-
Lan eskubideen alde
120 emakume langile erreta hil ziren New Yorkeko Cotton lantegian. -
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna proposatu
Emakume Sozialisten Nazioarteko Konferentzia Kopenhagen bildu zenean, Clara Zetkinmilitaten komunistaren eskariz, Zetkinen proposamena onartu zuten 17 naziotatik hurbildu ziren 100 emakume baino gehiago. -
Lehen eguna
Alemania, Austria, Danimarka eta Suitzan ospatu zen, Milioi bat pertsona baino gehiago bildu ziren mitin haietara. Besteak beste, emakumeentzat boto eta kargu politikoak betetzeko eskubidea eskatu zuten, lan egiteko, formakuntza profesionala eta bazterketarik ez jasateko aldarrikatu zuten bezala. -
Triangleko sutea
New Yorkeko Triangle fabrikan gertatu zen sutean, 146 langile, horietatik 123 emakumezko hil ziren lanean. Haietarik gehienak etorkinak ziren. Gertakari honek eragin handia izan zuen AEBtako lan legedian. Nazioarteko Emakume Langileen egunetan, behin baino gehiagotan aipatuko zen Trianglen gertaturikoa, emakumeen lan baldintza txarren salagarri. -
Bilkurak
Errusiako emakumeek otsaileko azken igandean ospatu zuten euren eguna 1913an. Europan, martxoaren 8an bildu ziren I. mundu gerraren aurka protesta egin eta munduko gainerako emakumeei elkartasuna adierazteko. -
Errusia
Gerra Handian hil ziren 2 milioi errusiarren omenez, errusiako emakumeek otsaileko azken igandea hautatu zuten “ogia eta bakea” lelopean huelga hasteko. Lau egunetara Tsarrak abdikatu egin zuen eta uneko gobernuak, martxoaren 8an, emakumezkoei botoa emateko aukera eman zien. -
Martxoaren 8a
Martxoaren 8ak beste dimentsio bat hartu du azken urtetan herrialde garatuetan. Aurreko gertakari hauei egiten die, egungo arazoez gainera, gaurko egunak erreferentzia.