-
Period: 624 BCE to 546 BCE
Tales
Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren αρχηγος (arje) sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera. Miletoko eskolako lehenengo ordezkaria da eta Anaximandro izan zuen kide eta jarraitzaile. Halaber, Zazpi Jakintsuetako bat izan zen, Zeure burua ezagutu ezazu lelopean. -
Period: 610 BCE to 546 BCE
Anaximandro
Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraik -
Period: 580 BCE to 495
Pitagoras
Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama. Metenpsikosi edo arimaren transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen. Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da. -
Period: 540 BCE to 480 BCE
Heraklito
Filosofo negar merkea bezala baita ezagutzen zen. Bere pentsamenduak joniar tradizioaren barruan mantentzen den arren aurrerapen handia dakar. Heraklito da pentsamenduari buruzko hausnarketa egiten duen lehenengo pentsalaria. Logosaren doktrinaren arabera, logosak egiazko diskurtsoa adierazten du. Baina, bestaldetik, logosak unibertsoaren araua adierazten du. Logosa agerikoa den arren, gizaki gutxi batzuek hautematen dute. -
Period: 515 BCE to 450 BCE
Parmenides
Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz Izateari buruzko hausnarketa garatu baitzuen. -
Period: 490 BCE to 430 BCE
Enpedokles
Filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da. Gainera, munduan sexu aldaketa izan zuen lehena izan zen. -
Period: 470 BCE to 399 BCE
Sokrates
Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen -
Period: 427 BCE to 347 BCE
Platon
Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen. Etika, politika, metafisika eta epistemologia, aztertu zuen lehena izan zen. -
Period: 384 BCE to 322 BCE
Aristoteles
Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika. -
Period: 354 to 430
San Agustin Hiponakoa
San Agustin Hiponakoa filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen. -
Period: Aug 22, 980 to Sep 21, 1037
Avizena
Avizena persiar mediku, filosofo eta zientzialaria izan zen. Erdi Aroko islameko filosoforik ospetsuena da. Aristoteles interpretatzerakoan neoplatonikoen ildotik ibili zen. Hainbat testu gorde dira. Horietako bat, Medikuntzaren Kanona, testu klasiko bilakatu zen medikuntzaren irakaskuntzan, eta eragin handia izan zuen XVI. mendea arte.
Avizenak gai ugaritako ia 450 idazlan idatzi zituen, horietatik 240 inguruk gaur arte iraun dutenak. -
Period: Apr 14, 1126 to Dec 17, 1198
Averroes
Averroes, andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua. Aristotelesen lanari buruzko iruzkinak idatzi eta medikuntzari buruzko entziklopedia bat egin zuen. Arabierazko lanak hebreerara itzuli zituen 1200an eta bere obra garrantzitsuenean, Inkoherentearen inkoherentzia, filosofia aristotelikoa defenditzen du -
Period: 1225 to Mar 7, 1274
San Tomas Akinokoa
San Tomas Akinokoa filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da. Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak. Gainera, bost bide proposatu zituen arrazoimenaren bidez Jainkoa badela argudiatzeko. -
Period: 1288 to 1349
Gilen Ockham
Gilen Ockham fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa. Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena. Ezaguna da Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik. Eskolistikaren oinarrizko printzipioetako bat kritikatu zuen: unibertsalen existentzia erreala. -
Period: Feb 19, 1473 to May 24, 1542
Koperniko
Errenazimenduko monje astronomoa izan zen, astronomia modernoaren aita. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, . Bere De revolutionibus orbium coelestium liburua astronomía modernoaren hasierako puntu gisa kontsideratu ohi da,
Matematikari, astronomo, legegizon, fisikari, kalonje katoliko, gobernadore, administratzaile, buruzagi militar, diplomatiko eta ekonomista izan zen. -
Period: Feb 7, 1478 to Jul 6, 1535
Tomas Moro
abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Utopia hitza asmatu eta izen bereko liburua idatzi zuen, alegiazko uharte-nazio bati buruzkoa. -
Period: Feb 15, 1564 to
Galileo
Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen (musika, literatura eta artea, besteak beste). Bere lorpenen artean teleskopioaren hobekuntza, behaketa astronomiko ugari, mugimenduaren inguruko lehenengo legea eta “Kopernikoren Iraultza”rekiko babes determinantea aurkitzen dira. “Astronomia modernoaren aita”, fisika modernoaren aita” eta “zientziaren aita”tzat kontsideratu da. -
Period: Dec 27, 1571 to
Kepler
Alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. 17. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik eta Astronomia Nova, Harmonices Mundi eta Epitome Astronomiae liburuengatik. Lan horiek Newtonen grabitazio unibertsalaren teoriaren oinarriak ezarri zituzten. -
Period: to
Hobbes
filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lanik ezagunena Leviathan (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste. -
Period: to
Descartes
Filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun. Helburu hartu zuen tradizioa alde batera uztea eta eraikin berria arrazoiaren oinarriaren gainean eta matematiken metodologia eraginkorrarekin eraikitzea. -
Period: to
Locke
Filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun. Ez zuen innatismoaren eta determinismoaren existentzian sinesten eta jakinduria zentzumenetatik datorrela uste zuen. Lockerentzat, jakinduria gertakizunen arteko erlazioagatik dator (Nola eta ez zergatik). Bere pentsamenduak arrazionalismoaren eta mekanizismoaren elementuak ditu ere. Jainko sortzaile batean sinesten du eta gure existentzian eta ezerezetik ezin garela sortu oinarritzen du. -
Period: to
Spinoza
Filosofo judu sefardi holandarra, kartesianismo kritikoaren oinordekoa. XVII. mendeko hiru filosofo arrazionalista handietakotzat jotzen da, René Descartes frantsesarekin eta Gottfried Leibniz alemaniarrarekin batera. -
Period: to
Malebranche
Teologo eta filosofo arrazionalista izan zen. Batik-bat San Agustin eta Descartesen jarraitzailea izan zen. Bere ekarpen filosofiko eta teologiko garrantzitsuenak okasionalismoaren eta Jainkoaren existentziaren inguruko tesiak izan ziren. -
Period: to
Leibniz
Alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen.
XVII. eta XVIII. mendeetako pentsalari handienetakoa izan zen, "azken jenio unibertsal" gisa ezaguna. Metafisika, epistemologia, logika, erlijioaren filosofia, matematika, fisika, geologia, legegintza eta historiaren alorretan ekarpen sakon eta garrantzitsuak egin zituen. -
Period: to
Berkeley
Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da. Obra ugari idatzi zituen, horien artean “ Ezagutzaren hastapenak (1710)" eta “ Hylas eta Filonousen arteko Elkarrizketak (1713)".1734an “El analista " izeneko obra publikatu zuen , bertan zientziaren fundamentuak kritikatzen dira, matematikaren garapenean eragin latza izan zutenak. -
Period: to
Montesquieu
Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko konstituzio ugaritan ezarria. -
Period: to
Voltaire
Frantziar filosofoa eta idazlea izan zen. Ilustrazioaren pertsonaia nabarmenenetako bat izan zen. Askatasun zibilak babesten zituen (adierazpeneko erlijioso eta elkarteko). Monarkiako erakunde politikoak kritikatu zituen absolutismoari aurre eginez. -
Period: to
Hume
Eskoziar filosofo, ekonomista eta historialaria izan zen. Enpirismoaren bultzatzailetzat jotzen da, John Locke, George Berkeley eta beste batzuekin batera. Filosofia moralari dagokionez, Humerentzat, pertzepzio morala ez da adimenaren kontua, gustuena edo sentimenduena baizik. -
Period: to
Rousseau
suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Haren lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean dira.
Rousseau oso filosofo berezia izan zen bere garaian, haize kontra joan zena, eta maiz kritikatua bere ideiengatik. Ilustrazio garaiko baikortasun eta aurrerabide giroan, hark gizartea, aurrerapena, arteak eta zientziak kritikatu eta mespretxatu zituen. -
Period: to
Diderot
Idazle eta filosofo frantsesa, Ilustrazio garaiko idazle eta filosofoa. Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers izenburuko entziklopediaren editorea izan zen, Jean le Rond d'Alembert-ekin batera. -
Period: to
D'Alembert
Frantziako matematikaria, fisikaria eta filosofoa. zen Mugimendu ilustratuaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen eta Denis Diderotekin batera Entziklopediaren egilea (Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers). Bere iritzian, zientziak oro gizateriaren aurrerapena lortzeko bidea ziren. -
Period: to
Kant
1740an teologia ikasten hasi zen unibertsitatean baina matematika eta fisikarekin, Newton-ena batez ere, zaletu zen. Dena den, garaiko filosofo arrazionalista zein enpiristek, filosofo ilustratuek eta Rousseauren moralak ere eragina izan zuten Kantengan. Ikasketak prezeptore lanekin bateratu behar izan zituen. 1746-1755 bitartean, familia bateko maisu gisa aritu zen lanean, doktoretza egin zuen arte. Hamabost urtez irakasle izan zen unibertsitatean, eta ospe handia lortu zuen. -
Period: to
Hegel
Filosofo alemaniarra izan zen. Tübinger Stift-ko apaizgaitegian egin zituen bere ikasketak, bertan Friedrich Schelling filosofoaren laguna egin zen. Askoren ustez Karl Marxen materialismo historikoan eragin sakona izan zuen XIX. mendeko alemaniar idealismo filosofikoaren burutzearen adierazgarri da Hegel.Jakob Böhme-n idazki ilunek Hegelengan eragin handia izan zuten, honen ustez gizakiaren erortzea unibertsoaren eboluzioan pauso beharrezko bat zen. -
Period: to
Edmund Husserl
Hasieran zientziak, eta zientzien artean bereziki matematika ikasi zuen. Hark eragin handia izan zuen Husserlengan. Irakasle izan zen.
