Ondare Historikoa

  • Etimologia

    Etimologia
    Ondare/Patrimonio Kontzeptua
    Patrimoine (Frantsesa): Kulturatik oinordetzan jasotzen duguna.
    Heritage (Anglesa): Etorkizunerako usten duguna.
  • XVIII. mendea

    XVIII. mendea
    Ondarearen jatorria XVIII. mendetik aurrera sustatutako bildumazaletasunarekiko interesaren hasieran dago.
    1.Bildumazaletasuna norbanakoaren ospea eta gizarte-bereizketa lortzeko modutzat hartzen da, baina ez dago hauteskundeak eta kontserbaziorako hautaketak oinarrituko dituen inolako erreferente teorikorik.
    2.Ondarea altxortzat hartzen zen, zibilizazioaren goranzko aurrerapena egiaztatzen duten jeinuetatik sortutako ekoizpenei erreferentzia egiten baitzien.
  • XIX. mendea

    XIX. mendea
    Ondarea, herentzia bezala aintzat hartzeari usten zaio eta dokumentu balorea hartzen du.

    Ez da soilik objektu baliotsu bat bere antzinatasunarengatik, baizik eta kulturaren testigu bezala onartzen da.
    “Ondasun kulturalak” kontzeptua erabiltzen hasten da: erlazio bat dago ondarea eta ematen zaion esanahi ez materialaren artean.
    XIX.mendeko gizartea, oso hierarkizatua zen, beraz, goian zeuden sektoreek dena erabakitzen zuten.
    Kultura,gizarte baten barruan klaseak banatzeko tresna bat zen.
  • XX. mendea 1. erdialdea

    XX. mendea 1. erdialdea
    XX. mendetik aurrera, ondarea, gizarteari lotzen zaio. Ez dago gizabanako bakarrarentzako ondarea, eta ondasun komun batean bihurtzen da.
    Balore hau, ez dago bere bereizitasunarengatik zehaztuta, baizik eta bere esanahiarengatik.
    Ondareak, lurralde baten identitate kulturala zehazten du.
    XIX. mendearen amaieran, ondarearen interpretazioa kontzeptua sortzen da. Hortik aurrera, ondarea honekin erlazionatzen da:
    - Identitatearekin
    - Ekonomiarekin
    - Gizartearekin
  • XX. mendea 2. erdialdea

    XX. mendea 2. erdialdea
    Gaur egun gertatzen ari den joeretako bat Ondarea baliabide gisa erabiltzea da. Gero eta gehiago eskatzen da ondareak errentagarritasun ekonomikoa izatea eta hori lortzeko bidea turismo kulturala sustatzea da. Ondarea kontsumitu daitekeen objektu bihurtzen da; beraz, komunitatearentzat diru-iturri bihurtzeko aukera bezala ikusten dute askok. Ondare elementu batek “balore” mota ezberdinak ditu:
    - Balio estetikoa, artistikoa, historikoa, kognitiboa eta ekonomikoa.
  • Kultura-ondarea ikuspegi sozialetik: Gizarte-zientzia batzuen ekarpenak

    Ondarea herrialde baten, talde baten, gizabanako baten identitatea dela kontsideratzen da, beraz, bere galera konponezina da. Gaur egun, ondareaz bakarrik hitz egin beharrean, "Ondare Kultural" kontzeptua erabiltzen da. “Kultura-ondarea” ondarea baino ikuskera integratzaileagoa dela uste da gar egun kultura eta identitatea oso kontzeptu konplexuak direlako, eta hainbat ikuspegitatik azter daitezkelako.