INFORMATIKAREN HISTORIA

  • 2700 BCE

    Abakoa

    Abakoa
    Abakoa zutabetan lerrokatutako kuenta mugikorrak dituen kalkuluak egiteko tresna da. Abakoa sinplea izan arren, batuketak, kenketak eta biderketak egiteko balio du.
    Seguruenik jatorri babilonikokoa, baina Europa eta mundu arabiarraren bidez, Erdi Aroan merkatariengatik erabilia izan zen, eta apurka-apurka indoarabiar zenbakietan oinarritutako aritmetikagatik ordezkatua izan zen. Hala ere, gaur egun abakoa oso erabilia da oraindik.
  • Txartel zulatuak

    Txartel zulatuak
    Txartel zulatuak sistema bitarraren araberako zulaketak dituzten kartulinazko txartelak dira. Ordenagailuetan informazioa eta anginduak sartzeko lehenengoetariko metodoa izan zen, baina haien jatorria askoz aurrekoa da, Joseph Marie Jacquard-ek bere ehungailuetan erabiltzen zituen XVIII. mendean ehunetan patroiak sortzeko. Urte asko geroago, ordenagailuen informazioa gordetzeko erabili ziren eta logika berdina erabilita, zinta perforaturak sortu ziren ondoren.
  • Booleren aljebra

    Booleren aljebra
    Informatika eta matematikan operazio logikoak arautzen dituen estructura aljebraikoa da. Gaur egun zirkuitoen funtzionamendua aztertzeko erabiltzen da, honekin ate logikoen funtzionamendua zehaztu dezakegu.
  • Zenbaki sistema bitarra

    Zenbaki sistema bitarra
    Zenbaki-sistema bitarra '0' eta '1' zenbakietan oinarritzen den zenbaki-sistema da. Pingala matematikari indiarrak, K.A. III. mendean, zenbakikuntza bitarra garatu zuen 0 zenbakiaren kontzeptuaren aurkikuntzarekin batera etorriz.
    1. urtean, George Boolek artikulu bat plazaratu zuen zenbaki bitarrek daukaten loturak eta haiekin eragiketak egiteko logikak aurkitu ondoren. Geroxeago, Boole-n Aljebra izendatu zuten. Boole-ren aurkikuntzari esker elektronika garatu ahal izan da.
  • ENIAC

    ENIAC
    ENIAC Ameriketako Estatu Batuetako Armadako Balistika Ikerketa Laborategiko erabili zuen konputagailu erraldoi bat izan zen, berez erabat digitala zen lehenbiziko konputagailutzat jo izan da, bere helburua jaurtiketa taulak kalkulatzea izan zelarik. Bigarren Mundu Gerran zehar Estatu Batuetako Armadak makina honen diseinua eta ekoizpena finantziatu zituen. L'ENIAC konputagailuaren diseinatzaileak Pennsylvaniako Unibertsitateko John Mauchly eta J. Presper Eckert ingeniariak izan ziren.
  • Imprimagailu matriziala

    Imprimagailu matriziala
    Imprimagailu matriziala ezkerretik eskuinera inprimatzen duen inprimagailu mota bat da, idazteko makina baten funtzionamendu oso antzekoa du. Makina honekin letra mota ezberdinak hautatu eta grafiko mota ezberdinak egin zitezkeen.
  • Lehenengo ordenagailu jokoa

    Lehenengo ordenagailu jokoa
    Tennis for Txo lehenengo jokutzat hartzen da. William Higginbothamek sortu zuen Brookhaven National Laboratory-ko oszilozkopio bat ordenagailu analogiko batera konektatuz. Jokoa tennis partida bat simulatzen zuen, jokalariak bolaren jaurtiketa angelua erabaki eta bola jaurtitzen zuten.
  • Internet

    Internet
    Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. TCP/IP protokoloak erabiltzen dituzten milioika ordenagailu daude elkarbaturik. Internetek 1969an du jatorria. Aurretik LAN sare ugari egon arren, urte horretan ARPANET izeneko konputagailuen lehen konexioa ezarri zen Estatu Batuetako Kaliforniako hiru unibertsitate eta Utahko beste baten artean.
  • 8 hazbeteko disketea

