Lehen Mundu Gerra eta Errusiar Iraultza

  • ALEMANIAREN NAGUSITASUNA

    ALEMANIAREN NAGUSITASUNA
    Alemania bateratu eta Europako potentzia politikoa bihurtu zen, Frantziari gain hartuz.
  • FRANTZIAREN ERREBANTXISMOA

    Frantzia etsai potentziala bihurtu zen; izan ere, Alsazia eta Lorrena galdu zituen gerran, eta gainera, Alemaniaren asmoa Frantzia isolatzea zen.
  • HIRU ENPERADOREEN ENTENTEA

    HIRU ENPERADOREEN ENTENTEA
    Alemaniak, Bismarck kantzilerraren gidaritzapean, aliantzak eratu zituen Austria-Hungariako Inperioarekin eta Errusiako Inperioarekin. 1794an Italia ere batu zitzaien.
  • ALIANTZA HIRUKOITZA

    ALIANTZA HIRUKOITZA
    Alemaniak, Austriak eta Italiak ituna sinatu zuten elkarrekin aritzeko euren interesak defendatzen.
  • BISMARCK-EK KARGUA UTZI

    BISMARCK-EK KARGUA UTZI
    Gile I.a hil ostean, Gilen II.ak kanpo politika oldarkorragoa eta Alemaniaren hedapen koloniala bultzatu zituen, Bismarckek kargu uztea eraginez.
  • NICOLAS II.AK AGINTE ABSOLUTUA LORTU ERRUSIAN

    Errusian tsarrak botere osoa, absolutua zuen, eta noblezian, eliza ortodoxoan, armadan eta burokrazian bilatzen zuen gobernatzeko babesa. Duma parlamentuak botere mugatua zuen. Ez zegoen askatasun politikorik eta ez ziren norbanakoaren eskubideak errespetatzen.
  • ERRUSIAKO ALDERDI SOZIALDEMOKRATA, ERDIBITUTA

    Mentxebikeak moderatuagoak ziren eta prest zeuden sozialismorako trantsizioa erregimen liberal batekin elkarlanean egiteko.
    Boltxebikeak Leninek zuzentzen zuen talde erradikala zen: sistema burgesarekin bat hartzea baztertzen zuten eta proletarioen diktadura ezarri nahi zuten.
  • IGANDE ODOLTSUA

    IGANDE ODOLTSUA
    San Petersburgen, Neguko Jauregi aurrean, manifestariak bizi-baldintza hobeak eta erreforma politikoa eskatzen ari zirela, agintariek errepresio latzarekin erantzun zuten eta zauritu eta hildako asko egon ziren.
  • MANIFESTU INPERIALA

    MANIFESTU INPERIALA
    Tsarrak amore ematen zutela erakusten zuen kontsezioak argitaratu zituen. Aldaketa nagusia izan zen, gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez Duma (parlamentua) aukeratzea.
  • ALGECIRASKO KONFERENTZIA

    Marokon gerra ekiditeko egindako konferentzian, Frantziak indarra hartu zuen lurraldean. Protekturatu frantses eta espainiarrak ezarri ziren geroago, eta trukean Alemaniak Kamerun frantziarraren zati bat hartu. Egoera horretan, Erresuma Batuen eta Frantziaren aliantza indartu egin zen.
  • ENTENTE HIRUKOITZA

    ENTENTE HIRUKOITZA
    Gilen II.aren kanpo-politika oldarkorraren eraginez, Frantziak, Errusiak eta Erresuma Batuak elkarrekin aritzeko aliantza eratu zuten.
  • EKIALDEKO AUZIA

    Otomandar Inperioa gainbeheran zela, Austriak eta Errusiak probetxu atera nahi izan zuten eta inguru horretan indartu. Hiru krisiren ondoren, Bosnia-Herzegovina Austria-Hungariako Inperiora anexionatu zen eta Bulgariaren zati handi bat inguruko herrialdeen artean banatu zen.
  • SARAJEVOKO HILKETA

