-
XX. eta XXI.MENDEAK ESPAINIAN
XX. mende hasieran, zenbait gatazka egon ziren Europan (Lehen eta Bigarren mundu gerrak). Bestealde, industriazazio prozesuak areagotu egin zituen fabrika jabeak eta langileren arteko liskarrak. -
Alfontso XIII
Espainian, mende hasieran Alfontso XIII.a (Alfontso XII. semea) izendatu zuten erregea. Oso egoera zaila zen:
Espainiak galdu zituen bere Ameriketako azken koloniak eta krisi politiko bat sortu zen.
Liskar oso bortitzak egon ziren burgesia eta langileen artean.
Toki batzuetan, bereziki Katalunian eta Euskadin, autonomia eskatzeko mugimenduak sortu ziren.
XIX. mendean lortutako Marokoko lurretan etengabeko gerra bat zegoen eta milaka soldadu hil ziren. -
ERREFORMAK BIGARREN ERREPUBLIKAN
Nekazaritza erreforma: Gutxiengoaren esku zegoen lurra banatzeko.
Langileen soldatak igo zituzten.
Hezkuntza publikoa indartu zuten.
Kataluniako estatutua onartu zuten, autonomia bihurtzen.
Armada modernizatzen saiatu ziren.
Eliza eta Estatua banatu zituzten. Neurri horietako batzuk ezinegona sortu zuten. -
BIGARREN ERREPUBLIKA
1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen eta konstituzio berri bat onartu zen. Honek ezarri zuen herritar guztiek eskubide berdina zituztela eta, bozkatzeko eskubidea eman zien emakumeei.
Garai honetan erreforma batzuk egin zituzten arzoak konpontzeko -
GERRA ZIBILA
1936ko uztailean, Marokon zeuden armadako kideak Gobernuaren aurka altxatu ziren, erreformen aurka zeudenen babesarekin. Haien asmoa zen boterea berehala eskuratzea, baina herrialdearen zati baten kontrola soilik lortu zuten.
Altxamendu horren ondorioz, Espainian hiru urteko gerra bat piztu zen bi bandoren artean:Bando errepublikanoa: Gobernuko alderdiek osatzen zuten.
Bando matxinatuta edo nazionala: Errepublikaren kontra zeudenekin. -
Francoren Diktadura
Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralaren diktadura hasi zen. Horrela, Konstituzioa kendu eta lege berri batzuk egin zituzten:
Prentsa askatasuna kendu.
Hauteskunde askeak debekatu, bai eta alderdi politikoak ere.
Herritar asko beren ideiengatik gartzelatu edo hil zituzten. -
Transizioa
Franco hil eta handik gutxira, Joan Karlos I.a izendatu zuten Espainiako errege. Izan ere, Alfontso XIII.aren biloba zen. Joan Karlos I.ak Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernuko presidente eta hau izan zen diktaduratik demokraziara igarotzeko prozesua gidatu zuena (Transizioa). Prozesu horretan, zenbait neurri hartu ziren:
Ideia politikoengatik gartzelan zeuden presoak askatu ziren eta, alderdi politikoak eta langile sindikatuak legeztatu ziren. -
Konstituzioa
1978ko Konstituzioa da Espainiako lege garrantzitsuena. Bertan jasotzen dira espainiarren eskubideak eta betebeharrak, Espainiako lurralde-antolaketa eta Espainiako estatuaren gobernu forma.
Konstituzioan esaten da Espainiako sistema politikoa monarkia parlamentarioa dela. Estatuak hiru botere dauzka: legegilea, betearazlea eta judiziala. Botere horietako bakoitza besteekiko askea da eta berezko eginkizuna du. -
1981ETIK GAUR EGUN ARTE
Adolfo Suarez 1981 - 1982
Calvo Sotelo
Felipe Gonzales (PSOE)
Jose Maria Aznar 1996 2004 (PP)
Jose Luis Rodriguez Zapatero 2011
Mariano Rajoy 2018 arte.
Pedro Sanchez (PSOE)
2002an euroa bihurtu zen moneta ofiziala.