ZINEMAREN HISTORIA

  • Itzal Txinatarrak - K.A. 300.000 - 350

    Itzal Txinatarrak - K.A. 300.000 - 350
    Gizakia gizaki denetik argia (sua) erabili izan du itzalak proiektatzeko (kobazuloetako hormatan...). Teknika honen birfinamendua "Itzal Txinatarrak" direla esan dezakegu. Zinemaren antzera, proiektaturiko argi eta itzalek sortzen dituzten irudi eta sinboloek errealitatea irudikatzen dute.
  • Kamera Iluna - K.A. 350

    Kamera Iluna - K.A. 350
    Aristotelesek kamera ilunaren oinarria sortu zuen (argazki kameraren aitzindaria). Platonek, bere kobazuloaren mitoan, argiak horma baten proiektaturiko itzalak aipatzen ditu.
  • Linterna Magikoa

    Linterna Magikoa
    Athanasius Kircherrek linterna magikoa asmatzen du, kamera ilunaren printzipioetan oinarritua. Beira baten margoztutako irudiak, oliozko lanpara batek argituta eta lente batek handituta, horma baten proiektatzen ziren.
  • Phantasmagoria Ikuskizunak

    Phantasmagoria Ikuskizunak
    Étienne-Gaspard Robert-ek (beste askoren artean) Phantasmagoriako ikuskizunak zabaldu zituen Europa osotik (batez ere Alemanian, Frantzian eta Ingalaterran). Linterna magikoen bidez, ikusleek ikusten ez zuten kristaletan, kean... proiektaturiko irudiez osatutako beldurrezko ikuskizunak ziren.
  • Taumatropoa

    Taumatropoa
    John Ayrton Paris doktoreak Taumatropoa kaleratzen du Ingalaterran, erretinako iraunkortasunean oinarrituta. Soka batez eutsitako disko baten alde bakoitzean bi marrazki agertzen ziren; soka tiratzerakoan eta diskoa biraka hasterakoan, bi irudiak bata bestearen gainean agertzen zirelaren ilusioa sortzen zen.
  • Zootropoa

    Zootropoa
    XIX. mende erdialdean Zootropoa eta antzeko asmakizun asko sortu ziren, errepikaturiko irudien bidez mugimenduaren ilusioa sortuz. Besteak beste, Praxinoskopioa, Fenakistiskopioa, Fanatoskopioa...
  • Argazki Kamera

    Argazki Kamera
    XIX. mende erdialdean argazki kamera asmatu zen. Sortzaile ofizialak Carles eta Jacques Vicent Louis Chevalier frantziarrak izan ziren.
  • Zaldia Lasterka

    Zaldia Lasterka
    Edward James Muybridge britainiarrak apustu batek bultzatutako esperimentu bat burutzen du Estatu Batuetan, zeinetan zaldi bat lasterka fotografiatzen duen. Honi esker, zoopraxiskopioa asmatzen du, zootropoan oinarrituta, baina irudiak pantaila baten proiektatuz.
  • Zeluloidezko pelikula

    Zeluloidezko pelikula
    Eastman Kodak-ek zeluloidezko pelikula malgua asmatzen du 35 mm-ko zabalerarekin (gaur egun oraindik erabiltzen dena).
  • Kinetoskopioa - Edison

    Kinetoskopioa - Edison
    Thomas Alba Edison amerikarrak Kinetoskopioa asmatzen du: 35 mm-tako pelikula malgu zulatu bat erabiltzen duen proiektorea. Lehen soinudun filmea egiten du Edisonek. Ez du 1894ra arte patentatuko. Zinemaren patentearen inguruko borroka hasten da (Léon Bouly, Thomas Edison...).
  • Zinematografoa - Lumiere anaiak

    Zinematografoa - Lumiere anaiak
  • Zinemaren jaiotza

    Zinemaren jaiotza
    Lumiere anaiek historiako lehen zine emanaldia egiten dute Parisen jendaurrean. Proiektatzen den lehen filmea "Lumiere Fabrikako Langileak Frabrikatik Irtetzen" da. Egun horretan erabiliko da lehen aldiz "zine" hitz laburtua (zinematografoa izendatzeko). Egun horretan proiektatzen diren filmeen artean L'arroseur Arrosé aurki dezakegu: zinearen historiako lehen argumentudun filmea.
  • L'arrivée d'un Train à La Ciotat

    L'arrivée d'un Train à La Ciotat
    Filme famatu hau 1896eko urtarrilean estreinatu zen eta ez zinematografoaren lehen emanaldian, askok uste duten moduan. Ezin izan da gaur arte frogatu jendearen erantzuna (korrika hastean trena hurbiltzen zen heinean) egia denik edo jende berria erakartzeko trikimailu publizitarioa izan bazen soilik.
  • La Fée Aux Choux - Alice Guy

