Primo de Riveraren diktadura

  • Period: to

    Direktorio militarra

    Alfontso XIII.ak Primo de Rivera direktorioko presidente izendatu zuen. Militarrez soilik osatutako gobernua izan zen direktorio hori. Hauek izan ziren gobernu horren lehen neurriak: gerra-egoera deklaratzea herrialde osoan (1925era arte egon zen indarrean), Konstituzioa etetea, Parlamentua desegitea, eta alderdi politikoak eta langile erakundeak legez kanpo uztea.
  • Period: to

    Primo de Riveraren diktadura

  • Estatu kolpea

    Estatu kolpea
    Alfontso XIII.ak Primo de Rivera direktorioko presidente izendatu zuen. Militarrez soilik osatutako gobernua izan zen direktorio hori. Hauek izan ziren gobernu horren lehen neurriak: gerra-egoera de klaratzea herrialde osoan (1925era arte egon zen indarrean), Konstituzioa etetea, Parlamentua desegitea, eta alderdi politikoak eta langile erakundeak legez kanpo uztea.
  • Batasun patriotikoa

    1924an, Primo de Riverak alderdi politiko berri bat sortu zuen: Batasun Patrio tikoa. Gobernuaren aldeko alderdia zen eta ez zuen ideologia zehatzik, diktadurari gizarte-babesa ema tea baitzen alderdiaren helburu nagusia.
  • Esku-hartze militarra Rifen

    Esku-hartze militarra Rifen
    Armadaren babesa izatearen garrantziaz ohartuta, Primo de Rivera Marokoko arazoa konpontzen saiatu zen, eta 1925. urtean, esku-hartze militarra egin zuen Rifen.
  • Period: to

    Direktorio zibila

    Ordena publikoko eta Marokoko arazoak konpondu ondoren, 1925eko amaieran, direktorio zibil bat izendatu zen, estatu-kolpe militarrak ezarritako salbuespenezko politika alde batera uzteko eta normaltasunera itzultzeko, erregimen berria instituzionalizatuz eta zibilei militarrei baino protagonismo handiagoa emanez.
  • Erakunde korporatibo nazionala

    Lan-gatazkak gelditzeko eta langile-mugimendua kontrolatzeko, Lan Kontseilua edo Erakunde Korporatibo Nazionala sortu zen 1926an. Sindikatu bertikala zen, eta langileen eta enpresaburuen ordezkaritza zuen, batzorde paritarioen bidez. Erakunde horren eginkizuna soldatak eta lan-baldintzak arautzea zen, bai eta ugazaben eta langileen arteko negoziazioa arautzea ere, betiere estatuaren kontrolpean.
  • Sanjuanada

    Sanjuanada
    Alderdi dinastikoetako lider ohietako batzuek erregimena gehiegi irauten ari zela kritikatu zuten eta zenbait konspirazio militar babestu zituzten, hala nola Sanjuanada deiturikoa.
  • Espainiako unibertsitateen grebak eta manifestazioak

    Intelektualek eta unibertsitate-ikasleek diktadura kritikatu zuten eta prentsa-zentsura eta adierazpen-askatasunik eza salatu zituzten, eta grebak eta manifestazioak sustatu zituzten.
  • Iberiar federazio anarkista

    Langileen oposizioa CNTK eta Espainiako Alderdi Komunistak (alderdi txikia garai hartan) egin zuten batez ere, eta jazarri eta debekatu egin zituzten. CNTren barruan anarkisten eragina handitzeko, Iberiar Federazio Anarkista (FAI) eratu zen 1927an.
  • PSOE harremanetan jarri diktadura amaiarazten

    PSOE harremanetan jarri diktadura amaiarazten