-
1908/03/08
20 emakume langile erreta hil ziren New Yorkeko Cotton lantegian, soldata baxu eta lan baldintza txarrengatik protestan ari zirela. -
1910
1910ean Emakume Sozialisten Nazioarteko Konferentzia Kopenhagen bildu zenean, Clara Zetkinmilitaten komunistaren eskariz, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna egitea proposatu zen. Zetkinen proposamena onartu zuten 17 naziotatik hurbildu ziren 100 emakume baino gehiagok. -
1911/03/19
Alemania, Austria, Danimarka eta Suitzan ospatu zen lehen aldiz Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, martxoaren 19an. Milioi bat pertsona baino gehiago bildu ziren mitin haietara. Besteak beste, emakumeentzat boto eta kargu politikoak betetzeko eskubidea eskatu zuten, lan egiteko, formakuntza profesionala eta bazterketarik ez jasateko aldarrikatu zuten bezala. -
1911/03/25
New Yorkeko Triangle fabrikan gertatu zen sutean, 146 langile, horietatik 123 emakumezko hil ziren lanean. Haietarik gehienak etorkinak ziren. -
1913 eta 1914
Errusiako emakumeek otsaileko azken igandean ospatu zuten euren eguna 1913an. Europan, martxoaren 8an bildu ziren I. mundu gerraren aurka protesta egin eta munduko gainerako emakumeei elkartasuna adierazteko. -
1917
Gerra Handian hil ziren 2 milioi errusiarren omenez, errusiako emakumeek otsaileko azken igandea hautatu zuten “ogia eta bakea” lelopean huelga hasteko. Lau egunetara Tsarrak abdikatu egin zuen eta uneko gobernuak, martxoaren 8an, emakumezkoei botoa emateko aukera eman zien. -
Martxoak 8a
Martxoaren 8ak beste dimentsio bat hartu du azken urtetan herrialde garatuetan. Aurreko gertakari hauei egiten die, egungo arazoez gainera, gaurko egunak erreferentzia.