    SARAJEVOKO HILKETA
    Austria-Hungariako Inperioaren oinordeko Frantzisko Fernando artxidukea eta haren emaztea hil zituzten Sarajevon.
  • AUSTRIAREN ULTIMATUMA

    Austriak ultimatuma eman zion Serbiari: hilketa ikertzeko baimena eman ezean, gerra hasiko zela.
  • ULTIMATUMARI UKO

    Serbiak, Errusiaren babesaz, ez zuela Frantzisko Fernando artxidukearen hilketa ikertzeko baimenik emango erantzun zuen.
  • GERRAREN HASIERA

    GERRAREN HASIERA
    Austria-Hungariako Inperioak gerra deklaratu zion Serbiari. Errusiak Serbiaren alde egin zuen. Alemaniak gerra deklaratu zion Errusiari lehenengo, eta Frantziari gero. Erresuma Batuak gerra deklaratu zion Alemaniari.
  • MARNEKO GUDUA

    Alemaniarren asmoa Frantziari irabaztea zen, gero Errusiari erasotzeko. Baina frantziarrek gelditu egin zituzten Marneko guduan.
  • GALLIPOLLI

    GALLIPOLLI
    Britainiarrek, Turkia isolatu nahian, Bosforo eta Dardaneloak hartzen saiatu ziren, baina porrot egin zuten.
  • ITALIA ERE GERRAN

    Italiak ez zien babesik eman ez Alemaniari eta ez Errusiari eta Aliantza Hirukoitza apurtu zuen, bera ere gerran sartuz.
  • VERDUNGO ETA SOMMEKO GUDUAK

    Soldaduek hilabeteak egiten zituzten hainbat kilometrotan zabaldutako lubakietan. Defentsa-taktika erasoa baino hobea zen. Alemaniarrek batean eta britainiarrek bestean, frontea hautsi nahi izan zuen: ehunak hil ziren, eta emaitzak txarrak izan ziren.
  • AEB GERRAN

    Amerikako Estatu Batuak gerran sartu ziren aliatuen alde.
  • IRAULTZA BOLTXEBIKEA

    IRAULTZA BOLTXEBIKEA
    Lenin Petrogradeko sobieten egoitzan finkatu zen, eta hiriko gune estrategikoak hartuta, Neguko Jauregiari eraso zioten gobernukideak atxilotuz. Boltxebikeen lehen gobernua eratu zen, Lenin buru zutela.
  • BREST-LITOVSKEKO ITUNA

    BREST-LITOVSKEKO ITUNA
    Boltxebikeen iraultzaren ondorioz, Errusiako frontea gainbehera etorri zen eta Leninek gerratik ateratzea negoziatu zuen berehala Alemaniarekin.
  • GERRAREN AMAIERA

    GERRAREN AMAIERA
    Errusia gerratik kanpo zela, Frantziak fronte guztietan egin zuen eraso. Inperio zentralek ez zioten eutsi eta errenditu egin zien: Turkia, Austria, eta azkenik Alemania, Gilen II.a kaiserraren abdikazioarekin. Alemaniak eta aliatuek armistizioa sinatu zuten.
  • PARISKO BAKEA ETA KONFERENTZIA

    PARISKO BAKEA ETA KONFERENTZIA
    Herrialde irabazleek galtzaileekin itunak sinatu zituzten (Versailles, Saint Germain, Triano, Sevres eta Neuylli). 27 estatu bildu zituen Parisko Konferentzian (galtzaileak kanpoan utzita), AEBk, Frantziak, Erresuma Batuak eta Italiak baldintza batzuk onartzera behartu zituzten galtzaileak.
  • GERRA OSTEKO EUROPA

    GERRA OSTEKO EUROPA
    I. Mundu Gerraren ostean, Austria-Hungaria, Errusia, Turkia eta Alemaniako inpreio galtzaileek lurralde asko eman behar izan zituzten, eta estatu berriak eratu ziren: Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania, Sobietar Batasuna, Polonia, Txekoslovakia, Austria, Hungaria...