-
600 BCE
Testuinguru filosofikoa
Lehen filosofoen aurretik, Greiako pentsaera mitikoa dugu; gertatzen zen dena jainko edo giza itxurako naturaz gaindiko indarren mende zegoen.
Gero lehen filosofoak, joniarrak edo miletotarrak agertu ziren, eta hauek gauzen zergatia bilatzen zuten baina kontakizun mitikoetara jo gabe (Mitotik Logosera)
Pitagorasek (K.a VI.mendea) Pitagorikoen eskola sortu zuen, eta zenbakiak eta irudi geometrikoak asmatu zituzten. Pentsamendu abstraktua landu zuten, eta arimaren hilezkortasuna aldarrikatu. -
500 BCE
K.a 500- K.a 479: Mediar gerra
Grezia eta Persiaren arteko gatazka. Grezia irten zen garaile -
430 BCE
Peloponesoko gerra (K.a 432- K.a 404)
Grezia eta Espartaren arteko gerra izan zen, eta hiri bakoitzaren erregimen politikoa zegoen jokoan. Espartak irabazi zuen, beraz, Oligarkia jarri zen indarrean.
Denborarekin ordea, beste hainbat gatazkaren ostean, demokraziara bueltatu ziren -
429 BCE
Periklesen heriotza
Atenasen hainbat heriotza sortu zituen izurritea egon zen, eta Perikles agintaria izurrite horren ondorioz hil zela uste da, K.a 429. urtean.
Periklesen agintaldian zehar, arteak eta letrak asko garatu ziren. -
427 BCE
Platonen jaiotza
-
421 BCE
Periclesen sistema mantendu (K.a 421- K.a 404)
Periclesen sistemari ia aldaketarik ez zioten egin, beraz, Atenas nahiko egonkor mantendu zen -
411 BCE
Oligarkak boterean
Oligarkek Atenasko boterea lortu zuten. -
410 BCE
Demokraziara buelta
Berriro demokrazia sberrezartzea lortu zuten -
407 BCE
Sokrates ezagutu
-
404 BCE
Peloponesoko gerra amaitu
Atenas Espartaren aurrean errenditu zen. Espartak tirania ezartzen du. -
403 BCE
Berriro demokrazia berrezarri
-
401 BCE
Protagorasen heriotza
Sofista ospetsuenetako bat izan zen Protagoras -
400 BCE
Kulturaren gorakada
Hainbat eraikin garrantzitsu egin ziren: Acropolisa, Partenona edota Erecteiona.
Antzerkiak ere sekulako indarra hartu zuen eta idazlanek ere bai. Hainbat filosofo garrantzisu egon ziren garai honetan, kultura garapenak Atenasera erakarri baitzituzten.
Testuinguru honetan agertu ziren sofistak, natura ikertzea alde batera utzita, gizartea, politika, hizkuntza, soziologia... aztertzen hasi zirenak. -
399 BCE
Sokratesen heriotza
-
384 BCE
Aristoteles jaio
-
370 BCE
Demokritoren heriotza
-
368 BCE
Aristoteles Akademian sartu
Ordurako Platon bere ideien kritika garaian sartuta dago