Screenshot 2022 10 04 12.07.48

Filosofiaren historia

  • Period: 4000 BCE to 476

    Aintzinaroa

  • Period: 700 BCE to

    Filosofiaren historia

  • 680 BCE

    Tales Miletokoa

    Tales Miletokoa
    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera
  • 480 BCE

    Parmenides

    Parmenides
    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin.
  • 450 BCE

    Protagoras

    Protagoras
    Antzinako Greziako lehenengo sofista izan zen, eta zenbaiten ustez garrantzitsuena1. Erretorikan eta bertutean aditua, Platonek Protagoras elkarrizketan bertutearen lehen irakasle profesionala izateari egotzi dio. Bere ospea eta eragina oso nabaria izan zen Periklesen Atenasen.
  • 430 BCE

    Sokrates

    Sokrates
    Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen.
  • 420 BCE

    Heraklito

    Heraklito
    Antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa. Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Artemisaren Efesoko tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira.
  • 400 BCE

    Platon

    Platon
    Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabaria izan zen.
  • 400 BCE

    Pitagoras

    Pitagoras
    Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama.
  • 350 BCE

    Aristoteles

    Aristoteles
    Grezia klasikoko filosofo eta polimata izan zen. Platonek irakatsia, Lizeoaren, filosofiaren eskola peripatetikoaren eta tradizio aristotelikoaren sortzailea izan zen. Bere idazkiek gai asko jorratzen dituzte, besteak beste, fisika, biologia, zoologia, metafisika, logika, etika, estetika, poesia, antzerkia, musika, erretorika, psikologia, hizkuntzalaritza, ekonomia, politika, meteorologia, geologia eta gobernua.
  • 310 BCE

    Epikuro

    Epikuro
    Antzinako Greziako filosofoa izan zen. Epikurok obra asko idatzi zituen, baina gehienak galdu egin dira.Epikuro Demokritoren jarraitzailetzat har daiteke fisikaren alorrean (atomismoa), baina ez zion haren determinismoari jarraitu.
  • 40

    Seneka

    Seneka
    Moralari buruz aritu zen filosofo estoiko nabari bat izan zen. Erromatar Inperioko politika pertsonaia garrantzitsua ere izan zen. Bere idazkiei esker, mendeetan barrena estoizismoaren pentsaera ulertzeko ezinbesteko erreferentzia izan da.
  • 390

    Agustin Hiponakoa

    Agustin Hiponakoa
    Filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
  • Period: 476 to 1492

    Erdi aroa

  • 1245

    Tomas Akinokoa

    Tomas Akinokoa
    filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da.Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak.
  • 1320

    Gilen OKham

    Gilen OKham
    Fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa. Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena. Ezaguna da Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik.
  • Period: 1492 to

    Aro Modernoa

  • 1500

    Tomas Moro

    Tomas Moro
    Ingeles pentsalari, teologo, politiko, humanista eta idazle izateaz gain, poeta, itzultzaile, Henrike VIII.aren lord kantziler, lege-irakasle, negozio zibilen epaile eta abokatu ere izan zen. Bere lanik ezagunena Utopia da eta bertan, izen bereko irla bateko nazio batean finkaturiko gizarte ideal baten antolaketa adieraztea du helburu. Gainera, Moro Erreforma protestantearen aurkari garrantzitsu izan zen, bereziki, Martín Luterorena eta William Tyndalerena.
  • Francis Bacvon

    Francis Bacvon
    Britainiar filosofo, abokatu, idazle eta estatu-politikaria izan zen. Enpirismo filosofiko zein zientifikoaren aitatzat hartzen da.
  • Deskartes

    Deskartes
    Filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun.
  • Hobbes

    Hobbes
    Filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen.Bere lanik ezagunena Leviathan (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean.Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste.
  • Spinoza

    Spinoza
    jatorri sefardi hispano-portugaldarreko filosofo neerlandarra izan zen. Baruj, Bento, Benito, Benedicto edo Benedictus (de) Spinoza edo Espinosa ere esaten zaio, itzulpenen arabera, jatorriari buruzko hipotesietan oinarritzen dira denak. Kartesianismoa gisa ezagutzen den korrontearen ondorengo kritikoa da, eta XVII. mendeko filosofiaren arrazionalista handietako bat da.
  • Locke

    Locke
    filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun.Ez zuen innatismoaren eta determinismoaren existentzian sinesten eta jakinduria zentzumenetatik datorrela uste zuen. Lockerentzat, jakinduria gertakizunen arteko erlazioagatik dator (Nola eta ez zergatik). Bere pentsamenduak arrazionalismoaren eta mekanizismoaren elementuak ditu ere.
  • Leibniz

    Leibniz
    Alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen.XVII. eta XVIII. mendeetako pentsalari handienetakoa izan zen, azken jenio unibertsal gisa ezaguna. Metafisika, epistemologia, logika, erlijioaren filosofia, matematika, fisika, geologia, legegintza eta historiaren alorretan, ekarpen sakon eta garrantzitsuak egin zituen.
  • Berkeley

    Berkeley
    Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da. Obra ugari idatzi zituen, horien artean “ Ezagutzaren hastapenak (1710)" eta “ Hylas eta Filonousen arteko Elkarrizketak (1713)".
  • Montesquieu

    Montesquieu
    Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko konstituzio ugaritan ezarria.
  • Hume

