Energia Eolikoaren Aprobetxamendua

  • 3000 BCE

    Egipziar itsasontziak

    Egipziar itsasontziak
    Energia eolikoaren lehenengo erabilera errejistratua K.A. 5000. urtean ematen da. Egipziarrak energia eolikoa erabiltzen zuten itsasontziak Nilo ibaiatik nabigatzeko.
  • 2000 BCE

    Errota txinatarrak

    K.A. 2000. urtean txinatarrek haize errota sinpleak erabiltzen zituzten ura ponpatzeko eta garia txikitzeko
  • 1601 BCE

    Ureztatze sistemak Babilonian

    Ureztatze sistemak Babilonian
    K.A. XVII.mendean Babiloniako ureztatze sistemak haize errotak erabiltzen hasi ziren ura ponpatzeko. Hammurabi erregeak Mesopotamiako meseta guztiaren ureztatze sistema erroten bidez funtzionatzeko proiektua zuen.
  • 300 BCE

    Errota Persiarrak

    Errota Persiarrak
    Persian, Iraken eta Ekialde Ertainan makina eolikoak zituzten K.A. baino mende asko lehenago. Errotore bertikaleko makina primitiboak ziren, egurrezko edo kanaberazko hainbat palarekin. Errota hauek garia txikitzeko erabiltzen zituzten
  • 1000

    Herbeheretako errotak

    Herbeheretako errotak
    Europar merkatariak Ekialde Ertainatik haize errotaren kontzeptua ekarri zuten Europara XI.mendean. Honi esker, Herbeheratan errotak hobetu eta egokitu zituzten errekak drenatzeko, adibidez, Rin-eko deltan.
  • 1100

    XII. mendeko errotak

    XII. mendeko errotak
    XII.mendean Frantzian eta Ingalaterran haize errotak eraikitzen hasi ziren. Handik gutxira, Europa osotik hedatzen hasi ziren. Garai horretako errotak eskuz biratzen ziren haizearen zentzura egokitzeko, kanpoaldean kokatzen zen habe bati esker. Errota hauek erabiltzen ziren garia txikitzeko. Kixotean aipartzen diren errotak mota hauetakoak dira.
  • Jacob Leupold-ren errota multipala

    Jacob Leupold-ren errota multipala
    Jacob Leupold-ek lehenengo haize ponparen proiektua egiten hasi zen 1705an, baino 1711an Prusiako Zientzia Akademiari proiektua saldu zion.
    Hala eta guztiz ere, haize erroten inguruan hausnartzen jarraitu zuen eta lehenengo errota multipala diseinatu zuen 1724an. Gaur egun kontserbatu egiten dira errota horiek Leipzig-eko hirian.
  • Elektrizitatea sortzeko lehenengo errotak

    Elektrizitatea sortzeko lehenengo errotak
    XVIII. mendearen bukaeran haize errotak elektrizitatea sortzeko erabiltzen hasi ziren.
  • Multipala Amerikarra

    Multipala Amerikarra
    1883an Steward Perryk diseinatutako multipala amerikarra agertzen da, Elektrizitatea sortzeko gai zen lehen turbina eolikoa asmatu zuen. Turbina eolikoaren terminoa sortzeko aukera eman zuen, haize-errota atzean utzita eta elektrizitatea sortzeko alea edo garia ehotzeko erabilera aldatuz. 3 metroko diametroa duen errota hau, inoizko salduena izan da, eta egungo aerosorgailuen aitzindaria izan zen.
  • Charles F. Brush-ek diseinatutako lehenengo turbina eolikoa

    Charles F. Brush-ek diseinatutako lehenengo turbina eolikoa
    1887an, Charles F. Brush zientzialari estatubatuarrak gaur egun elektrizitatea sortzeko lehen turbina eolikoa bezala onartzen dena eraiki zuen. Munduko handiena zen, 17 metroko errotore-diametroarekin eta zedro-egurrez egindako 144 errotore-palarekin. Sorgailu horrek 20 urtez funtzionatu zuen, eta turbinaren tamaina gorabehera, sorgailuaren potentzia 12 kW-ekoa baino ez zen, turbina mota horiek ez baitira bereziki eraginkorrak.
  • Poul la Cour-ek diseinatutako lehenengo sorgailu elektriko modernoa

    Poul la Cour-ek diseinatutako lehenengo sorgailu elektriko modernoa
    Poul la Courek ondorioztatu zuen pala gutxitako trubinak eraginkorragoak zirela elektrizitatea sortzeko. Hau kontuan hartuta lehenengo sorgailu elektriko modernoa diseinatu zuen.
  • Galiziako 2 errotoreko errotak

