Amerikako Iraultza

  • Aro iraultzailea hasten da.

    Amaitu zen Ipar Amerikako kolonia britainiarren gaineko mehatxu militar frantziarra.
  • Lexington eta Concordeko guduak.

    Estatu Batuetako Independentzia Gerrako lehen liskarrak izan ziren. Middlesex Countyn, Massachusettsen, Lexington, Concord, Lincoln, Arlington eta Cambridge herrietan izan ziren. Gertakari horiek itzulerarik gabeko puntua izan ziren Britainia Handiko Erresumaren eta Hamahiru Kolonien arteko gerran, Ipar Amerika britainiarraren testuinguruan.
  • Period: to

    Boston setioa.

    Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerrako gertaera bat izan zen, Bostonen, Massachusettsen. Britainia Handia izan ziren alde batetik, eta Ipar Amerikako ekialdeko kostaldeko Hamahiru Koloniak bestetik. Emaitza amerikarren garaipen estrategikoa izan zen.
  • EEBB-ko Independentzia.

    Filadelfiako bigarren Kongresu Kontinentalak idatzitako dokumentua da. Bertan aldarrikatu zen Hamahiru Kolonia Iparramerikarrak hamahiru Estatu subirano eta independente berri gisa definitu zirela eta jada ez zutela britainiar domeinua onartzen.
  • Period: to

    Saratogako gatazka.

    Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerran izandako gerrarik garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere amaierak, gudaroste kontinentalaren aldeko borrokaren azken emaitza erabakitzen lagundu zuen.
  • Filadelfia kanpaina.

    Britainiarren erasoaldia izan zen Estatu Batuetako Independentzia Gerran Filadelfia harrapatzeko. Hainbat maniobraren ondoren, Howek Filadelfian sartzea lortu zuen. Washingtonek indar britainiarrei eraso zien Germantownen, baina ez zuen emaitza positiborik lortu, eta Valley Forge-ra joan zen negua pasatzera.
  • Yorktown-eko gatazka

    Independentistak eta haien aliatu frantziarrak Lord Cornwallisen agindupeko britainiarren aurka jarri zituen. Gerra honen azken gatazka izan zen.
  • Pariseko bake hitzarmena.

    Parisko Ituna Britainia Handiko Erresumaren eta Amerikako Estatu Batuen artean sinatu zen eta Estatu Batuetako Independentzia Gerrari amaiera eman zion. David Hartleyk, Jorge III.a erregea ordezkatzen zuen Britainiar Parlamentuko kideak, eta John Adamsek, Benjamin Franklinek eta John Jayk. zinatu zuten.