-
Period: to
Espainiarren kolonizazioa
Sociedad Española de Africanistas y Colonistas izeneko espainiar elkartea Rio de Oroko badian kokatu zen eta hango biztanleekin hitzarmen batzuk egin ondoren, Espainiako gobernuak eremu hura bere babespeko lurraldetzat hartu zuen. Espainiarren kolonizazioak oztopo batzuk izan zituen: Frantziak lurraldea eskatu zuen, Mauritaniaren barneko lurra zelakoan, eta Ma' al-Aynyan arabiar buruzagiak lurralde burujabe bat eratu zuen Smarako hiria hartu ondoren. -
Berlingo konferentzia
Berlingo konferentzian europarrek afrikar kontinentea banatu zuten. Espainiari saharar lurraldea egokitu zitzaion. Sahararrek lehen aldiz mugak ezagutu zituzten. -
Frantzia eta Espainiaren arteko hitzarmena
Frantzia eta Espainiaren arteko hitzarmen bat sinatu zen; Sahara Espainiarraren mugak eta Aljeria, Mauritania eta Marokoko frantsesen agindupeko lurraldeen mugak zehazteko. -
Period: to
Espainiako gudarosteak
Espainiako gudarosteak Sahara Mendebaleko lurralde guztiak hartu zituen (Rio de Oro eta Sakia-el-Hamra). -
Idazkari Nagusiaren eskutitza
Idazkari Nagusiak eskutitz bat bidali zion Espainiari, erakundearen Gutuneko XI. kapituluko lurralde autonomoekiko obligazioak azalduz eta informazioa eskatuz espainiar administrazioari lotutako lurralde horietako batzuei buruz. -
Marokoko Estatua
Marokoko Estatuak beretzat eskatu zuen lurraldea eta atzera bota zituen espainiar gudarosteak bi nazioen arteko mugetatik. -
Sahara Espainiarra
Afrikako espainiar kolonia osteko probintzia izan zen, Mendebaldeko Espainiar Afrikako Saguia el Hamra eta Río de Oro eskualdeek sortua. -
Period: to
Idazkari Nagusiaren eskutitzaren erantzuna
Bi erantzun jaso ziren; indarrean zegoen legearen arabera, Afrikako espainiar soberanian dauden lurraldeak Espainiako probintzia gisa sailkatuta zeudela eta ondorioz, ez zegoela legeari jarraitzen zion Lurralde Ez Autonomorik Espainiako administrazio-sisteman. -
1514 Ebazpena (XV)
Mundu mailan deskolonizazio prozesua azkartzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak behin-betiko 1514 Ebazpena (XV) onartu zuen. Adierazpen horren arabera, herrialde eta herri koloniei independentzia ematen zaie, eta adierazten da atzerritarrek herri bat azpiratzea, dominatzea eta esplotatzea oinarrizko giza eskubideak ukatzea dela. -
Saharako Probintziako Antolakuntza eta Araubide Juridikoaren legea
Saharako Probintziako Antolakuntza eta Araubide Juridikoaren legea onartu zen Espainian. -
Mendabaldeko Sahara Lurralde Ez-Autonomoen zerrendan
Mendebaldeko Sahara deskolonizazioari lotutako Lurralde Ez Autonomoen zerrendan sartu zen. -
Sahara Espainiarra Lurralde Ez-Autonomoa
Herrialde eta herri koloniei independentzia emateari buruzko Adierazpena aplikatzerakoan sortzen den egoera aztertzeaz arduratuko den Batzorde Bereziak (Deskolonizaziorako Batzorde Berezia ere deitzen dena) edo 24en Batzordeak, ebazpen bat egin zuen eta bertan adierazi zen Sahara Espainiarra lurralde ez autonomoa zela. -
Period: to
Autodeterminazio erreferenduma
Batzar Nagusiak Saharako herriarentzako autodeterminazio erreferendum bat antolatzearen beharra onartu zuen. -
Batzar Nagusiaren lehen ebazpena
Batzar Nagusiak lehen ebazpena egin zuen herri sahararrak autodeterminaziorako zuen eskubidea eta Espainiako estatuak potentzia administratzaile gisa zituen obligazioak berresteko. -
Fronte Polisario
Saguia el Hamra eta Rio de Oroko Askapenerako Herri Frontea (Fronte Polisarioa) sortzen da, sahararrek beren nazioaren independentziaren alde eratu zuten erakunde politiko-militarra da. -
Fronte Polisarioak lehen ekintza armatua
Fronte Polisarioak lehen ekintza armatua egin zuen lurraldea askatzeko. Ordutik, Fronte Polisarioak egonkortu egin zuen kolonia espainiarraren aurka zuen jarrera eta herri sahararraren ordezkari bilakatu zen autodeterminazioa eskuratzeko borrokan. -
Iritzi kontsultiboa
Marokok eta Mauritaniak lurraldearekiko erreklamazioak egin ondoren, Batzar Orokorrak iritzi kontsultibo bat eskatu zion Nazioarteko Justizia Auzitegiari, Sahara espainiarraren egoera juridikoaren inguruan eta Maroko edota Mauritaniarekin zituen subiranotasun lotura historikoen inguruan. -
Period: to
Maroko, Mauritania eta Fronte Polisarioaren arteko gerra
Maroko eta Mauritania gerra piztu zuten Fronte Polisarioaren aurka Mendebaldeko Sahara kontrolatzeko helbuarekin. -
Nazioarteko Justizia Auzitegiaren iritzi kontsultiboa
