283

Euskaldunak AEBetako Historian

  • Sep 6, 1522

    Juan Sebastian Elkanoren lorpena

    Juan Sebastian Elkanoren lorpena
    XVI. mendeko hitoetako bat lortzen du Juan Sebastian Elkano getariarrak. 1519an San Lucar de Barramedako (Cadiz) portutik ateratzen da munduari barkuan buelta emateko helburuarekin. Hiru urteko bidaia eta gero, 1522ko irailaren 6an iristen da San Lucarreko portura.
  • Jul 8, 1563

    Mexikoko Durango hiria sortzen da

    Mexikoko Durango hiria sortzen da
    Francisco de Ibarra izan zen hiriaren fundatzailea, kapitain bizkaitarra.
  • Period: to

    Ingalaterra vs Espainia gerra

  • Armada Invencible

    Armada Invencible
    'Invencible' Armadako barkuak Ingalaterrako kostaldera gerturatzen direnean, erasoa noiz egin zain geratzen dira. Bertako ekaitzen eta haize ufada gogorren ondorioz, barku asko hondoratu egiten dira. Euskal kostan eraikitakoak barku guztiak ekaitzari eusten diote, eta inolako arazorik bueltatzen dira.
  • 1598

    1598
    Juan de Oñate meatze-jabeak Pueblo lurraldea konkistatu eta kolonizatzeko ahalegina martxan jartzen du.
  • 1598

    Nueva Mexikoko lehen kolonia ezarrita geratzen da -AEBetan ezarritako lehenengoa- eta Eliza ere eraikiarazten du -AEBetan altxatutako lehenengoa.
  • Period: to

    Euskal arrantzaleen Urrezko Aroa

    XVI. mende bukaeran XVII. mende osoan, euskal arrantzaleak munduko itsas-gizonik ospetsuenetakoak bilakatzen dira. Batez ere, balea arrantzatzeko erabiltzen duten teknikagatik, eta baita baleen koipearekin eskuratzen duten olio kantitateagatik. Olio hori eskuratzeko teknika eredu izan zen herrialde askorentzat.
  • Gasnold Maineko kostaldera iristen da

    Gasnold Maineko kostaldera iristen da
    Gosnold, Maineko kostaldera iritsiko den lehen esploratzaile ingelesak, europar erara jantzitako indiarrez osatutako tripulazioa zuen euskal txalupa batekin egin zuen topo Mainera iritsi bezain laster. Hauek esan ziotenez, aurreko egunetan Donibane Lohitzuneko arrantzale batzuekin egonak ziren gaur egungo Kennebunkporten inguruan; ‘Placentia’ izena ere aipatu zuten.
  • Period: to

    Maineko kostaldearekin lotura duten datuak

    Xabier Agotek bildutako datuen zerrenda
  • Sebastian Vizcaino Kaliforniara

    Sebastian Vizcaino Kaliforniara
    Bi urteko prestaketen ondoren, Sebastian Vizcaino merkatari bizkaitarra abian jartzen da Mendocino lurmuturrerainoko bidaiarekin (bidean Kaliforniako kostalde guztia zundatu, mugatu eta izendatzen du). Maiatzaren 15ean utzi zuten Acapulcoko portua 'San Diego' eta 'Santo Tomas' ontziek, 'Tres Reyes' fragatak eta 'barco luengo' delakoak. Guztiak Vizcainoren esanetara.
  • "Hamaika Mila Birjinen badia"

    "Hamaika Mila Birjinen badia"
    Sebastian Vizcainok izen hori ematen dio gaurko San Quintin badiari.
  • Santa Catalina irla (Kalifornia)

    Sebastian Vizcainok hiru irla topatzen ditu bere bidaian. Horietako bati, Santa Catalina izena jartzen dio.
  • Portu berri bat: Monterrey (Monterrey badia, Kalifornia)

    Portu berri bat: Monterrey (Monterrey badia, Kalifornia)
    Sebastian Vizcainoren beste izendapen garrantzitsu bat: Monterrey portua. Espedizioa bultzatu zuen Monterreyko kondearen omenez.
  • Lescarbot euskaldunei buruz

    Lescarbot esploratzaile frantziarrak zera dio: Mainetik euskaldunek 6000 kastore larru eramango dituztela Frantziako erregearen aginduren aurka…
  • Messamoet Mi'kmaq Baionan izan zen

