-
1959 BCE
1959ko Ekonomia Egonkortzeko Plana
1973 aldera, 60ko hamarkadan hasitako mirari ekonomikoen sasoia amaitu zen, eta siderurgia eta itsasontzigintzaren krisia piztu zen, eskariak behera eginda, horiek sorturiko mendekotasuna hartaratuta, eta inbertsioa kikiltzen zuen egonkortasun politiko ezak eraginda. -
1936 BCE
Gerra zibilaren eragina (1936-1939)
Bizkaiko altxakorren sarea deseginda eta lehen euskal gobernu autonomoa sortu baino arinago, gobernu zibilak erresistentzia antolatu zuen, errepublika suntsitu gura zuen altxamendu militarreko kideei aurre egiteko. Eta hori errepublikaren legezkotasunaren aldeko alderdi eta sindikatuen lankidetzari esker egin ahal izan zen; gainera, horiek, ahal izan zuten ginoan, beste leku batzuetan jazo ziren gehiegikeria iraultzaileak baztertzen ahalegindu ziren. -
1872 BCE
Bigarren Karlistaldia (1872-1876)
Maiatzaren 2an, Concha jenerala buru zutela, liberalek Bilbo askatu zuten karlisten setiotik, eta posizioak hartu zituzten Abran (Algorta) eta itsasadarraren eskuinaldean: Artatza eta Gazteluetako gotorlekuak eraiki zituzten Leioan 1874ko udan, besteek Portugalete berriro ere ez setiatzeko. -
1839 BCE
Gerren arteko aldia (1839-1872)
Batzar Nagusiak eta foru baimena desagertu ziren, eta aduanak kostaldera eta mugetara aldatu ziren. Erregeordetza amaitu eta Isabel II.aren erreginaldia hasi zenean, moderatuek hainbat jarrera hartu zituzten euskal auziaren aurrean, arrazoi politikoak, ideologikoak eta alderdikoiak zirela tarteko, eta foruak leheneratzen hasi ziren (1844ko uztailaren 4ko Errege Dekretua). -
1833 BCE
Lehen karlistaldia (1833-1839)
Lehen karlistaldia Euskal Herrian gertatu zen batez ere; Zumalakarregik, gerrillen gerra, ezusteko erasoaldiak, martxak eta kontramartxak, segadak eta atzera-egite azkarren bitartez arrakasta nabariak lortu zituen, Nafarroa aldean, gehienbat."Bizkaiko dibisioa" osatzen zuten zortzi batailoi karlistetatik hirugarrenak, Leioa, Mungia eta Erandioko soldatuek eratuak, Bilboko setioan parte hartu zuen, harik eta jaurerriak errendizioa agertu arte. -
1800 BCE
Industrializazioa (XIX. mendean)
Leioako behealdean ezarri zen industria, itsasadarraren ertzean. Baina industriak ezarri baino lehen, alde horrek zeukan itxura eta gaur egungoa oso desberdinak dira, eta irudikatzen benetan zaila, orain arte gertatu ziren aldaketak direla eta. -
1526 BCE
1526. urtera arte Leioako historia elizatearekin batera joan zen
1526ko urriaren 31n, hamarrenak kobratzearen gaineko auzi baten ostean luze-luzea izan ei zen, baina guk ez dugu horren berririk alde batetik, Erandioko Santa Mariako nagusi Juan Alonso de Mujika, Butroeko jauna, eta hango kabildoko benefiziodunak, eta, bestetik, Leioako eta Leioagoitiako auzotar eta biztanleak bilduta, epaia eman zen San Joan Bataiatzailearen eliza Erandiotik banantzeko. -
1500 BCE
XVI. mendean, merkataritza-jarduerak goraldi bizia izan zuen
Ikazkintza eta burdingintza gararazi zituen. Denboraren poderioz, burdingintzak izan zuen garrantzi handiena Leioako ekonomian eta itsasadarraren industrian. -
1492 BCE
1492. Amerikako aurkikuntza eta Leioa XVI-XIX. mendeetan
XVI. mendetik XIX. mendera arte Leioako auzotarrak gero eta biztanleria ugariagorentzat baliabide gehiago eskuratzen saiatu ziren. Egia da Ameriketatik etorritako nekazaritza-produktu berriei, teknika berriek eta luberritzeei esker baserriko jardueraren ekoizkortasuna hobetu egin zela -
Industria-birmoldaketa (80ko hamarkadan)
Oraintsu arte Leioa herri nekazaria izan bada ere, gaur egun industria-udalerria da, baina azken urteotan bizitokiak nagusitzen ari dira, eta hirugarren sektorea eta zerbitzuak ikaragarri garatu dira.