-
Period: to
Denbora lerroa: Frantzia XIX. mendean
-
Period: to
Monarkiaren berrezarpena (Luis XVIII)
Leipzigen garaitua izan ondoren, Napoleon Elba uhartera ihes egin zuen 1815an. Frantzian, berriz, Luis XVIII, Luis XVIren anaia, errege berrian bilakatu zen. Kasu honetan, monarkia parlamentario bat ezarri zen. -
Napoleonen itzulera
1815an, Napoleon Elbatik itzuli zen Europa kontinentalera, Luis XVIIIren ihesa eragin zuena. Dena den, Waterloon garaitua izan zen, eta Santa Helena uhartera bidali zuten. Geroago, hemen hil egin zen. -
Period: to
Carlos Xen erregealdia
Luis XVIIIren erregealdia amaitu ondoren, Carlos X hurrengo erregea izan zen. Bere politikak oso kontserbadoreak izan ziren eta ez zen boterean urte asko mantendu. -
1830ko iraultza
Carlos Xen politikek sortu zituzten etsaien eraginez, honek ezin izan zuen bere kargua mantendu. Bere ordez, herriak Orleanseko Luis Felipe jarri zuen tronuan. -
Period: to
Uztaileko monarkia
Luis Felipe I-aren politikak aurreko erregearenak baino liberalagoak izan ziren, 1830an egin zen Gutun Konstituzional bati esker. Hala ere, denborarekin, gobernuak fidagarritasuna galdu zuen eta bere egonkortasuna ahuldu egin zen, krisi ekonomiko baten etorrerarekin batera. -
1848ko iraultza
Gobernuaren aurkako matxinaden ondorioz, honek neurri gogorragoak ezarri zituen bere egoera babesteko, baina 1848an Luis Felipe erregea abdikatzera behartu zuten matxinatuek. Ondoren, behin-behineko gobernua ezarri zen. -
Manifesto komunista
1848an, Alderdi Komunistaren Manifestua publikatu zen Londresen. Egileak Karl Marx eta Friedrich Engels izan ziren. Testu honen garrantzia izugarrizkoa izan zen mende honetan eman ziren zenbait iraultzatan. Adibidez, Karl Marxen arabera, Pariseko komuna proletargoaren lehengo benetako iraultza izan zen. -
Period: to
Bigarren Errepublika
Errepublikano moderatu, erradikal eta sozialistez osatutako gobernu bat izan zen, gizonen sufragio unibertsala ezarriko zuena. Dena den, ez zuen gehiegi iraundu. -
Period: to
Bigarren Inperioa
1852 Luis Napoleonek Frantziako Bigarren Inperioa ezarri zuen, estatu-kolpe baten bidez. Ez zeukan botere absolutua, izan ere, botere legegilea hiru ganberatan banatuta zegoen, baina erregimen autoritario bat izan zen hala ere. Gobernu hau 1870an amaitu zen, kanpoaldeko herrialdeen eraginez. -
Period: to
Hirugarren Errepublika
Hirugarren Errepublika aldarrikatu zenean Frantziak gerra batean sartuta zegoen, Prusiaren aurka. Armistizioa hurrengo urtean sinatu zen, eta hauteskundeetan talde monarkikoa irabazi zuen. -
Pariseko komuna
Sinatutako bake-akordioa ez zuen frantziarren sektore bat poztu, eta honek 70 egun iraundu zuen gobernu bat eratu zuten. Oso neurri erradikalak hartu zituzten, miseriari aurka egiteko. Gobernu hau odolaren bidez amaitu zen.