-
624 BCE
TALES
Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren (arkhegos edo arje) sortzailea izan zen. -
610 BCE
ANAXIMANDRO
Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen.º1 -
580 BCE
PITAGORAS SAMOSKOA
Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. -
535 BCE
HERAKLITO
Heraklitoren pentsamenduak joniar tradizioaren barruan mantentzen den arren aurrerapen handia dakar. Heraklito da pentsamenduari buruzko hausnarketa egiten duen lehenengo pentsalaria. Logosaren doktrinaren arabera, logosak egiazko diskurtsoa adierazten du. Baina, bestaldetik, logosak unibertsoaren araua adierazten du. Logosa agerikoa den arren, gizaki gutxi batzuek hautematen dute. -
515 BCE
PARMENIDES
Parmenides Eleakoa Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, Parmenidesekin kosmologia ontologia bihurtzen da. Bere lanak eragina nabaria izango du Platonen pentsamenduan. -
490 BCE
ENPEDOKLES
Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da. -
470 BCE
SOKRATES
Greziako filosofiaren aitzindari nagusietako bat izan zen, baina ez zuen ezer idatzita utzi eta haren bizitza eta pentsamendua ikasleen bidez ezagutzen dira, Platonen bidez, batez ere, Platonen obrarik gehienak Sokratesen solasaldietan oinarrituak baitira. Hain zuzen, Sokrates agorako gizona izan zen, plaza gizona; Atenasko plazetan filosofia eztabaidak izaten zituen eta bere galdera eta solasaldi sotilen bidez zalantza eragiten zuen jendearengan. -
427 BCE
PLATON
Platon Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar. Filosofiari bere egungo izaera eman eta bere zabalera osoan, hala nola etika, politika, metafisika eta epistemologia, aztertu zuen lehena izan zen. -
384 BCE
ARISTOTELES
Aristoteles Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika. -
346 BCE
HIPARKIA
Hiparkia lehen emakume filosofoetako bat izan zen. Eskola zinikoko jarraitzailea izan zen. Garaiko jendeak barre egiten zion, haren sexuari zegokien lanak zergatik egiten ez zituen galdetuz. Hiparkiak hau erantzuten zuen: "Uste duzu gaizki egiten dudala nire denbora ikasketei eskeintzen, nire sexuagatik josten galdu behar dudala suposatzen denean?' -
354
SAN AGUSTIN HIPONAKOA
San Agustin Hiponakoa filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen. -
370
HIPATIA
Hipatia zientzialari, filosofo, neoplatoniko eta irakaslea izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena. Sudak esaten duen bezala, Hipatia hiru lanen egilea da: Alexandriako Diofantoren “Aritmetika”-ren inguruan egindako iruzkin bat, Pergako Apolonioren sekzio ezagutuen inguruan egindako iruzkin bat eta “Kanon Astronomikoa” delakoarena. -
1224
SAN TOMAS AKINOKOA
Tomas Akinokoa filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak. Aristotelesen testuei iruzkinak egin zizkien eta haren kontzeptu asko argitzen saiatu zen; horregatik, puntu askotan, Aristotelesen pentsamendua San Tomasen adierazpenen argitan interpretatzen da. -
1473
KOPERNIKO
Nikolas Koperniko errenazimenduko monje astronomoa izan zen, astronomia modernoaren aita. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, lehen aldiz Aristarko Samoskoak ulertua -
1478
TOMAS MORO
Tomas Moro abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Utopia hitza asmatu eta izen bereko liburua idatzi zuen, alegiazko uharte-nazio bati buruzkoa. Liburuan, bertako sistema politikoa aurkeztu zuen. Anglikanismoaren arrakastak ospearen beheraldia ekarri zion arren, estatuko paperak argitaratu zirenean haren irudi osoa eta benetakoa berregin zen. -
1564
GALILEO
Galileo Galilei italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen (musika, literatura eta pintura, besteak beste). Bere lorpenen artean teleskopioaren hobekuntza, behaketa astronomiko ugari, mugimenduaren inguruko lehenengo legea eta “Kopernikoren Iraultza”rekiko babes determinantea aurkitzen dira. -
DESCARTES
René Descartes filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun. Bidaia ugari egin zuen, baina ez zuen sekula bere formazioa baztertu. 1620an, Johann Faulhaber ezagutu zuen Ulmen. Kalkuluaren maisuak, Beeckmanek bezala, zientzia eder bat garatzeko aukeran amets egitea bultzatu zuen eta, horrelaxe Eulerren poliedroen teorema aurkitu zuen. -
JOHN LOCKE
John Locke filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun.Ez zuen innatismoaren eta determinismoaren existentzian sinesten eta jakinduria zentzumenetatik datorrela uste zuen. Lockerentzat, jakinduria gertakizunen arteko erlazioagatik dator. Bere pentsamenduak arrazionalismoaren eta mekanizismoaren elementuak ditu ere. Jainko sortzaile batean sinesten du eta gure existentzian eta ezerezetik ezin garela sortu oinarritzen du. -
VOLTAIRE
Voltaire, benetako izenez François-Marie Arouet, frantziar filosofoa eta idazlea izan zen. Ilustrazioaren pertsonaia nabarmenenetako bat izan zen. Voltairek lan ugari idatzi zituen; 1828an Bachautek prestatu zuen edizio kanonikoa, 52 liburukik osatzen dute. Genero guztiak landu zituen: poesia, antzerkia, ipuinak, saiakera, historia-liburuak, liburuxkak, aforismoak, artikuluak, tratatuak. -
ROUSSEAU
Jean-Jacques Rousseau suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Haren lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean dira.
