-
SORRERA
Euskal Rock erradikala, 1976. urtean sortutako mugimendu musikal bat izan zen, hurrengo hamarkada aldera desegin edo transfomartu zelarik. Estreineko rock taldeak, 1977an hasi ziren sortzen, nagusiki Ingalaterratik zetozen doinuei jarraiki, baina ez zen 80ko hamarkadaren hasiera arte, euskal rock erradikala sendotzen hasi zena. -
TRANTSIZIOA
Trantsizioaren ostean, Frankismoa atzean utzi ondoren eta 1981ko estatu-kolpea porrota eta gero, Espainian aldaketa bat egon zen. Sozialistak heldu ziren boterera eta horrekin bat, herritarrak askatasun gehiago eskatzen zuten.Hala ere, Euskal Herrian egoera ez zen ona, enpresa askok itxi egin zuten, ETA-ren urte hilkorrenak izan ziren eta droga gogorren kontsumoa(heroina…) asko igo zen. -
LEHENENGO AGERKUNTZA
Rock Radical Vasco izena, Egin egunkarian 1983ko urriaren 16an argitaratutako manifestu batean agertu zen lehen aldiz, Jose Mari Blasco musika managerrak sinatua, eta elkarren kontrako hainbat jarrera sorrarazi zuen. Abertzale izan edo ez, talde askori beren burua etiketa horren pean zaku berean sartzea ez zitzaien ongi iruditu. -
BASQUE ROCK
Mugimendua Euskal Herritik kanpo ezagutarazi zen. Talde askok, batez ere gaztelaniaz kantatzen zutenek, Europan edo Hego Amerikan jo zituzten kontzertuak. Hala ere, Kortatu, Hertzainak eta Jotakie bezalako taldeek Alemanian, Herbehereetan, Italian eta Frantzian jo zuten. Bereziki, 1985eko azaroan Bartzelonan (Katalunian) egin zen jaialdiak, Basque Rock izenarekin. -
PUNTURIK GORENENA
1987an, mugimendua bere puntu gorenera iritsi zen Egin egunkariak Bat, bi, hiru... hamar bilduma-albuma argitaratu zuenean, ikus-entzule asko lortu zituzten talde askorentzat tranpolina izan zena. Hala ere, ordurako, mugimenduaren gainbehera iragartzen zuen, amorruak emandako hasierako kohesioa eta ikuspegi sozial komuna pixkanaka galduz, dibertsifikatuz eta bide indibidualagoak hartuz. -
AMAIERA
Ez zen amaiera argirik izan mugimenduarentzat, baina 1990eko hamarkadaren hasieran gertatu zen, banda berriak musika-estilo sofistikatuagoetan jotzen hasi zirenean. Hala ere, ia 20 urte igaro ondoren, mugimenduak eragina du bandetan, tabernetan, herriko jaietan eta herri-mugimenduetan.