Musika 25. jarduera Aner Liher

By libher
  • Bluesa

    Bluesa
    blues hitza 1862. urtean agertu zen idatziz, plantazioetako beltzen animoaz hitz egiteko. Afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten. Garai hartan, askatasuna lortu berri zuten blues-musikari askok bizimodu berri bat hartu zuten: hoboing deitzen zioten bizitzeko estilo berri hari.
    Alde batetik bestera ibiltzen ziren musika jotzen, eurek egindako banjo zaharrak erabiliz (kalabaza luzeak, egurrak eta arrantzan egiteko sokak hartuta).
    biolina jotzen hasi ziren,geroago gitarra.
  • Rock and roll

    Rock and roll
    Rock and rolla Estatu Batuetan 1940eko hamarkadaren amaieran eta 1950eko hasieran sortutako musika herrikoi mota bat da. Haren jatorria blues afroamerikarraren, country musikaren, jazzaren eta gospel musikaren nahastean dago. Rock and rollaren elementuak jadanik 1930eko hamarkadako country abestietan eta 1920ko blues diskoetan aurki daitezke, baina izena ez zuen eskuratu 1950eko hamarkadara arte.
  • Pop

    Pop
    Pop musika XX. mendeko 50eko hamarkadan AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da. Publiko zabalarentzat egina da, komertziala eta itsaskorra. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak, normalean, gai sinpleez mintzo dira, maitasunari buruz askotan.
    Ingelesezko popular music hitzetik datorkio izena
  • Heavy metal

    Heavy metal
    Rock musika Rock gogorra baino gogorragoa. Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren, 70eko hamarkadan. Haien hasierako kantak entzuterakoan, nabari da rock-and-rollaren eta bluesaren eragina zutela.
    Hauek dira heavyaren berezitasunak: erritmoen abiadura eta indarra, bolumen altuak, gitarran oinarrituriko soinuak, gitarraren distortsioa (soinu heavy eta boteretsu hori lortzeko), soloak, gitarraren soinua aldatzeko teknologia berriak erabiltzea...
  • Reggae

    Reggae
    1960ko hamarkadan AEBko R&Ba eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun-harremanak skaren sorrera ekarri zuen. Jamaikak britainiar kolonia izateari utzi zion 1962. urtean. Etorkizun hobe baten esperantzan sortu zen ska musika, alaia eta dantzagarria. Bob Marleyren moduko abeslari eta musikari apartei esker. Reggae musikak lotura estua du rastafarien erlijioarekin.
  • Rap

    Rap
    Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) 1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da. Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da.
    Beltzen auzo marjinalen inguruan sorturiko musika da. Erritmo markatu baten gainean errezitaturiko eskaera eta kritika sozialez beteriko hitzak dira haren ezaugarri nagusietakoa.