-
1905eko iraultza
Tropa Japoniarrak Errusiarrak garaitu egin zituztenean, istiluak sortu ziren Errusian porrotarengatik eta krisiarengatik. -
Igande Odoltsua
Herritarrak manifestazio bat egin zuten ogia eta bakea eskatuz, eta erregeak erantzun zuen militarrak bidaltzen manifestanteak hiltzeko. -
Manifestu Inperiala
Manifestu Inperiala dokumentu bat da, bertan, erregeak abisatzen du herritarrei aldaketak egin dituela.Adb: Sufragio unibertsalez duma bat aukeratzea. -
Lehen mudu gerra
Frontean izandako porrotek eta atzeguardiako hornidura faltak ezinegon handia sortu zuten, eta horrek grebak eta manifestaldiak egotea eragin zuen. -
1917ko greba orokorra
Beste manifestazio bat egin zen eta erregeak, berriro soldaduak bidali egin zituen, baina soldadu batzuk uko egin zioten grebalariei tiro egiteari. -
Behi-behineko gobernua
Greba orokorraren ondoren Behin-Behineko gobernua sortu zen.Kerensky zen pertsonarik nabarbena.Sistema politiko liberala ezarri nahi zuen. -
Tsarraren abdikazioa
Greba orokorraren ondorioz Tsarrak boterea galdu zuen, eta horren ondorioz abdikatu egin zuen. -
Apirilako tesiak
Lenin, boltxebikeen liderra, erbestetik itzuli zen eta Apirileko Tesietan jaso zen programa bat aurkeztu zuen.Puntu nagusia Errusia gerra uztea, lurren birbanaketa, fabrikak langile batzordeak kontrolatzea, nazionalitateen autonomia eta boterea sobieten eskuetara pasatzea ziren. -
Kornilovren estatu kolpea
Behin-behineko gobernuaren aurka egin zen estatu kolpea izan zen armadako alderdi kontserbadorearen partetik. Galdu egin zuten boltxebikeek behin-behineko gobernuaren alde zeudelako. -
Neguko jauregiari eraso
Boltxebikeak, Lenin buru zela, Neguko Jauregiari eraso egin zioten eta behin-behineko gobernukideak atxilotu egin zituzten. Iraultza garaile atera zen. -
Brest-Litovseko ituna
Lenin gobernuan jarri zenean, bere lehen erabakia gerratik ateratzea izan zen. Hori dela eta, Brest-Litovseko bake ituna sinatu zuen Alemaniarekin.