Plastikoaren Historia

  • Charles Goodyear

    Charles Goodyear
    Eraldatutako lehenengo polimero naturalak kautxua, egurra eta kotoia bezalako materialetatik lortu ziren.
    1839an, bulkanizazio-prozesua aurkitu zuen Charles Goodyear-ek, eta kautxuaren erresistentzia hobetu zuen tenperatura-aldaketei eta urradurari aurre egiteko.
  • EEUU

    1859an, petrolio kantitate handiak aurkitu zituzten Estatu Batuetan. Gertaera hura oso garrantzi handikoa izan zen, handik urte batzuetara, polimeroak sintetizatzen hasi baitziren petrolioaren fintzean lorturiko substantziak erabiliz.
  • John W. Hyatt

    John W. Hyatt
    1862an, billar-bolak egiteko marfilaren ordez beste material bat aurkitzeagatik sari bat zegoela jakinik, John W. Hyatt-ek ikertzeari ekin zion.
  • Alexander Parkes

    Alexander Parkes
    1862an, Ingalaterran, parkesina aurkeztu zuen Alexander Parkes-ek. Egurretik erauzitako zelulosazko zuntza, azido nitrikoa eta disolbatzaile bat nahastuz lortu zuen. Oso kalitate baxukoa zen.
  • Alexander Parkes

    Alexander Parkes
    1869an, Parkesek lortutako polimeroa alkanforrez nahastu, eta produktu berri bat lortu zuen: gardena, malgua eta moldeatzeko erraza. Saria irabazi eta produktu berria patentatu zuen, zeluloide izena emanik. Handik gutxira, arrakasta handia lortu zuen zinemako lehenengo filmak egiteko. Hala ere, oztopo handia zeukan, oso erraz hartzen baitzuen sua.
  • Leo Baekeland

    Leo Baekeland
    1907an, Leo Baekeland kimikari amerikarrak lehen polimero sintetikoa fabrikatu zuen, eta bakelita izena eman zion. Oso material gogorra eta moldeatzeko erraza zen. Fenola (garai hartako desinfektatzailea) eta formaldehidoa (baltsamatzeko likidoa) berotuz lortzen zen. Gaur egun ere erabiltzen da plastiko hori isolatzaile gisa instalazio elektrikoetan.
  • Herman Staudinger

    Herman Staudinger
    Hala ere, 1920. urtera arte ez ziren finkatu polimeroen egiturari eta sintesiari buruzko oinarriak. Herman Staudinger kimikari alemaniarrak postulatu zuen teoriaren arabera, errepikatutako molekula (monomeroa) berberaren kate luzez egituraturik zeuden polimeroak. Makromolekulak deitu zituen, unitate berbera milaka bider errepikatuta baitaukate. Staudingerrek Nobel saria jaso zuen polimeroen kimikan egindako lanarengatik.
  • Period: to

    Tarte Garrantzitzua

    1920tik 1940ra bitartean polimero sintetiko berri asko garatu ziren. Adibidez, binil polikloruroa 1928an, poliestirenoa 1930ean, metil polimetakrilatoa 1933an, eta Nylona 1935ean. Garai hartan hain zuzen proposatu zen plastiko terminoa gizakiak fabrikatutako produktu horiek izendatzeko.
  • Period: to

    Bigarren Mundu Gerra

    Bigarren Mundu Gerrak (1939-45) aurrerapen handia ekarri zion plastikoen ikerkuntzari, ohiko materialen falta zela eta, ordezko material berriak aurkitzeko
    premia larria baitzegoen. Horrela, beste plastiko berri asko produzitu, erabili eta
    garatu ziren.
  • Period: to

    Gerra amaituta

    Gerra ostean, plastikoen produkzioak eta produktu berrien eta fabrikazio- metodo berrien ikerkuntzak aurrera jarraitu zuten, garai hartako petrolioaren prezio baxuaren laguntzaz. Besteak beste, polikarbonatoa (1953) eta polipropilenoa (1954) lortu ziren. 1960ko hamarkadan, plastiko berriak garatzea ekarri zuen espazioaren esplorazio-lasterketak. 1970eko hamarkadan llargi- misioetarako garatutako plastikoak laster asko erabili ziren eguneroko aplikazioetan.
  • Period: to

    Plastikoen alorreko ikerkuntza eta garapena ez dira gelditu

    Plastikoen alorreko ikerkuntza eta garapena ez dira gelditu. 1977an, elektrizitatearen eroalea den lehenbiziko plastikoa lortu zen; 1983an, lehenbiziko plastiko biodegradagarria; eta 1987an, petrolioaren ordez, landareen bidez ekoiztutako lehenbiziko bioplastikoa garatu zen -erregai fosilekiko mendekotasuna gutxitzeko plastikoak ekoizteko prozesuan - Gainera, plastikoak eguzki-argiarekin degradatzea eragiten duten zenbait gehigarri sortu dituzte zientzialariek.
  • Period: to

    Azkenengo plastikoak

    2008an, mikrobioen kontrako plastikoa garatu zen; denbora igaro ahala askatzen diren desinfektatzaileak ditu plastiko horrek, eta jostailuetan eta hortzetako eskuiletan erabil daitezke. 2012an, prozesu bat aurkitu da etilenoa eta propilenoa lortzeko -ohiko plastikoak ekoizteko osagai nagusiak dira bi monomero horiek- landare-materiatik hasita burdinazko nano-partikulak dituen katalizatzaile bat erabiliz.