Hasierako energia iturriak

  • Ikatza

    Ikatza
    Erregai fosil beltz eta gogorra da, gehienbat karbonoz osatua eta landare jatorria duena. Egur ikatza izenarekin minerala ez den eta landare edo animalia substantziei ura eta beste osagai lurrunkor batzuk kenduz eskuratzen den ikatza da. Erregai oso garrantzitsuan bilakatu zen XVIII, XIX, eta XX. mendeetan.
  • Harrikatz-gasa

    Harrikatz-gasa
    Harrikatzaren destilazio suntsikorraren bitartez lortzen da. Gas hau, berriki arte, hiri handietako etxeetako erregai gisa erabili da. Oso toxikoa eta kutsatzailea
  • Gas Naturala

    Gas Naturala
    Gehienbat metanoz osatutako gasa. Sarritan beste erregai fosil batzuekin elkartuta agertzen da, eta organismo metanogenikoek ekoizten dute padura, zingira eta zabortegietan. Erregai-iturri garrantzitsua da.
  • Lehen gas hobia

    Lehen gas hobia
    Fredonian (Nueva York, EE UU) lehenengo aldiz gas naturala saltzen da. Gasa zuhaitz-enbor hustuen bidez heltzen zen etxeetara.
  • Kerosenoa

    Kerosenoa
    Petrolioa destilatuz eskuratzen den likido gardena edo ia gardena da. Dentsitate ertaina du, gasolinaren eta gasolioaren bitartekoa da. Disolbatzaile eta erregai moduan erabiltzen da, bereziki hegazkinetan eta berogailuetan. Petrolio garbitik eratorritako gaia da, hidrokarburoez osatua.