-
Euskara jai bat Derion?
Hainbat euskaltzale batu ginen jai bat egiteko eta euskara elkarte bat osatu genuen -
Olentzero
Hilabete batzuk eztabaidatzen eta oraindik izenik, funtziorik eta abar izan barik, gure lehen ekintza izan zen Olentzeroa antolatzea abesbatzarekin batera. -
Tximintxen kanpaina
Tximintx izena jarri genion sortu berri genuen elkarteari, tximintxak zabaldu genituen herritik (baten batek plaga zegoela pentsatu zuen) eta jendaurrean aurkeztu genuen gure Tximintx. -
Berriaren aldeko jaialdia
Txorierriko AEKrekin batera, Berria egunkariaren aldeko jaialdia antolatu genuen Derion, egunkari berriari laguntzeko gure diru ekarpena eginez. -
Tximintx eguenak
Gure lehen ekimen nagusia Tximintx eguenak izan ziren. Hilean behin eta eguenetan kultur emanaldi bat ekartzen genuen Deriora. Garai hartan, euskaraz programatzen bakarrak ginen Derion. -
Txarriboda bertso-bazkaria
Lehendabiziko aldiz egin genuen Txarriboda San Isidro jatetxean. Ordutik, urtero egin dugu: urte gehienetan Lagun onak txokoan, behin Derioko eskolan eta 2016an Baserri Antzokian -
Sasimartxo
Bazkideen arteko topagunea izateko bokazioarekin Sasimartxoko ospakizuna berreskuratu genuen. Lehen urteetan Errekalde parkean egiten genuen eta azken urteotan Santimamiko landatan. -
Derioko jaiak
2004tik Jai Batzordea sortu zen arte, Derioko jaietan parte hartu zuen Tximintxek, txosna jartzen eta euskarazko kontzertuak antolatzen. -
Derioztarren euskara
Derioko euskarazko berbeta batzeko proiektua amaitu zen. Bertan Tximintxeko hiru kidek hartu zuen parte eta liburu bat eman genuen argitara. -
Derioko berbalaguna
2005eko irailetik hasita, Derioko berbalaguna jarri genuen martxan, udala, AEK eta Udal euskaltegiarekin batera. Derioko martxan egon zen bitartean, urtero 55 bat pertsonak hartu zuten parte. -
Txorierriko berbalaguna
Derioko berbalaguna Txorierri osora zabaldu genuen, eskualde beste euskara elkarterekin batera. Gaur egun ere osasuntsu dabil Berbalaguna ... -
Derioztarrak 5 kontinenteetan
Derioztarrek euren bidaiak kontatzen dituzte, tabernetan, herritarren aurrean; mila lekutatik bidaiatu dugu urte hauetan zehar. -
Kukuke antzerki eskola
Bilboko Zenbat gara elkartearekin batera, sortu genuen Kukuke antzerki eskola, gaur egun ere indartsu eta sasoiko dabilena. -
Ahotsak Derion
Derioko hainbat pertsona zahar grabatu genituen (guztira 24) eta gero DVD bat atera genuen grabazio horiek guztiak jasotzeko. Horrez gain, ahotsak.eus webgunean daude ikusgai bideook. -
Jai batzorde berriaren sorreran parte
2012an Jai Batzorde herrikoia sortu zen Derion eta Tximintxeko hainbat kide egon ziren sorrera horretan, laguntzen, lehen bilerak egiten, txosnan txandak egiten eta abar. -
Herria martxan, martxa herrian
HMMH ekimena jarri genuen martxan Derioko jaietan, Derioko jai batzorde berriarekin batera. -
Ermitaz ermita
Txorierriko berbalagunekin ermitaz ermita egin genuen hainbat txango. Eta gero horiek guztiek argitalpen batera ekarri genituen, eta ordutik hor dago, Txorierriri bueltako emango dionaren zain. -
Topaeguna
Euskal Herriko euskara elkarteen festa Derion egin genuen Tximintxekook Topagunearekin batera. Festa egun ederra izan zen. -
Euskarak 365 egun
Urte horretatik aurrera abenduaren 3an ekitaldia egiten du Tximintxek, euskarak 365 egun kanpainaren barruan. -
Irakurri, gozatu eta oparitu
Hiru urtez euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko programa arrakastatsu hau jarri genuen martxan Derioko liburutegiarekin eta Arinka dendarekin batera. -
Telp tailerra Derion
Telp tailerra egin genuen Derion, eta hainbat kidek egin genuen tailerra. -
Derio euskalduna irudikatzeko tailerra
Tailer parte-hartzailea jarri genuen martxan, derioztar euskaldunei galdetzeko zer nahi zuten Tximintxengandik. -
Baserri antzokia
2016ko udazkenean Baserri antzokiak ireki zituen ateak Derioko lurretan. -
Derion Ahora
Derion, Euskaraldia baino lehen, martxan jarri genuen aktibazio programa, Derion Ahora izenekoa. 384 derioztarrek hartu zuten parte programan, gehienak ahobiziak. Izugarrizko mugimendua nabaritu genuen herrian. -
Aukeren mapa
Derion euskaraz egiteko aukerak dakartzan mapa, aukera handiak edo txikiak, taberna, denda edo zerbitzuetan: -
Euskaraldia
2018an Euskal Herri osoan bezala, Euskaraldia jarri genuen martxan Derion. 501 pertsonak hartu zuten parte.