    La Fée Aux Choux - Alice Guy
    Historiako lehen fikziozko argumentudun filmea. Alice Guy zinegileak filmeek istorio bat kontatu behar zutela ikusi zuen eta hainbat aurrerapen egin zituen istorio hauek kontatzeko teknikan (iraungipenak, efektuak). Georges Mélièsen eragin handia izango du Guyk. Historiak ez ditu orain arte bere ezinbesteko ekarpenak onartu (emakumea zelako). Zine estudio bat sortu zuen lehen emakumea izan zen (garaian, munduko ekipatuenetarikoa) eta 1.000 filme inguru zuzendu eta ekoiztu zituen.
  • Kinetoskopioaren lehen emanaldia

    Kinetoskopioaren lehen emanaldia
    Edisonek bere Kinetoskopioaren lehen emanaldi publikoa egiten du New Yorken. Proiektatzen den filema "Annabelle The Dancer" da (eskuz koloreztatua). Urte honetan, historiako lehen soinudun filmea estreinatuko da (Oska Messter), lehen panoramika eta lehen travellinga (Alexandre Promio) eta lehen gaininpresio eta iraungipenak (Georges Méliés).
  • Georges Méliès

    Georges Méliès
    Méliès-ek Europako lehen zine estudioa sortzen du eta ehundaka filme egiten ditu, argumentuan eta teknikan aurrerapausu handiak emanez. Filmeek istorio bat kontatzen dute eta magiaz beteta daude. Gaur egungo zinearen oinarria dira.
  • Travelling-a - Alfred Collins

    Travelling-a - Alfred Collins
    Nahiz eta Lumiere anaien kamera operadorea zen Alexandre Promiok travellinga erabili izan zuen 1986an (Veneziako gondola baten igo zuen kamera), Alfred Collins britainiarrak historiako lehen travellinga konsideratzen dena egin zuen bere 1903ko "Runaway Match" filmean.
  • Lehen planoa

    Lehen planoa
    Ez dago guztiz argi nor izan zen lehena kamera protagonistaren aurpegira hurbiltzen, baina garai hartako lehen plano famatuenetarikoa Edwin S. Porter-en "The Great Train Robbery" filmearen amaieran agertzen dena da (EEBBetan). George Albert Smith britainiarrak ere erabili zituen modu primitibo baten. Modu dramatikoan eta gaur egun ezagutzen dugun zentzuarekin erabili izan zituen lehena David W. Griffith izan zen.
  • Lehen Nickleodeon Antzokia

    Lehen Nickleodeon Antzokia
    1905ean Zinean espezializatutako munduko lehen antzokia zabaldu zen Estatu Batuetan. Sarrerak "nickle" 1 (zentimo bat) balio zuelako hartu zuen izen hori.
  • Txertatutako Soinua

    Txertatutako Soinua
    Eugène Laustek soinua zeluloidean txertatu ahal izateko asmakizuna patentatzen du, Edisonen lantegian. Urte berean, Charles Tait australiarrak historiako lehen fikziozko luzemetraia zuzenduko zuen (The Story Of The Kelly Gang). Alice Guyk "La Vie Du Christ" filmearekin sekulako arrakasta lortzen du.
  • 1908-1910, Kolorea eta beste aurrerapausu batzuk

    1908-1910, Kolorea eta beste aurrerapausu batzuk
    1908an George Albert Smith eta Charles Urabnek "Kinémacolor" izeneko hiru koloreko teknika asmatzen dute. Lehen filme pornografikoa egin zen Frantzian (Le Coucher De La Mariée). 1910ean Herbert Kalmusek "Technicolor" izeneko teknika asmatzen du, beranduago erabiliena izango zena filmeei kolorea emateko. David W. Griffithek Hollywoodeko lehen fimea zuzendu zuen ("Old California").
  • 3D

    3D
    Hiru dimentsiotan egindako lehen filme laburra (Edwin Porter eta W. E. Waddell). 7 urte beranduago, 1922an, "Power Of Love" izeneko lehen hiru dimentsiotako luzemetraia zuzendu zuen Nat C. Deverichek.
  • Intolerance - David W Griffith

    Intolerance - David W Griffith
    David W. Griffith zuzendari amerikarrak "Intolerance" filmea estreinatzen du. Griffithek narratiba bisualaren eta muntai dramatikoaren aitzindaria kontsideratuko da.
  • Slapstick-a eta komedia amerikarra

    Slapstick-a eta komedia amerikarra
    1. hamarkadan, Hollywoodek indarra hartuko du eta zinema europearra eta amerikarraren arteko borroka hasiko da. Europan eta Errusian korrente garrantzitsu desberdinak sortuko dira (Espresionismoa, Surrealismoa, Zinema Sobietikoa...).
    EEBBetan Charles Chaplin, Buster Keaton eta Harold Lloyd bezalako komikoek arrakasta handia izango dute. Chaplinek "United Artists" izeneko estudioa sortuko du, zinegile independienteek estudio handiei aurre egiteko irtenbide gisa.
  • Napoleon