    Hume
    Eskoziar filosofo, historialari, ekonomialari eta saiakeragilea izan zen. Gaur egun Mendebaldeko filosofiako eta Eskoziako Ilustrazioko figura garrantzitsuenetako bat da. Ezaguna da enpirismoan, eszeptizismoan eta naturalismoan oinarritutako sistema filosofikoa garatu izanagatik. Bere lan nagusiak Giza naturari buruzko tratatua (1739) eta Wikisource-logo.svg Giza ezagutzari buruzko ikerketa (1748) dira.
  • Rousseau

    Rousseau
    suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen.
    Jean-Jacques Rousseau oso filosofo berezia izan zen bere garaian, haize kontra joan zena, eta maiz kritikatua haren ideiengatik. Ilustrazio garaiko baikortasun eta aurrerabide giroan, hark gizartea, aurrerapena, arteak eta zientziak kritikatu eta mespretxatu zituen, arrazoian oinarritua
  • Kant

    Kant
    Historiako filosofo nabarmenetakoa da.Kanten filosofia sistema ezagutzaren kritikatik sortu zen.Ilustrazioko ideiak defendatu zituen eta Frantziako Iraultzaren eta AEBen independentziaren alde agertu zen, baina teorikoki, ez praktikoki, ezta politikoki ere. Deismoaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen.
  • Period: to

    Aro garaikidea

  • Hegel

    Hegel
    Filosofo alemaniarra izan zen. Alemaniar idealismoaren figura garrantzitsuenetako bat[1] eta filosofia modernoaren sortzaileetako bat da, eta bere eragina epistemologiara, logikara, metafisikara, estetikara, historiaren filosofiara, erlijioaren filosofiara eta filosofiaren historiara hedatzen da.
  • Marx

    Marx
    Alemaniar filosofo eta politika zein ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik.
  • Nietzesche

    Nietzesche
    filosofo eta filologo alemana izan zen, eta XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat. Haren filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendeko oso ideologia ezberdinetan. Oso filosofo aztertua eta eztabaidatua izan da, eta haren pentsamenduari askotariko interpretazioak egin zaizkio. Nietzscheren lanik nabarmenenak Honela mintzatu zen Zaratustra eta Moralaren genealogia dira.
  • Freud

    Freud
    austriar mediku neurologoa, psikoanalisiaren sortzailea izan zen, psikopatologia tratatzeko metodo klinikoa, elkarrizketa bidez gaixoaren eta psikoanalistaren artean.
  • Husserl

    Husserl
    alemaniar filosofoa izan zen.Hasieran zientziak, eta zientzien artean bereziki matematika ikasi zuen. Franz Brentanoren ikasle izan zen, eta hark eragin handia izan zuen Husserlengan. Irakasle izan zen, Hallen, Göttingenen eta Friburgon, harik eta, 1936an, bere judu jatorria zela eta, irakaskuntzatik kendu zuten arte.
  • Wittgenstein

    Wittgenstein
    Filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen. Bizitzan zehar, bi lan soilik prestatu zituen argitaratzeko, Tractatus logicus-philosophicus eta Ikerketa filosofikoak; eta biak bere bizitzako pentsamendu filosofikoaren bi ikuspuntu bereizien mugarri dira.
  • Russell

    Russell
    Galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen. Bibliografia itzelaren egilea da, haren liburuetan bereziki Matematikaz, Filosofiaz eta Politikaz idatziz. XX. mendeko filosoforik eragingarrienetarikoa izan zen. 1950ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.
  • Heidegger

    Heidegger
    filosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.
  • Jean-Paul Sartre

    Jean-Paul Sartre
    frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.Uko egin bazion ere, Literaturako Nobel Saria eman zioten 1964an.
  • Hanna Arendt

    Hanna Arendt
    judu jatorriko politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Arendtek gehien aztertu zituen ideien artean politikaren natura eta bizitza politikoaren inguruko auziak daude. Askatasuna eta berdintasuna, elkarren lehiakide beharrean, guztiz osagarriak direla aipatzen zuen; askatasuna, Arendten ustez, "berdinen" artean bultzatutako ekintza politikoaren emaitza da.
  • Foucault

    Foucault
    irudi oso garrantzitsua izan zen XX. mendeko pentsamendu frantseserako. Estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren artean kokatzen da. Hil zenerako, Frantzian pertsonarik azkarrenetarikotzat hartua zuten, nahiz eta oso gaztea izan. Berak arkeologotzat zuen bere burua.
  • Karl popper

    Karl popper
    austriar jatorriko filosofo ingelesa izan zen. Metafisika antideterministaren aldekoa izan zen, eta ezagupena aldez aurretik mugatu ezinezko ekintza zela, eta norbanakoaren esperientziatik garatzen zela uste izan zuen. XX. mendeko zientziaren filosofo garrantzitsuenetakotzat hartzen da.
  • Simone de Beauvoir

    Simone de Beauvoir
    idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko eleberriak, entseguak, biografiak eta monografiak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik.
  • Levi-strauss

    Levi-strauss
    filosofo eta antropologo frantziarra izan zen. Gizarte zientzien epistemologian eragin handiko pentsalaria eta estrukturalismo izeneko eskolaren sortzaileetako bat da.
  • Habermas

    Habermas
    soziologoa eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Haren lanak, epistemologian oinarrituak, eragin handikoak izan ziren XX. mendean.