Kontzientzia ikertu eta deskribatu zuen, mundu objektiboaz nahiz irudimen hutsezkoaz nola jabetzen garen aurkitzeko asmoz; berriz, sistema deduktibo formalen teoria orokorra eraikitzea zuen. Atera zituen ondorioen arabera, kontzientziak ez du jabegai dituen objektuez kanpoko existentziarik. Fenomenologia deritzo Husserlen filosofia-sistemari. -
Period: to
Bertrand Russsell
Bertrand Arthur William Russell filosofo, matematikari, logikari eta idazle britainiarra izan zen. Filosofia analitikoan izan zuen eraginagatik da ezaguna, Gottlob Frege, bere lankide G. E. Moore eta bere ikasle Ludwig Wittgenstein eta A. N. Whitehead, bere Principia Mathematica obraren egilekidea. Bere lanak eragin nabarmena izan du matematiketan, logikan, multzoen teorian, hizkuntzaren filosofian etab.. -
Period: to
Max Scheler
Max Scheler filosofo alemaniarra izan zen, garrantzi handikoa fenomenologiaren, etikaren eta antropologia filosofikoaren garapenean. Nazismoaren etorrerak Alemaniari zekarkion arriskua adierazten lehenetarikoa izan zen. Aita luteranoaren eta ama juduaren semea, hasieran katolizismora bihurtu zen, eta bizitzaren amaieran urrundu egin zen. -
Period: to
Ludwig Wittgenstein
Ludwig Josef Johann Wittgenstein austriar filosofoa izan zen. Tractatus logico-philosophicus argitaratu zuen, neurri handi batean Vienako Zirkuluko positibista logikoei eragin ziena, 2 mugimendu honetatik sekula kidetzat hartu ez zelarik. Handik denbora batera, Wittgensteinek berak gogor kritikatu zuen Tractatus Koaderno urdin eta marroietan eta bere Ikerketa filosofikoetan, biak hil ondorengo lanak. Bertrand Russellen ikaslea izan zen. -
Period: to
Martin Heidegger
Martin Heidegger alemaniar filosofoa izan zen, Edmund Husserl eta Ludwig Wittgensteinekin batera, XX. mendeko eta filosofia garaikideko pentsalari eraginkorrena. Teologia katolikoan hasi ondoren, teoria literario, sozial eta politikoa, artea eta estetika, arkitektura, antropologia kulturala, diseinua, ekologismoa, psikoanalisia eta psikoterapia bezalako alorretan eragina izan zuen filosofia bat garatu zuen. -
Period: to
Max Horkheimer
Max Horkheimer alemaniar filosofo, soziologo eta psikologo judua izan zen. Bere lanik garrantzitsuenak hauek dira: arrazoi instrumentalaren kritika (1947) eta Theodor Adornorekin elkarlanean Ilustrazioaren Dialektika (1947). Frankfurteko Eskolaren bidez, Horkheimerrek kolaboratu zuen, eta beste lan esanguratsu batzuk burutu zituen. -
Period: to
Hans-Georg Gadamer
Hans-Georg Gadamer (1900-2002) izan da XX. mendearen bigarren erdiko eszena filosofikoaren protagonista izan den pentsalari alemaniarretako bat. 1960an argitaratu zuen "egia eta metodoa" lana hermeneutika filosofikoaren hasieratzat har daiteke. Pentsamendu-korronte hori Gadamerrek pentsamendu platoniko-aristotelikoaren eta dialektika espekulatibo hegeliarraren artean ezartzen duen elkarrizketan sortzen da. -
Period: to
Theodor Adoro
Theodor Ludwig Wiesengrund Adorno jatorri juduko filosofo alemaniarra izan zen. Frankfurteko Eskolako eta inspirazio marxistaren teoria kritikoaren ordezkari nagusienetako bat da.