    8 hazbeteko disketea
    Disketea edo disko malgua banda magnetiko fin eta malgu batez osatutako disko unitate bat da, hauts partikulak kentzen dituen oihal batekin forratutako plastikozko euskarri laukizuzen batean zigilatua. 8 disketearen neurria hazbeteetan zehazten duen ezberdintzailea da. Hau lehenengo diskete formatua izanda, oraindik ez zuen bere ondorengoak bezain eramangarria izatea lortu.
  • 5 eta 1/4 hazbeteetako disketea

    5 eta 1/4 hazbeteetako disketea
    Diskete hau 8 hazbeteetako disketearen ostean agertu zen IBM-k sortua. Diskete hau eramangarriagoa zen eta bere erabilera nahiko handitu zen.
  • Lehenengo e-maila

    Lehenengo e-maila
    E-mail-a komunikazio sistema elektronikoen bidez mezuak bidali eta jasotzea ahalbidetzen dituen sare-zerbitzua da. Mezu hauekin batera, fitxategiak ere atxiki daitezke. Ohiko postarekin alderatuz, azkarrago eta merkeagoa da. Ray Tomlinsonek sortu zuen 1971n. Orduan existitzen zen mezularitza sistema bat, baina ez sare bateko beste ordenagailu batera bidaltzeko aukera eskaintzen zuena.
  • Birus informatikoa

    Birus informatikoa
    Birusa erabiltzailearen baimenik edo ezagutzarik gabe eta automatikoki bere burua kopiatuz, konputagailuarem funtzionamendu normala aldatzea helburu duen programa da
  • Microsoft

    Microsoft
    Microsoft Estatu Batuetako informatika-enpresa bat da, Bill Gates eta Paul Allenek sortua, munduko garrantzitsuena konputagailuen software-merkatuan. Bi sortzaileek oraindik ere akziodun nagusiak izaten jarraitzen dute. Besteak beste, oso erabiliak diren DOS eta Windows sistema eragileak sortu ditu.
  • Ordenagailureko kartutxoa

    Ordenagailureko kartutxoa
    ROM kartutxoak ordenagailu edo gailu elektroniko bati konektatzen diren gehigarriak dira. Hauekin softwarea kargatzeaz aparte (jokoak, aplikazioak...) ordenagailuari hardwarea gehitzeko balio dute. Batzuk, grafikak, memoriak bateria eta guztiz ornitutako gailuak ziren.
  • Apple

    Apple
    Apple hardware- eta software-ekoizle estatubatuarra da. Kalifornian du egoitza nagusia. Haren produktu ezagunenak Macintosh ordenagailuak, iPod musika-erreproduzigailuak, iPhone telefono mugikorrak, iPad tablet PCa eta Mac OsX sistema eragilea dira. Enpresarako, hezkuntzarako, administraziorako eta etxerako sistema informatiko pertsonalak ekoizten eta saltzen ditu.
  • MS-DOS

    MS-DOS
    MS-DOS Microsoften sistema eragile bat da, DOS familiari dagokiona. IBM PC ordenagailuetarako sortu zen sistema eragile hau eta 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkada hasieran erabilera handia izan zuen. Agindu guztiak testu bidez egiten dira, komando-lerro baten bidez. MS-DOS (MicroSoft Disk Operating System) aldi berean ezin du aplikazio bat baina gehiago prozesatu. Erabiltzaileak exekutatu duen programa edo ataza bukatu arte sistemaren baliabideak ezingo ditu beste inork erabili.
  • 3 1/2 disketea

    3 1/2 disketea
    Sony markak sortutako azkenengo diskete mota da, guztietatik tamaina txikiena izatea lortu zuena, ahalik eta erabilgarrien izateko. Bere praktikotasunari esker gehien erabilitako diskete formatua izan zen.
  • CD ROM

    CD ROM
    CD-ROMa laser izpiak biltegiratzeko eta informazio-kantitate handiak formatu digitalean irakurtzeko darabiltzan disko trinkoa. Sony-k eta Philips-ek CD-ROM estandarra ezarri zuen 1985an.
  • Windows sistema eragilea

    Windows sistema eragilea
    1.0 WINDOWS Microsoft-ek garatutako eta 1985eko azaroaren 20an botatako 16 biteko sistema eragile grafikoa izan zen, PCeko plataformako Windows atera zuen lehenengo saioa eta bertsioa izan zen.
  • Lehenengo web nabegatzailea

