-
427 BCE
Platonen jaiotza
Platon Atenasen jaio zen, eta familia entzutesu batean jaio zenez, hezkuntza militarrajaso zuen garai hartan ohikoa zen bezala -
407 BCE
Sokrates ezagutu
Sokrates ezagutu aurretik, Platonek letrak etazientziak ikasi zituen.
20 urterekin ezagutu zuen Platon, eta haren taldekidea egin zen. -
399 BCE
Sokratesen heriotza
Sokrates epaitu eta heriotza zigorrera kondenatu zuten, bi akusaziopean: gazteria galbidean jartzea eta kanpoko jainkoen aldeko sinesmena bultzatzeagatik.
Honek sekulako eragina izan zuen Platonen pentsamendu politiko eta filosofikoan; gai politiko eta etikoetan zentratu zen. -
399 BCE
K.a 399- K.a 389: Aro Sokratikoko idazlanak
Aro sokratikoko idazlanak Sokratesen eraginpean sortutako idazlanak dira, besteak beste, Apologa, Protagoras, Kriton eta Errepublika I -
398 BCE
Atenas utzi
Sokratesen jarraitzaileak arriskuan zeudenez, Atenasetik ihes egin behar izan zuten.
Platon Megarara joan zen lehenik eta han Euklidesen matematikak ikasi zituen.
Ondoren Egiptora joan zen eta geometria ikasketak burutu zituen. -
389 BCE
Ka. 389- K.a 385: Igaroaldiko idazlanak
Pixkanaka Sokratesen gerizpetik askatuz doa.Besteak beste, Gorgias, Menon, Eutidemo eta Kratilo. -
388 BCE
Sirakusara bidaia
Sirakusako agintariek Platoni bere sistema politikoa martxan jartzeko eskatu zioten hiru aldiz, baina ez zitzaion ondo atera. -
387 BCE
Akademiaren sorrera
Platon Atenasera bueltatu zen etaAkademia izeneko bere eskola sortu zuen. Herri bat ondo antolatzeko gobernariak hezten saiatu zen. -
386 BCE
K.a 386- K.a 370: Helduaroko idazlanak
Platonen doktrina garrantzitsuenak aurki ditzazkegu hauetan: Oturuntza, Errepublika, Fedon eta Fedro -
369 BCE
K.a 369- K.a 362: Zahartzaoko idazlanak
Bere doktrinak abstrakzio maila handia hartzen du, eta besteak beste, bere Ideien teoria eta haren ondorioak birpasatzen eta kritikatzen hasten da. Idazlan batzuk: Teeteto, Parmenides, Sofistak edo Politico. -
361 BCE
Platonen zahartzaroa (K.a 361- K.a 347)
Bere hainbat lanetan Platonek pesimismoa agertzen duela ikusi daiteke, besteak beste, Filebo, Legeak, Timeo lanetan. -
347 BCE
Platonen heriotza
Platon hil arren, Akademiak lanean jarraitu zuen; Espeusipok hartu zuen agintea.