuen, hau da, bakarrik aholkuak eman al zitekeen. Ez zegoen askatasun politikorik eta pertsonek ez zuten eskubiderik. Horrez gain, polizia politikoak oposiziokoak zirenak gogortaun handiz jazartzen zituen. -
Leninen Apirileko Tesiak
Lenin erbestetik itzuli zen eta Apirileko Tesietan jaso zen programa bat aurkeztu zuen. Puntu nagusiak Errusiak bakea beherala sinatu eta gerra uztea, lurren birbanaketa, fabrikak langile-batzordeek kontrolatzea, nazionalitateen autonomia eta boterea sobieten eskuetara pasatzea ziren. -
Korniloven estatu-kolpea
Behin-behineko gobernua estatu-kolpea jasan zuen, Kornilov buru zuen armadako alderdi kontserbadoreenaren partetik; porrota izan zen, boltxebikeen parte-hartzeari esker. -
Tsarraren abdikazioa
Behin-behineko gobernua sistema politiko liberala ezartzeko asmoa zuenez, tsarrak abdikatu egin zuen. -
Leninen lehenengo gobernua
Boltxebikeen lehen gobernua sortu zen, Lenin buru zuela. Berahala, gerratik ateratzea negoziatu zuen, eta latifundio handiak kalte-ordainik gabe desjabetzeko eta nekazarien artean banatzeko agindu zuen, bai eta fabrikak langileek kontrolatzeko ere. Errusiako herrien subiranotasun-eskubidea ere onartu zuen. -
1917ko Otsaileko Iraultza
Porrotek ezinegon handia sortu zuten, eta horrek grebak eta manifestaldiak egotea eragin zuen. Gainera, tsarraren oposiziokoak biltzea erraztu zuen. -
1917ko greba orokorra
Matxinadak kuarteletan egin ziren, eta tropek uko egin zioten grebalariei tiro egiteari. -
Behin-behineko gobernua
Kerensky sozialista moderatua zen pertsonarik nabarmenena. Eta gobernuak sistema politiko liberala ezartzeko asmoa zuen. -
1917ko Urriko Iraultza
24ko gauean, Lenin Petrogradeko egoitzan finkatu zen. 25ean, sobietek, boltxebikeen kontrolpean, hiriburuko leku estrategikoak hartu zituzten, Neguko Jauregiari eraso zioten eta behin-behineko gobernuko kideak atxilotu zituzten. Iraultza garaile atera zen. -
Neguko Jauregiari eraso
Sobietek, boltxebikeen kontrolpean, hiriburuko puntu estrategikoak hartu zituzten, Neguko Jauregiari eraso zioten eta behin-behineko gobernuko kideak atxilotu zituzten. Iraultza garaile atera zen. -
Brest-Litovskeko Ituna
Brest-Litovskeko herrian, Rusia, Alemania, Austria-Hungariako Inperioa , Bulgaria eta Otomandar Inperioa sinatu zuten ituna zen. Itun honen bidez, Lehen Mundu Gerran, Erusiako parte hartzeari bukaera eman zitzaion.