Kaiser Wilhelm Gymnasiumera joan zen,non ikasle bikain bezala nabarmendu zen. Gaztaroan Siegfried Kracauer ezagutu zuen, eta harekin adiskidetasun estua izan zuen, hamalau urte zaharragoa zen arren. Elkarrekin Kanten Arrazoi hutsaren kritika irakurri zuten, Adornok bere heziketa intelektualean markatu zuen esperientzia -
Period: to
Emmanuel Mounier
Emmanuel Mounier filosofo frantsesa izan zen, batez ere problematika sozial eta politikoari adi. Komunitate-pertsonalismoaren eta Esprit aldizkariaren sortzailea.
Mounierrek atsegin handiz adierazten du bere lau aitona-amonak nekazariak zirela, lanak onduak eta naturarekin kontaktuan, arima xumeko pertsonak, sentimendu sakon bezain nobleak zituztenak. Herentziazko ibilbide horri lotuta sentitzen da, eta lotuko ditu Mounier bizitza eta pentsamendua, idatziak eta ekintza soziala bere buruarengan -
Period: to
Jean-Paul Satre
Jean-Paul Charles Sartre,frantziar filosofo, idazle, eleberrigile, antzerkigile, ekintzaile politiko, biografo eta literatur kritikaria izan zen, existentzialismoaren eta marxismo humanistaren erakusle. 1964an Literaturako Nobel sarirako hautatua izan zen hamargarren idazle frantsesa izan zen, baina uko egin zion gutun batean Suediako Akademiari esplikatuz berak aintzatespen edo bereizketa oro arbuiatzen zuela eta gizakiaren eta kulturaren arteko loturak zuzenean garatu behar zirela. -
Period: to
Claude Lévi-Strauss
Claude Lévi-Strauss frantziar antropologo, filosofo eta etnologoa izan zen. Ikuspegi estrukturalista gizarte zientzietan sartzean, izatez antropologia estrukturalaren sortzailea izan zen, izen bereko hizkuntzalaritzan oinarritutako metodoa, Saussurek sortua eta formalismo errusiarrak garatua. Bere obraren pisua ikusita, antropologiaren barruan eta kanpoan, XX. mendeko intelektual eragingarrienetako bat izan zen. Baita Nazioarteko Hizkuntza Elkartearen sortzaileetako bat izan zen. -
Period: to
Louis Althusser
Louis Althusser filosofo marxista izan zen. Gainera, normalean estrukturalistatzat hartzen da, frantziar estrukturalismoaren beste aldaerekin duen harremana nahiko konplexua den arren. Althusseren bizitza gaixotasun mental handiko aldiek markatu zuten. 1980an, bere emaztea, Hélène Rytmann soziologoa hil zuen. Eromen baten ondorioz epaitua izateko ezgai deklaratu zuten, eta ospitale psikiatriko batean egon zen hiru urtez. -
Period: to
Michel Foucault
Michel Foucault, jaiotzez Paul-Michel Foucault frantses filosofoa izan zen. Irakasle izan zen Frantziako eta AEBetako hainbat unibertsitatetan, eta pentsamendu sistemen historiako katedradun Collège de Francen.
Foucault, nagusiki, gizarte erakundeetako bere ikerketa kritikoengatik da ezaguna, bereziki psikiatria, medikuntza, giza zientziak, espetxe sistema, baita giza sexualitatearen historiari buruz egindako lanarengatik ere. -
Period: to
Jürgen Habermas
Jürgen Habermas filosofo eta soziologo alemaniarra da. Atzerriko unibertsitateetan irakasle gisa egindako jarduera erregularrari esker, bereziki Estatu Batuetan, baita bere lan garrantzitsuenak berrogei hizkuntza baino gehiagotara itzultzeagatik ere, bere teoriak mundu zabalean ezagunak, aztertuak eta eztabaidatuak dira. Habermas Frankfurteko Eskolako bigarren belaunaldiko kiderik ospetsuena da, eta Gizarte Ikerketarako Institutuan garatutako Teoria kritikoaren erakusleetako bat.