-
Britainiar jabetzako lurraldeak Nazio Elkartean sartzen dira
Nazioen Elkartea nazioen arteko bakearen eta elkarkidetzaren alde 1920an sortu zen erakundea izan zen. 1920an hasi zen prozesu deskolonizatzailea, eskubide osoko kide gisa onartu zituztenean Kanada, Australia, Zeelanda Berra eta Hego Afrikako Batasunako antzinako lurralde britainiarrak. -
India-Pakistan zatiketa plana
1947an britainiarrek, hinduen eta musulmanen arteko gatazka latza zela-eta, bitan zatitu zuen bere indiar kolonia. Behin zatituta bi herrialde independente sortu ziren; India, estatu demokretikoa eta biztanle gehienak induak zirenak, eta Pakistan, biztanle gehienak musulmanak ziren bi lurraldek osatuta, Indiaren ekialdean eta mendebaldean. -
Israelen independentzia
Israelek 1948an lortu zuen independentzia.; izan ere gero eta zailagoa zen komunitatea juduen eta lurralde berean bizi ziren palestinarren arteko elkarbizitza. Britainiarrek, israeldarren eta palestinarren atentatu terrorista etengabeek gaiztoturiko giro hartan, bere agintearen amaiera iragarri zuten eta bi estatutan banatuko zela lurraldea. Alabaina, israeldarrek euren kabuz aldarrikatu zuten independentzia, eta palestinarren arazoa konpondu gabe geratu zen. -
Bandung-eko konferentzia
Bandungeko konferentzian Asiako eta Afrikako 29 herrialdeetako ordezkariak elkartu ziren. Estatu independende berriek Gerra Hotzeko bi blokeekin konprometitzeko uko egitea finkatu zuten; eta Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua eratu zuten. -
Suezko krisia
1956an Egiptori buruzko gerra militar bat izan zen, Erresuma Batuak, Frantziak eta Israelek osatutako aliantza militarra inplikatu zuena Egiptoren aurka.
Garaipen militarra izan zen hiru aliatuentzat, baina baita porrot politikoa ere, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren presio diplomatiko handiak Frantzia, Ingalaterra eta Israel euren armadak erretiratzera behartu baitzituen. -
Kongoren independentzia
Kongoko krisia desorden garaia izan zen Kongoko lehen errepublika demokratikoaren garapenean, independentzia nazionalarekin hasi zen Belgikaren babesaren aurka.
1955etik aurrera, Belgikak Kongo deskolonizatzeko ekimena hartu zuen. Independentziarako data 1960ko ekainaren 30a izan zen. -
Bangladeshen sezesioa
India eta Pakistanen arteko hainbat gerra egon ziren, nahiz eta zatitu egon. Borrokek jarraitu egin zuten, Bangladeshen sezesioarekin, Pakistandik banatu zelako, Indiaren laguntzarekin eta SEBSren konplizitatearekin. -
Espainiar Sahara Marokoren eta Mauritaniaren jabetza izatera igarotzen da
Marokok Ibilaldi Berdea egin ondoren, Espainiak eskualdea utzi zuen, eta, une hartatik aurrera, Maroko (nazioarteko aldarrikapen gabe eskualdea okupatzen duena) eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa Mendebaldeko Sahara izeneko eskualdea kontrolatzeko lehian ari dira. -
Irak-ek Kuwait inbaditu
1991an Israelek Kuwait inbaditu zuen, eta haren ondorioz Golkoko Gerra piztu zen, lehena. Estatu Batuek eta haren Mendebaldeko aliatuek subirotasuna iztuli zioten herrialde okupatuari, eta hark zatitu egin zituen arabiar estatuak. -
Rioko gailurra
Garapen bidean dauden herrialdeen ahotsa hainbat forutan aditu da, besteak beste Rioko Gailurrean edi Kairoko Biztanleria Konferentzian, garapen baketsu eta iraunkor baten alde. -
Washingtongo Ituna Isratel eta PAE-ren artean
1991an Osloko Akordioak izan ziren, eta han akordio baten oinarriak zehaztu ziren : "lurra bakearen truke". 1993an Washingtongo Ituna izenpetu zuten israeldar lehen ministroak eta PAEko buruzagi palestinarrak, Estatu Batuetako presidentearen babespean. Itunak, Gaza eta Jerikoren autonomia zehazten zuen, gatazkaren behin betiko konponbide bat aurkitu arte. Ituna ez da errespetatu. -
Hegoafrikako Errepublikaren konstituzio demokratikoa
Hegoafrikako Konstituzioa, ofizialki "Hegoafrikako Errepublikako Konstituzioa, 1996", Hegoafrikako Errepublikako lege gorena da. Errepublika izateko lege-oinarria ematen du, herritarren eskubideak eta betebeharrak ezartzen ditu eta Gobernuaren egitura zehazten du.