-
Period: to
1905eko iraultza
Japoniak Errusiako armada garaitzean ekonomia krisia areagotu zen. Horrek herritarren protestak ugaritu zituen eta modu horretan iraultza bat sortu zen. -
Igande Odoltsua
Herritarrak Neguko Jauregira joan ziren haien bizi-baldintzak hobetzeko eskatzera. Tsarrak soldaduak atera zituen eta masakre bat egin zuen. Hortaz, hildako eta zauritu ugari egin ziren, eta horregatik hartzen du izen hori. -
Manifestu Inperiala
Protesta eta greben ondorioz argitaratu zuen Tsarrak . Bertan, gizonezkoen sufragio unibertsala ahalbidetu zuen, Duma berri bat aukeratzeko. Azkenean Tsarrak ez zuen esandakoa bete. -
Period: to
Lehen mundu gerra
Errusia lehen mundu gerran sartu zen eta porrotek ezinegon handia eragin zuten. Horrek grebak eta manifestaldiak egotea eta Tsarraren oposiziokoak biltzea erraztu zuen. -
1917ko greba orokorra
Bakea eta ogia eskatzen zuten eta sektore guztiak zeuden grebara deituta. Matxinadak egin ziren kuarteletan eta Tsarrak soldaduei jendea geldiarazteko agindu zien arren, soldadu asko herritarren alde jarri ziren. -
Behin-behineko gobernua
Modu batean, Tsarrak botera galdu zuen soldadu asko galtzeagatik. Hori ikusita, oposizio taldeek gobernu bat sortu zuten, Kerensky sozialista buru. Lehenik liberalismoa lortzeko asmoa zuten. -
Tsarraren abdikazioa
Tsarra behin-behineko gobernura gonbidatu zuten, baina haren erantzuna abdikazioa izan zen, ez zegoelako haien ideiekin ados. -
Apirileko tesiak
Errusiak bakea berehala sinatu eta gerra uztea, lurren birbanaketa, fabrikak langile-batzordeek kontrolatzea, nazionalitateen autonomia eta boterea sobieten eskuetara pasatzea ziren Leninek aurkeztutako programaren puntu nagusiak. -
Kornilovsen estatu kolpea
Behin-behineko gobernuak estatu kolpea jasan zuen, Kornilov eta bere armadako alderdi kontserbadoreenaren aldetik. Porrota izan zen, boltxebikeen laguntzari esker. -
Neguko jauregiari eraso
Sobietek (Lenin buru) hiriburuko puntu estrategikoak hartuta Neguko Jauregiari eraso eta behin-behineko gobernuko kideak atxilotu zituzten. Iraultza irabazle atera zen. -
Brest-Litovsk-eko ituna
Boltxebikeen lehen gobernua sortuta, berehala negoziatu zuten gerratik ateratzea itun honi esker. Bertan latifundio handiak kalte-ordainik gabe desjabetzeko eta nekazarien hartean banatzeko agindu zen baita ere. Bai eta fabrikak langileek kontrolatzea eta Errusiako herrien subiranotasun-eskubidea onartzea.