    Napoleon
    Abel Gancek "Napoleon" filmea estreinatu zuen Parisen, bata bestearen ondoan jarritako hiru kamarekin fimatua eta jarraian jarritako hiru pantailetan proiektatua. Lehen filme panoramikoa konsideratzen da. Stereo soinua izan zuen lehen filmea izan zen.
  • Lehen soinudun filmea

    Lehen soinudun filmea
    Al Jolsonen "The Jazz Singer" filmea izango da arrakasta lortuko duen historiako lehen soinudun filmea (badira aurretik egindako soinudun filmeak baina esperimentu moduan egin zirenak eta ez zutenak arrakasta handirik lortu). Ordundik aurrera filme mutuak desagertuz joango dira oso epe laburrean. Honek aldaketa bortitzak suposatu zituen industrian.
  • Lehen Oscar sariak

    Lehen Oscar sariak
    Hollywoodek lehen Oscar sariak banatzen ditu.
  • Lehen zoom-a

    Lehen zoom-a
    "Love Me Tonight" filmean (Victor Minler) lehen zoom optikoa erabiltzen da.
  • Lehen koloretako filmea

    Lehen koloretako filmea
    Nahiz eta aurretiaz saiakerak egin eta garai honetan animaziozko hainbat filme existitu koloretan (Walt Disneyrenak, gehienak) Rouben Mamoullian-en "Becky Sharp" filmea konsideratzen da lehena. Hala ere, kolorea guztiz finkatuko duena (eta gogoratuena) 1939ko "Gone With The Wind" izango da.
  • Snow White

    Snow White
    Animaziozko lehen luzemetraia, Walt Disneyren eskutik.
  • Gone With The Wind

    Gone With The Wind
    Nahiz eta lehena ez izan, kolorearen erabilera guztiz menperatu zuen (eta ordundik aurrera finkatuko zuen) filmea konsideratzen da. Urte berean, "The Wizard Of Oz" estreinatuko da baita ere, kolorearen erabilera ikusgarria duena.
  • Telebista

    Telebista
    Lehen telebistaren seinale elektronikoa 1937anemititzen hasi zen arren, ez da 50. hamarkadara arte zabalduko etxeetan. Lortutako arrakastarekin, zinearen industriak arrisku larrian ikusten du bere burua asmakizun berri honekin.
  • 1952-1955, pantaila handitzen da

    1952-1955, pantaila handitzen da
    Cinerama, Cinemascope, Panavision eta Vistavision bezalako formatu berriak asmatzen dira, zeintzuetan pantaila askoz ere handiagoa den, proiekzioaren formatua panoramikoagoa den eta filmatzeko erabiltzen diren objektiboak eta pelikulak ere aldatzen diren. Garai honetan 3Da modan jarriko da, baina ez du luze iraungo.
  • IMAX zineak

    IMAX zineak
    Osakako Expoan aurkeztu zen teknologia hau lehen aldiz ikusleen aurrean. Tamaina handiko pantailak eta definizio handiko irudiek jendea liluratu zuten.
  • Dolby-a

    Dolby-a
    Stanley Kubrick-en "A Clockwork Orange" filmeak soinu teknika berri hau erabiltzen duen lehena da.
  • Bideoa

    Bideoa
    Nahiz eta 60. hamarkadan asmatu, 1972-ra arte ez da zabalduko bideoa etxeetan. Honek aldaketa handiak suposatuko ditu telebistan eta zine industrian (batez ere distribuzioan). Formatuak aldatuz joan dira VCRtik (Umatic, Betacam, VHS) formatu digitalera (DVD, Blu-Ray...).
  • CGI - Ordenagailuz Sortutako Irudiak

    CGI - Ordenagailuz Sortutako Irudiak
    Teknika hau 60. hamarkadan hasi zen erabiltzen bideojolasetan baian ez du zinemara saltoa egingo 1982. urtera arte "Tron" filmean. Ordundik, teknika hobetuz joan da eta 1993ko "Jurassic Park" filmean aurkeztu zitzaigun bere aplikaziorik ikusgarriena. Gaur egungo filmeetan oso ohikoa da ordenagailuz sortutako efektuak topatzea.
  • Zinema eta bideo digitala

    Zinema eta bideo digitala
    1. hamarkada amaieran irudi digitalek pisu handia hasi ziren hartzen eta teknologiak aurrerapausu handiak ematen. Gaur egun produkzio geihenak (pelikula komertzialak, telesail handiak) euskarri digitalean filmatzen diren arren, askok, askoz garestiagoa den zeluloidea erabiltzen jarraitzen dute (Tarantino, Scorsese, Nolan...).
  • Plataforma digitalak

    Plataforma digitalak
    1994an sortu zen Netflix-ek 2007-2010 bitartean streaming bidezko telebista hedatu zuen. Laster agertuko dira Netflix bezalako beste hainbat plataforma. Zinea ikusi eta kontsumitzeko modu berri honek eraldaketa handiak eragin ditu zinearen ekoizpen eta distribuzioan.