    Lehenengo web nabegatzailea
    Web nabigatzaile bat World Wide Web (WWW) saretik hipertestu bidezko dokumentuak eskuratzea ahalbidetzen duen aplikazio informatikoa da. Dokumentu hauek HTML kodez osatutako web orrialdeak izaten dira normalean, munduko edozein web zerbitzaritatik eskuratu daitezkeelarik. Lehenengo web nabegatzailea Tim Berners-Lee-k sortu zuen, WorldWideWeb izeneko nabegatzailea nahiko grafikoa eta aurreratua zen, bain NeXT ordenagailuetan funtzionatzen zuen bakarrik.
  • Linux

    Linux
    Linux, askotan sistema izendatzeko erabiltzen den arren, Linex kernela izendatzen du. Linus Torvalds-ek garatu zuen eta software askeen artean famatuena da, bere kode osoa erabilia, eraldatua eta banatua izan daiteke.
  • Google

    Google
    Google izenarekin soilik ezaguna, helburu nagusi bezala izen bereko interneteko bilatzailearen garapena duen enpresa da.
    1998an sortu zuten Stanfordeko Unibertsitateko bi doktorek, Larry Page eta Sergey Brin. Produktu nagusia bilatzailea duten arren, Interneteko beste zerbitzu ugari ere eskaintzen dituzte, eta etengabe ari dira zerbitzu berriak sortzen. Googlen zerbitzuen artean youtube, drive, maps, earth, play, news, photos, blogger, hangouts, sites, keep... eta android eta chrome os sistemak
  • Mac OS

    Mac OS
    Mac OS Apple Computerrek Macintosh ordenagailuentzako sistema eragileei eman zien izena da. Sistema hau izan zen interfaze grafikoa erabili zuen lehenengo sistema eragile komertzial arrakastatsua. Macintosh taldea, besteak beste, Bill Atkinson, Jef Raskin eta Andy Hertzfeld-ek osatzen zuten. Xerox PARC-en Alto proiektuak Macintoshen garapenean eragin handia izan zuen, batez ere bere interfazea sortzeko. Beste sistemekiko aldaketa izugarria suposatu zuen.
  • iPhone

    iPhone
    iPhonea ez zen lehenengo smartphonea izan, baina garaikoekin alde izugarria izan zuen. Applek sortutako telefonoaren abantaila nagusia telefonoa, musika errepoduzitzailea eta interneten bilatzeko ordenagailua bateratzea izan zen, gainera teklatua pantaila taktil batean barneratzen lehen mugikorra izan zen. Aurrerantzean etorriko ziren mugikorren eredu nagusiena.
  • Chrome OS

    Chrome OS
    Chrome OS webean oinarritutako sistema eragilea garatzeko Google konpainiak burututako proiektua da.
  • Errealitate birtuala

    Errealitate birtuala
    Teknologia informatikoaren bidez sorturiko itxura errealeko eszenek edo objektuek eratzen dute errealitate birtuala. Errealitate birtualak erabiltzaileari bertan murgilduta egotearen sentsazioa eragiten dio. Erabiltzaileak inguru informatiko hori betaurrekoekin edo errealitate birtualeko kasko betaurrekoekin edo errealitate birtualeko kasko baten bidez ikus dezake. Kontzeptua 1938 sortu zen arren, gaur egun enpresak
    oraindik daude teknologia hau sortzen eta hobetzen.
  • Erralitate areagotua

    Erralitate areagotua
    Errealitate areagotua benetako mundu fisikoaren zuzeneko edo zeharkako ikuspegi bat da zeinen elementuak areagotuak agertzen diren ordenagailuz sortutako estimuluen bitartez, esaterako, soinuak, bideoak, grafikoak, edo GPS datuak. Errealitate areagotuaren bitartez zuzeneko errealitate misto bat sortzen da, erdi birtuala eta erdi benetakoa. Errealitate birtualarekin duen alde nagusia, ez duela errealitate fisikoa ordezkatzen da, beste datu batzuekin osatu baizik.
  • Gauzen interneta

    Gauzen interneta
    Gauzen Internet (ingelesez: Internet of Things (IoT)) egunero erabiltzen diren tresnak interkonexio digitalaren bidez Internetekin konektatzen dituen kontzeptua da. Honen bidez, Internetera pertsona baino objektu gehiago konektatzea lortzen da.