-
Japoniaren kontrako gerra galdu
Tropa Japoniarrek tsarraren armada garaitu zuten. Porrotak eragindako nahasmenduaren eta ekonomia-krisiaren ondorioz, istiluak sortu ziren. -
Iraultzaren hasiera
Manifestariak tsarraren jauregira (haien eskaerak jakinaraztera) joan zirenenan hasi zen iraultza. -
Igande odoltsua
Manifestariak tsarraren jauregira joan ziren hainbat eskaera egiteko asmoz. Agintariek errepresio latzarekin erantzutearen ondorioz, zauritu eta hildako asko egon ziren. Egun horri, Igande Odoltsua deritzo. -
Manifestu Inperiala
Tsarrak zenbait arlotan amore eman behar izan zuen eta kontsezio horiek MAnifestu Inperalean argitaratu ziren. -
Lehen Mundu Gerraren hasiera
Garai hartako ezinegon handiak, grebak eta manifestaldiak sortu zituen. Gainera, gogor jazarriak ezartzearen ondorioz, tsarraren oposiziokoak biltzea erraztu zuen. -
Otsaileko Iraultza
Petrograden egindako manifestaldian hasi zen. Manifestaldiaren lema bakea eta ogia zen. -
Greba Orokorra
Greba orokorra piztearen ondorioz, matxinadak egon ziren kuarteletan; hori dela eta, tropek uko egin zioten grabalariei tiro egiteari. -
Behin-behineko gobernua
Kerensky sozialista moderatua zen gobernu honetako pertsonarik nabarmenena. Gobernu honek, sistema politiko liberala ezartzeko asmoa zuen. -
Tsarraren abdikazioa
Behin-behineko gobernua eratu zelako eta sistema politiko liberala ezartzeko asmoa zuelako abdikatu zuen tsarrak. -
Leninen Apirileko tesiak
Leninen aurkeztutako programa bat izan zen. Errusia Lehen Mundu Gerratik ateratzea, langileen bizi baldintzak hobetzea, lurrak nekazarien artean banatzea eta gutxiengo nazionalak onartzea eskatzen zuen. -
Korlinov en estatu kolpea
Monarkia absolutua berrezartzeko Kornilovek egindako saiakera izan zen. -
Urriako Iraultza
Boltxebikeen kontrolpean zeuden sobietek, hiriburuko puntu estrategikoak hartu, Neguko Jauregiari eraso zioten eta behin-behineko gobernuko kideak atxilotu zituzten. Iraultza garaile atera zen. -
Neguko Jauregiari eraso
Sobietek (boltxebikeen menpe zeudenak), beste hainbat gauzen artean, Neguko Jauregiari eraso zioten. -
Leninen lehenengo gobernua
Boltxebikeen lehen gobernua sortu zen, Lenin buru zuela. Hartu zuen lehenengo erabakia, Errusia Lehen Mundu Gerratik ateratzea izan zen. -
Brest-Litovskeko Ituna
Errusia Lehen Mundu Gerratik ateratzea Brest-Litovskeko Ituenan negoziatu zuen.