-
Vienako Biltzarra. Aliantza Santua sinatzea.
Vienako Biltzarrak hainbat mekanismo sortu zituen Europako ordena berria bermatzeko. Napoleon garaitu zuten lau potentzia handiek eta Frantziak -Borboiak berrezarriak arren- aldian-aldian batzarrak egitea erabaki zuten, nazioarteko arazoei buruz hitz egiteko. -
Iraultza liberalak Espainian, Napolesen eta Grezian.
Lehenengo iraultzak Espainian hasi ziren 1820an. Amerikako kolonietako errboltak zapaltzera zihoazen tropak matxinatu egin ziren, armadaren parte baten eta hiriko klase burgesaren eta laguntzarekin, eta behartu egin zuten Fernando VII.a 1812ko Konstituzio liberala onartzera. Haren ereduari jarraiki, errebolta liberalak sortu ziren Europako hegoaldean ere; Napolesen, Piemonten eta Portugalen.
Mugimendu horiek itzali egin ziren, indar absolutistek aurre eman zietenean. -
Iraultza liberalak Frantzian, Polonian, Suizan, Italian eta Alemanian.
1830eko Parisen piztu zen herri-matxinadak hainbat mugimendu iraultzaile sustatu zituen Europan, eta mugimenduek izaera liberal eta nazionalista garbia zeukaten.
- Frantzian: Karlos X.aren politika atzerakoiak piztu zuen iraultza. Errebolta Frantzia osoan hedatu zen.
- Polonian: errebolta nazionalista sortu errusiaren zapalkuntzaren aurka.
- Tropa austriarrek Modenan, Parman, Bolonian eta Aita Santuaren Estatuetan sortu ziren erreboltak.