    Galiziako 2 errotoreko errotak
    Galiziaren haize erregimenak kontrako bi nortantza hartzen ditu (ipar-ekialderantz eta hego-mendebalderantz). Beraz, bi norantzetara egokituta dauden bi errotore dituzten errotak diseinatu ziren, XX. mendearen hasieran, haizearen norantzara egokitzeko beharra ez izateko. Mota honetako errotak ere aurkitu daitezke Portugalen.
  • 200MW-eko potentzia eolikoa Danimarkan

    200MW-eko potentzia eolikoa Danimarkan
    1. urtean Danimarkak 200 MW-eko potentzia eolikoa zuen instalatuta.
  • Aerodinamikaren aplikazioa

    Aerodinamikaren aplikazioa
    20ko hamarkadan, errotore eolikoei hegazkinen hego eta helizeetarako diseinatutako profil aerodinamikoak aplikatzen hasi ziren.
  • A.J Dekker-ren errotorea

    A.J Dekker-ren errotorea
    1927an, A.J. Dekker herbeheretarrak sekzio aerodinamikoa zuten palez hornitutako lehen errotorea eraiki zuen, haize gorabeheratsua baino lauzpabost aldiz abiadura handiagoa lortzeko gai zena. Hala ere, errotore berri horiek errotazio-abiadura handiekin funtzionatu behar zuten errendimendu ona lortzeko, baina, era berean, frogatu zen errotazio-abiadura zenbat eta handiagoa izan, orduan eta garrantzi txikiagoa zuela palen kopuruak.
  • Period: to

    Energia eolikoaren garapenaren geldialdia

    60ko hamarkadaren erdialdean energia eolikoaren aprobetxamendurako hainbat proiektu gauzatu ziren Europako herrialde batzuetan (Frantzia, Ingalaterra, Herbeherak...). Hala eta guztiz ere, petrolioaren prezio baxuarengatik hamarkadaren bukaerarako ekiditu egin ziren proiektu horiek.
  • Period: to

    Energia eolikoaren gorakada

    Petrolioaren krisiarengataik energia berriztagarriei garrantzia ematen hasi zitzaien, bereziki energia eolikoari. Horren ondorioz, sorgailu eolikoen diseinu eta ikerketan gehiago inbertitzen hasi zen 1973tik aurrera. Aprobetxamendu eolikoa 80ko hamarkadan areagotzen hasi zen, bereziki Danimarkan, bertan sortutako aerosorgailu tripalak (3 helizeetako errota) izandako arrakastarengatik.
  • Riisager turbina

    Riisager turbina
    Christian Riisagerrek bere lorategian eraiki zuen 22kW-ko aerosorgailu bat Gedser-ren aerosorgailua eredutzat hartuta. Riisagerren errotak arrakasta asko izan zuen erabilitako materialak aurkitzeko errezak eta ekonomikoak zirelako, Danimarkako etxebizitza askotan ezarri zuten bat. Errota hau izan zen diseinatzaile eta ikertzaile askoren inspirazioa beraien errota propioak ekoizteko 80ko hamarkadatik aurrera.
  • "Mazinger"

    "Mazinger"
    Espainian instalatu izan den teknologia aurreratu eta tamaina handiko lehenengo aerosorgailua da. Tarifan ezarritako Turbina experimental honek 20 m-ko diametroa eta altura zituen eta bere potentzia 100 KW-koa zen. 1985. urtea arte ez zuen funtzionatu, bere sistemak errebisatu egin behar izan zirelako.
  • 90ko hamarkadan instalatutako aerosorgailuak

    90ko hamarkadan instalatutako aerosorgailuak
    Aurrerapen handien ondorioz, 1991n 21.000 aerosorgailu baino gehiago instalatu ziren, eta horietatik erdiak Kaliforniako parke eolikoetan instalatuta zeuden; Energiaren Nazioarteko Agentziaren datuen arabera, guztira 2.200 MW-eko potentzia zuten.
  • Energia eolikoa: Espainiako energia iturri berriztagarri garrantzitsuena

    Energia eolikoa: Espainiako energia iturri berriztagarri garrantzitsuena
    1. urtean energia eolikoak Espainiako energia elektrikoaren %23.3a sortu zuen (berriztagarri guztiak %46.6a sortu zuten), ondorioz, energia iturri berriztagarri garrantzitsuena bihurtu zen Espainian.