-
GETXO 1978
Urriaren 1ean, GETXOn ospatu zen lehen IBILALDIA. -
DURANGO-ABADIÑO 1980
Ekainaren 8an, DURANGO-ABADIÑO. -
BILBO 1981
Maiatzaren 10ean, BILBO. -
PORTUGALETE 1982
Maiatzaren 16an, PORTUGALETE. -
LEKEITIO 1983
Ekainaren 12an, LEKEITIO, "Euskerarik gabeko Euskadi, kresalik gabeko itsasoa" lelopean. -
GETXO-BERANGO 1984
Ekainaren 6an GETXO-BERANGO. -
BERMEO 1985
Ekainaren 2an, BERMEO, Busturia aldeko Ikastolen laguntzarekin, Eleizalde Ikastolak antolatua eta "Kalera, lanera, euskara denera" leloarekin. -
ARRIGORRIAGA 1986
Ekainaren 15ean, ARRIGORRIAGAn, zonaldeko Ikastolen ardurapean eta "Zirt zart, eskola euskaldun publiko bat" leloarekin. -
ZORNOTZA 1987
Ekainaren 21ean, ZORNOTZA, Andra Mari Ikastolak, Durangaldekoen laguntzarekin (Kurutziaga, Elorrio eta Anaitasuna) eta"Gure gogoa, euskal eskola publikoa" lelopean. -
BILBO 1988
Maiatzaren 29an, BILBO ( Txurdinaga), " Euskaraz behin betiko". Bilboko Ikastola guztiak, gehi Lauro Ikastola arduradunak. -
MUSKIZ 1989
Maiatzaren 21ean, MUSKIZ, Muskiz eta Ezkerraldeko Ikastolen ardurapean eta " Euskarak biltzen gaitu" leloa erabiliz. -
SOPELA 1990
Maiatzaren 27an, SOPELA, "Euskara ala ezkara". Antolaketa Ander Deuna Ikastolak gauzatu zuen, Algorta, Getxoko eta Areeta-Leioako Ikastolen laguntzarekin. -
GERNIKA 1991
Ekainaren 2an, GERNIKA, "Ikastola, haustu euskararen oskola" leloa erabiliz. Bertaraturikoen kopurua 35.000 lagun. Gernikako Ikastola biak izan ziren arduradun. -
DURANGO 1992
Maiatzaren 31n, DURANGO, Kurutziaga Ikastolak antolaturik. "Gure euskara lagun harturik, bihar-etzira hegaz goaz" izan zen leloa, eta 72.000 pertsona bertaratu zen. -
ONDARROA 1993
Maiatzaren 23an, ONDARROAn, Zubi Zahar eta R.Mª Azkue ikastolek antolaturik, "Adi ibili hadi" lelopean, eta 80.000 pertsona bertaratu ziren. -
LA PEÑA 1994
Maiatzaren 29an, LA PEÑA ( Bilbo-Arrigorriaga), ABUSU Ikastolak antolaturik, eta 120.000 pertsona bertaratu ziren. "Bilbon badabil, bada Bilbon zer dabil?" izan zen leloa. -
SANTURTZI 1995
Ekainaren 6an, SANTURTZIn, Bihotz Gaztea Ikastolak antolaturik, 100.000 pertsona inguratu zen, eta "Sinestezina" leloa izan zuen. -
TRAPAGA 1996
Maiatzaren 26an, TRAPAGAn, Itxaropena Ikastolak antolatuta eta "Barne barnetik" leloa erabiliaz, 100.000 pertsona bertaratu zen. -
LEIOA-GETXO 1997
Maiatzaren 25ean, LEIOA-GETXOn, Betiko Ikastolak antolaturik eta "Beti betiko bizirik" lelopean, 120.000 pertsona bildu zen. -
MUNGIA 1998
Maiatzaren 31an, MUNGIAn, Larramendi Ikastolak antolatuta eta "Erdu Geugaz" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen. -
ELORRIO 1999
Ekainaren 6an, ELORRION, Elorrioko Ikastolak (Durango, Zornotza, Lekeitio eta Ondarroakoen laguntzarekin), "Aro berrian, Ikastolak loran" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen. -
BALMASEDA 2000
Maiatzaren 28an, BALMASEDAN, Zubi Zaharra Ikastolak antolatuta eta "Mendez mende zubiak eraikitzen" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen. -