    Messamoet Mi'kmaq Baionan izan zen
    Samuel de Champlain esploratzaile frantsesak Mainera egin zuen bidaian Messamoet Mi’kmaq indiar buruzagia izan zuen gidari. Messamoet 35 urte lehenago, hau 1571ean, Baionan egon zen bizitzen euskal arrantzaleek eramanda.
  • Bi euskal txalupekin topo

    George Popham ingelesak Maineko kostaldean bi euskal txalupekin egin zuen topo.
  • Henry Hudsonek ere, euskaldunekin topo Mainen

    Henry Hudson esploratzaile holandesak Maineko kostaldean beste bi euskal txalupekin egin zuen topo. Mi’kmaq indiarrek euskaldunekin harremanetan ari direla esango diote.
  • Euskaldunak="Bascua"

    Biencourt frantziar kolonoak dio Maineko kostaldeko Wabanaki indiarrek euskaldunak “Bascua” izenez, eta Saint Malokoak “Samaricois” (hau da, Samarikoak) izenez deitzen dituztela.
  • Period: to

    Misiolari jesuitak Kalifornian

  • Period: to

    Juan de Ugarteren misioa

    Hondurasen jaioa. Bi asmo handi zituen jesuitak: Indioei doktrina irakastea, egunero mezetara, arrosariora eta doktrinara joatera behartuz, eta indioak lurra lantzera eta abereak zaintzera ohitzea. Lanera ohitzea, alegia.Oso gauza berria gizon eta emakume haientzat. Izan ere, Cochimíak nomadak ziren, eta mendian biltzen zutenetik eta arrantzatik bizi ziren.
  • Ugartek 'El Triunfo de La Cruz' itsasontzia eraikitzen du

    Ugartek 'El Triunfo de La Cruz' itsasontzia eraikitzen du
    Kontrakostaren hegoaldea aztertzeko helburuarekin, itsasontzi hori eraikitzen du.
  • La Pazko Nuestra Señora del Pilar misioa

    1719an Ugarteren itsasontzia La Pazko badiaraino joan zen, han beste misio bat ezartzeko asmoarekin. Urtebete geroago, 1720an, fundaturik zegoen La Pazko Nuestra Señora del Pilar misioa
  • Sistiagak eta Luyandok San Ignacio Kadakaamán misioko eliza fundatzen dute.

    Sistiagak eta Luyandok San Ignacio Kadakaamán misioko eliza fundatzen dute.
  • Period: to

    Euskal jatorriko bi jesuiten misioak: Sebastian Sistiaga eta Juan Bautista Luyando

  • San Franciscoko (Alta California) lehen espedizio esploratzaile-kolonizatzailea

    San Franciscoko (Alta California) lehen espedizio esploratzaile-kolonizatzailea
    Juan Bautista Anza II.ak (aita hernaniarra zuen) gidatu zuen 1776an. Urtebete geroago, 1777an, espedizioaren arrakastaren aurrean, Nueva Españako erregeordeak Nuevo Mexikoko gobernadore izendatu zuen.
  • La Fayetten barkua, Pasaian

    La Fayetten barkua, Pasaian
    Ameriketako Independentzia Gerran, La Fayette-n La Victoire barkua Pasaiatik irteten da 1777ko apirilaren 26an, AEBetara bidean. La Fayette pertsona klabea izango da Ameriketako Independentzia Gerran
  • Period: to

    Espainiako lehen enbaxadorea, euskaldun bat

    Diego de Gardoki bilbotarra izango da Espainiako lehenengo enbaxadorea AEBetan.
  • AEBetako Konstituzioa

    AEBetako Konstituzioa
    AEBetako lehen Konstituzioaren sorreran, John Adams presidenteak bi eredu erabili zituen. Eredu horietako bat, Bizkaiko Foruak izan ziren. Adamsen arabera, Bizkaiko Foruak berritzaileak eta eredugarriak ziren garai hartan.
  • "Euskaldunek asmatu zuten"

    "Euskaldunek asmatu zuten"
    Thomas Jefferson presidente amerikarra, 1788an: “Euskaldunek asmatu zuten”. Erreferentzia egiten zion nola euskal arrantzaleak izan ziren balearen arrantzatzearen teknika mundu osoari irakatsi zietenak.