Licensed image

Antzinako grezia

  • Period: 1600 BCE to 1100 BCE

    Mizenastar kultura

    Akearrak izan ziren kultura mizenastarrak garatu zutenak. Kultura hura
    Peloponesoko penintsulan garatu zen K. a. 1600 – 1100 artean, gutxi gora
    behera.
  • Period: 1100 BCE to 776 BCE

    Aro Iluna

    Polisaren elementu nagusiak hauek ziren:
    Akropolisa: lurraldean goialdean eraikitako gotorlekua. Horren
    barruan tenpluak zeuden.
    Agora: plaza nagusia, herritarren bilerak eta ekitaldiak egiteko.
    Antzokia
    Biztanleriaren etxebizitzak
    Harresia Hiriaren menpeko lurra, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako.
  • Period: 776 BCE to 490 BCE

    Aro Arkaikoa

    Greziako lurraldearen ezaugarriak zirela eta (lurralde idor eta menditsua),
    nekazaritza baliabideak mugatuak ziren. Horrek kolonizazioa bultzatu zuen:
    Mediterraneokoeta Itsaso Beltzeko kostaldean kolonia greziarrak sortu ziren.
    Sortutako koloniak polis independienteak ziren, baina harremanak
    mantendu zituzten jatorrizko hiriekin.
  • Period: 490 BCE to 323 BCE

    Aro Klasikoa

    Gerra Mediarrak
    K.a. 490ean eta K. a. 480-479ean greziar hiriek (Atenasek, Espartak…)
    Pertsiar Inperioaren kontra borrokatu behar izan zuten. Gerra horietan
    eman ziren Salamina eta Maratongo gudu famatuak.
  • Period: 490 BCE to 479 BCE

    gerra mediarrak

    Gerra Mediarrak
    K.a. 490ean eta K. a. 480-479ean greziar hiriek (Atenasek, Espartak…)
    Pertsiar Inperioaren kontra borrokatu behar izan zuten. Gerra horietan
    eman ziren Salamina eta Maratongo gudu famatuak.
  • Period: 461 BCE to 429 BCE

    ateneako demokrazia

    Atenasek eta bere hiri aliatuek demokrazia ezarri zuten. Hau da,
    herritarren parte hartzea gobernuan. Herritar guztiek Herri Batzarrean
    hitz egin eta bozkatu zezaketen, legeak onartzeko eta hiriko
    magistratuak (agintariak) aukeratzeko.
    Dena dela, kontutan hartu behar dugu Atenasko biztanle guztiak ez
    zirela herritarrak. Hauek ziren herritar ez ziren pertsonak:
    Emakumeak Esklaboak Aterritarrak
    Perikles Atenasko gobernuburua izan zen K. a. 461 - 429 artean.
  • Period: 431 BCE to 404 BCE

    Peloponesoko Gerra

    Atenasek eta Espartak Grezia kontrolatzeko zuten lehiak bi hirien, arteko gerra
    ekarri zuen: Peloponesoko Gerra. Bi hiriek, gainera, beren aliatuen babesa izan
    zuten. Espartak irabazi zuen, eta horrek Atenasen hegemoniaren bukaera
    ekarri zuen.
  • Period: 336 BCE to 323 BCE

    peloponesoko gerra

    Filipo II.a Mazedoniako (Greziako iparraldeko erresuma) erregea zen. Filipo
    II.ak Greziako hiriak bere boterepean jarri zituen K. a. 338an. Bere heriotzaren
    ondoren, K. a. 336an, bere seme Alejandro errege bihurtu zen: Alejandro
    Handia.