Jean Jacques Rousseau oso filosofo berezia izan zen bere garaian, haize kontra joan zena, eta maiz kritikatua bere ideiengatik. -
DIDEROT
Denis Diderot idazle eta filosofo frantsesa, Ilustrazio garaiko idazle eta filosofoa. Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers izenburuko entziklopediaren editorea izan zen, Jean le Rond d'Alembert-ekin batera. -
D'ALEMBERT
Jean le Rond d'Alembert edo Jean Le Rond D'Alembert Frantziako matematikaria, fisikaria eta filosofoa. zen Mugimendu ilustratuaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen eta Denis Diderotekin batera Entziklopediaren egilea. Bere iritzian, zientziak oro gizateriaren aurrerapena lortzeko bidea ziren. -
KANT
Immanuel Kant historiako filosofo nabarmenetakoa da. Kanten filosofia sistema ezagutzaren kritikatik sortu zen. Kritika hori Kanten bi obra handitan banatuta ageri da: Kritik der reinen Vernunft , eta Kritik der praktischen Vernunft Aurrenekoan formaren ezagutzak nola eraman dezakeen jakintzaren materiaren ezagutzara aztertu nahi zuen Kantek. -
OLYMPE DE GOUGES
Olympe de Gouges Frantziako Iraultzan parte hartu zuten emakume feministetako bat izan zen. Iraultza garaiak zabaldu zuen esperantza egoerarekin emakumearen eskubideak aldarrikatu zituen. Adierazpena idatzi zuen (1791), sexu biek eskubide berberak izan zitzaten. Era berean, eskubide horiek zabaltzeko eta ezagutarazteko hainbat ekintza egin zituen eta horregatik Robespierrek arriskutsutzat hartu zuen eta exekutatzeko agindua eman zuen. -
HEGEL
Georg Wilhelm Friedrich Hegel filosofo alemaniarra izan zen. Tübinger Stift-ko apaizgaitegian egin zituen bere ikasketak, bertan Friedrich Schelling filosofoaren laguna egin zen. Askoren ustez Karl Marxen materialismo historikoan eragin sakona izan zuen XIX. mendeko alemaniar idealismo filosofikoaren burutzearen adierazgarri da Hegel. -
EDMUND HUSSER
Hasieran zientziak, eta zientzien artean bereziki matematika ikasi zuen. Franz Brentanoren ikasle izan zen, eta hark eragin handia izan zuen Husserlengan. Irakasle izan zen, Hallen, Göttingenen eta Friburgon, harik eta, 1936an, bere judu jatorria zela eta, irakaskuntzatik kendu zuten arte. -
MAX SCHELER
Max Scheler alemaniar filosofoa izan zen. Edmund Husserlen fenomenologia garatu zuen bere lanetan. Jenako Unibertsitatean ezagutu zuen Husserlen obra. -
MARIA ZAMBRANO
María Zambrano Alarcón espainiar filosofo eta saiakeragilea izan zen. 1981ean Asturiasko Printzea saria jaso zuen eta 1988an Cervantes saria. XX. mendeko espainiar pentsalari garrantzitsuenetako bat izan zen. -
HANNAH ARENDT
Hannah Arendt judu jatorriko politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Arendtek gehien aztertu zituen ideien artean politikaren natura eta bizitza politikoaren inguruko auziak daude. Askatasuna eta berdintasuna, elkarren lehiakide beharrean, guztiz osagarriak direla aipatzen zuen. -
SIMONE DE BEAUVOIR
Simone de Beauvoir, izen osoz Simone Lucie Ernestine Marie Bertrand de Beauvoir idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko nobelak, entseguak, biografiak eta grafikoak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik. Jean Paul Sartre filosofoaren bikotekidea izan zen. -
SIMONE WELL
Simone Weil frantses idazlea eta filosofoa izan zen. Filosofian, filologia klasikoan eta zientzietan aditua zen eta filosofiako irakasle izan zen, beste lanbide askoren artean. Gaztetatik erakutsi zuen giza arazoetarako ardura; 1936an Nazioarteko brigadetako kide egin zen eta Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen.