Teddy txikia

  • Period: to

    Etxera bidean

    Dena ilun zegoen, kutxa txiki eta iluna zen, baina banekien etxera helduko nintzela, bera nire bila etorriko zela. Egunak aste bihurtu ziren ordea... Zer zen hori baina? bat batean kutxa ireki zen, nor zen gizon hura? ez zen espero nuen aurpegia, baina hainbeste eskertzen nuen norbaiten besotan egotea… “Beharbada zakarrontzira botako naute”, pentsatu nuen, biana ez. Urruntzen geunden bitartean zeozer irakurri ahal izan nuen eraikineko atean, “Correos”.
  • Azkenean etxean

    Azkenean etxean
    Plaza batera heldu ginen, umez beterik, zoragarria! Zer emango nukeen haien besotan egotearren. Bat batean, neskatxa bat hurbildu zitzaigun, “kaixo aita!”, esan zuen, “aita” deitzen omen zen gizon arraro hura, “zer daukazu poltsa barruan?”, berriz. “Aitak” poltsotik atera ninduen eta hori izan zen bera ezagutu nuen momentua, nire familia berria, beti maite eta zainduko nuen hura, bere besoak, inoiz ez dut beste lekurik nahiago izan. Hura bai Korrika egun zoragarria
  • Period: to

    Egunez egun

    Ni berarentzat eta bera niretzat, hori zen gure legea. Pozik geundenean egunak argia zuen gauez ere, triste zegoenean logela hotz geratzen zen. Egoera zena zela, beti geunden batera, momentu onenetan bizitza ospatzen eta txarrenetan bere besoetan hartzen ninduen gogor, gogor. Uda, Gabonak… zoragarriak ziren, oporretan ere eramaten ninduten, kotxean zein logelan, inoiz ez ginen banatzen. Baina hasten den guztiak amaiera dauka eta klaseak hastean, logela ilun geratzen zen bera gabe.
  • Beste esku bat

    Beste esku bat
    Egun batean, Marina logelara sartu zen zeozer esku artean zuelarik, “nor da hori?”, pentsatu nuen, “nire antza dauka, baina ez gara guztiz berdinak”. Marina hizketan hasi zitzaidan, “kaixo maitia, begira, anaitxo txiki bat ekarri dizu aitak, Balu deituko da, holan, inoiz ez zara bakarrik egongo”. “Hartz galduak” deitzen gintuen, Peter Pan ipuineko umeei erreferentzia eginez, izan ere, Balu ni bezalakoa zen, “Correos”-etik zetorren, inork batu ez zuen etxe gabeko hartza, nire anai berria.
  • Period: to

    Urruntzen

    Bakarrik, beti hurbil, baina, gero eta urrunago. Marina heldu bihurtzen ari zen, bigarren hezkuntzan zegoen dagoeneko, eta ohean jarraitu arren, bere besarkadak desberdinak ziren, maite bai, baina beste modu batera. Pozik nengoen, nire umea hain handi ikusita, baina bere falta sumatzen nuen, jolasak alde batera utzi eta mundua ezagutzera atera zen. Logela utz hartan, lagunekin batera jolas garaiak gogoratzean hunkitu egiten ginen, bere bizitzaren protagonistak gu geu ginen garaia.
  • Orainaz gozatzea, etorkizuna onartuz

    Orainaz gozatzea, etorkizuna onartuz
    Denok zuten gauzak lehengora itzultzeko esperantza, baina ni haiek baino lehenagotik nengoen hemen eta atzean geratu ziren gutako beste asko ezagutu nituen. Hori da gu guztion amaiera, haurtzaroko orriak gara eta orria pasata, ezerezera goaz, oroitzapenen mundura. Ez nago triste ordea, bere ondoan jarraituko dut, bere barrea agerrarazteko ahalmena dudan bitartean. Orainaz gozatzea, besterik ez dago, bere besoen artean jarraituko dut zoriontasun txiki hau pixka bat luzatuz.