Nazioarteko Justizia Auzitegiak iritzi kontsultibo bat erabaki zuen: Maroko eta Mauritaniaren aldetik ez zegoen inongo subiranotasun loturarik lurralde sahararrarekin, eta Sahara espainiarra lurralde ez-autonomoa izaten jarraitzen zuela, deskolonizazioaren baitan jarraituz. -
Maroko eta Sahara Espainiarraren inbasioa
Marokok Sahara Espainiarra inbaditu zuen. -
Hassan II. aren Indar Armatuek Mendebaldeko Saharako muga gurutzatu zuten
Hassan II. aren, marokoko erregearen Indar Armatuek Mendebaldeko Saharako muga gurutzatu zuten, eta Espainiak utzitako kokalekua okupatzen hasi ziren, eta, jarraian, Marokoko herritar zibilek gauza bera egin zuten. Hala ere, ez Segurtasun Kontseiluak ezta Nazio Batuen beste organorik ere ez zuen ezer egin herritar sahararrak babesteko erasoaldi horretatik. -
Juan Carlos, Espainiako erregearen bisita
Juan Carlos, Espainiako Erregea, Aaiunera joan zen armada bisitatzera. -
Hassan II.aren hitzaldia
Hassan II.aren irrati bidezko hitzaldia: "Bihar muga zeharkatuko dugu gure ibilaldia egiteko". -
Ibilaldi Berdea
Saharako basamortuan 350.000 zibil eta 40.000 soldadu marokoarrek egin zuten Ibilaldi Berdea gauzatu zen, sahararrek “Martxa Beltza” ere deitzen diote. Ordu arte Espainiaren kolonia zenez, Mendebaldeko Sahara Marokoren menpe jartzeko helburuarekin burutu zen ibilaldia da. Soldaduak Hassan II.a Marokokoa erregeak bidali zituen Agadirretik, Marokoko hiritik. Astebetera, Espainiar Sahara izandakoaren subiranotasuna Maroko eta Mauritaniari eman zien Espainiak. -
Hiruko Gobernuaren Akordio
Hiruko Gobernuaren Akordioa sinatu zuten Espainiar Estatuak, Marokok eta Mauritaniak. -
Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioa
Martxa berdea hasi eta hamabi egunera, Espainiako Gorteek Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioa onartu zuten; aldeko 345 boto, 4 abstentzio eta aurkako 4 botorekin. -
Sahara Espainiarraren desagerpena
Marokok Ibilaldi Berdea egin ondoren, Espainiak eskualdea utzi zuen, eta, une hartatik aurrera, Maroko (nazioarteko aldarrikapen gabe eskualdea okupatzen duena) eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa Mendebaldeko Sahara izeneko eskualdea kontrolatzeko lehian ari dira.
Nazioarteko zuzenbidearen arabera, eskualdeko burujabetza eta administrazioa de jure espainiarren eskuetan dago oraindik, hala ere, honek Madrilgo Akordioak eta gero, ez du erabakirik hartu. -
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) independentziaren aldarrikapena
Fronte Polisarioak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) independentzia aldarrikatu zuen. Mendebaldeko Saharan osatutako estatua da. Espainiak Saharako bere koloniatik alde egin ondoren, 1976an Marokok eta Mauritaniak okupatu zuten. -
Mauritaniaren atzera-egitea
Fronte Polisarioak abiatutako nazio askapeneko gerraren ondorioz, Mauritaniak lur horretatik alde egin zuen, eta Marokoren esku utzi zuen eskualde osoa -
Lotsaren Horma
- hamarkadan Hassan II.a Lotsaren Horma izenekoa eraikitzen hasi zen, Saharar Fronte Polisarioa gerarazteko helburuarekin. 2.720 kilometroko luzera duen horma honek Sahara iparraldetik hegoaldera bitan banatzen du. Munduko bigarren luzeena da, Txinako harresiaren ondoren. Hondar eta harriz eraikitako horma zatiez osatuta eta alanbre, lubaki eta bunkerrak ditu. Bost kilometroro soldadu konpainiak aurki daitezke eta inguru guztia puntako teknologiaren bidez kontrolatzen dute.
-
Su-etena
Mendebaldeko Sahararen autodeterminaziorako erreferenduma egiteko adostu ostean, su-etena gertatu zen. -
James Baker
James Bakerrek, Idazkari Nagusiaren Mandatari Pertsonalak, Maroko eta Fronnte Polisarioaren arteko negoziazioak ahalbidetu zituen, Houstoneko Akordiora eramanez identifikazioko desadostasunak gainditzeko. -
Period: to
1991ean hitzartutako plana bertan behera
Marokok ez zuen Houstoneko Akordioa errespetatu eta behin eta berriz ‘lurralde-osotasunaren’ inguruko soluzio batekin tematu zen, 1991ean hitzartutako plana bertan behera utziz. -
Period: to
Baker Plana
Baker Mandatari Pertsonalak bakerako plan bat proposatu zuen (Baker Plana), baina Marokok deuseztatu egin zuen independentzia emaitza posibleen artean baitzegoen. Marokok independentziaren aukeraren aurkako jarrera zorrotza hartu zuen. -
Period: to
Gelditasun iraunkorra
Alderdi bakoitzaren jarrerak elkarren artean baztertzaileak zirenez gero, Nazio Batuen Erakundea aldebiko negozioekin hasi zen, baina ez zen benetako aurrerapenik egin. -
Negoziazio mahaia
Maroko eta Fronte Polisarioa negoziazioa mahaira itzuli ziren.