-
Hasiera
Santa Ageda eguna eta kintoen dantzak 30ko hamarkadan hasi ziren, eta soilik gizonezkoek parte hartzen zuten -
Etenaldia
Gerra zibilaren ondorioz, Santa Ageda kintoen dantzak eten egin ziren Aretxabaletan -
Itzulera
Gerra Zibila behin bukatuta eta utzi zituen ondorioak behin pasata, 1942an berriro hasi ziren dantzatzen herrina. -
Aldaketarik ez
Ez zen aldaketarik egon eta 60, 80 eta 90 hamarkadan gizonezkoek soldaduskara joan baino lehen dantza egin zuten herrian. -
Zerbitzu militarra desagertu
Espainiar Erresuman 2001eko Abenduaren 31n derrigorrezko zerbitzu militarra desagertu zen arte. Ordurako, kintoen ospakizunak intsumisoen aldarrikapenekin uztartzen ziren, nahiz eta lehenago ere aldarrikapen festa izan (ikurrinaren aldekoa, adibidez) -
Emakumezkoek ezezkoa
2002an emakumeek parte-hartzea eskatu zuten, eta ezezkoa jaso zuten. -
2004ean emakumeak gonbidatuta
2004ko inauteri-igandean emakumeak gonbidatuta izan ziren lehenengoz. -
2007an lehen aldiz gizonezko eta emakumezkoak batera
Azkenean 2007an Santa Ageda mutilei neskak gehitu zitzaizkien eta Santa Ageda neska-mutilak sortu.