BILBO 2001
Maiatzaren 27an, BILBON, Abusu Ikastolak antolatuta eta "Hemen da geroa" lelopean, 120.000 pertsona bildu zen. -
GETXO 2002
Maiatzaren 26an, GETXON, San Nikolas Ikastolak antolatuta eta "lotu barik" lelopean, 120.000 pertsona bildu zen. -
LEKEITIO 2003
Maiatzaren 18an, LEKEITION, RM Azkuek eta Zubu Zahar ikastolak antolatuta, eta "dzanga geurera" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen. -
LEIOA 2004
Maiatzaren 30ean, LEIOAN, Betiko eta Ander Deuna ikastolak antolatuta, eta "alkarregaz heldu" lelopean, 130.000 pertsona bildu zen. -
DURANGO 2005
Maiatzaren 29an, DURANGON, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolak antolatuta, eta "emon bostekoa" lelopean, 120.000 pertsona bildu zen. -
ELORRIO 2006
Maiatzaren 28an, ELORRION, Txintxirri ikastolak antolatuta, eta "Batzen gaituena…" lelopean, 100.000 baino gehiago bildu zen. -
BALMASEDA 2007
Maiatzaren 20an, BALMASEDAN, Zubi Zaharra ikastolak antolatuta, eta “Geroaren deiadarra” lelopean ospatu zen ibilaldia euritsua. -
ZORNOTZA 2008
Maiatzaren 25ean, ZORNOTZAN, Andra Mari ikastolak antolatuta, eta "Amore bi eta..." lelopean ospatu zen ibilaldia. -
GALDAKAO 2009
Maiatzaren 31an, GALDAKAOn, Eguzkibegi ikastolak antolatuta, eta "Gerizpetik eguzki begire" lelopean ospatu zen ibilaldia arrakastatsua. -
BERMEO 2010
Maiatzaren 30ean, BERMEOn, Eleizalde ikastolak antolatuta, eta "Marigoran Kikunbera" lelopean ospatu zen ibilaldia arrakastatsua. -
ONDARROA 2011
Maiatzaren 29an, ONDARROAn, Zubi Zahar eta R. M. Azkue ikastolek antolatuta, eta "Boga!" lelopean ospatu zen ibilaldia partehartzailea. -
TRAPAGA 2012
Ekainaren 3an, TRAPAGARAN, Itxaropena ikastolak antolatuta, eta "Ibipuntuzero" lelopean ospatu zen ibilaldia. -
PORTUGALETE 2013
Maiatzaren 26an, PORTUGALETEN, Asti-Leku ikastolak antolatuta, eta "Aldapa Leunduz " lelopean ospatu zen ibilaldia. -
GERNIKA 2014
Ekainaren 1ean, GERNIKA-LUMON, Seber Altube ikastolak antolatuta, eta "Euskararen Bihozfera" lelopean ospatu zen ibilaldia -
BILBO 2015
Maiatzaren 31ean, BILBON, Harrobia ikastolak antolatuta, eta "Harro ibili" lelopean ospatu zen ibilaldia. -
DURANGO 2016
Maiatzaren 29ean, DURANGON, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek antolatuta, eta "dagigun!" lelopean ospatu zen ibilaldia. -
MUNGIA 2017
Maiatzaren 28an, MUNGIAN, Larramendi ikastolak antolatuta, eta "egunero alkarregaz" lelopean ospatu zen ibilaldia -
SANTURTZI 2018
Maiatzaren 27an, SANTURTZIN, Bihotz Gaztea ikastolak antolatuta, eta "Taup!" lelopean ospatu zen ibilaldia. -
LEKEITIO 2019
Maiatzaren 19an, LEKEITION, Azkue ikastolak antolatuta, eta "Haratzago" lelopean ospatu zen ibilaldia. -
ELORRIO 2020
Maiatzaren 31n (online) eta urriaren 18an ELORRION, Txintxirri ikastolak antolatuta, eta "HelHorri" lelopean ospatu zen Ibilaldia, pandemia urteko Ibilaldia. -
SOPELA 2021
Maiatzaren 30ean, SOPELAn, Ander Deuna eta Betiko ikastolek antolatuta, eta "Kala Kalata" lelopean ospatu zen ibilaldia.