-
Period: to
Bismarck-en aliantzak eta Bake Armatua
Bismarck kantzilerrak aliantza-sistema bat asmatu zuen, bi helburu nagusirekin: Frantzia isolatzea eta Balkanetako oreka mantentzea. Orduan, nazioarteko harremanen aro berri bat sortu zen, bi ezaugarrirekin: Europa bi bloketan banatu zen (Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza), eta horrek armamentuen norgehiagoka sortu zuen. -
1905eko iraultza
1905ean izandako orrotaren ondorioz, eta garai harta bizi zen ekonomia-krisiaren ondorioz, jendetza San Petersburgoko Neguko Jauregira joan zen manifestatzera, baina agintariek errepresio latzarekin erantzun zuten, eta hainbat jende hil zen. Horregatik, Igande Odoltsua deitzen zaio egun hari -
Algecirasko konferentzia
Marokon gerra bat ekiditeko, Algecirasko konferentzia egin zen, eta Frantziak lurrralde hartan zuen presentzia indartu zuen. -
1914ko udako krisia
Ekainean, Austria-Hungariako Inperioaren oinordeko Frantzisko Fernando artxidukea hil zuen Serbiaren aldeko pertsona batek. Orduan Austriak Serbiari ultimatuma proposatu zion, eta Serbiak onartu ez zuenez, Austriak gerra deklaratu zion. Ondoren, beste herrialdeak sartu ziren gerran, eta Lehen Mundu Gerra hasi zen. -
Mugimenduen gerra
Alemaniarren asmoa Frantziari ahalik eta arinen irabaztea zen, baina frantziarrek irabaztea lortu zuten Marneko guduan. Errusiak, nahiz eta alemanirren aurka galdu Tannenbergen, alemaniarrak ekialderantz desbideratzea lortu zuten. -
Period: to
Posizioen gerra
Alemaniarrek mendebaldeko frontea hautsi nahi zuten Verdungo guduan, eta britainarrek Sommeko guduan, baina emaitza eskasak lortu zituzten. Mediterraneoan britainarrek Turkia isolatu nahi zuten, baina porrot egin zuten Gallipolin. -
Urte erabakigarria: 1917
Errusiako forntea gainbehera etorri zen Iraultza Boltxebiea piztean, eta Errusia gerratik irten zen. Gainera Estatu Batuak aliatuen alde sartu zen. -
1917ko otsaileko iraultza
Greben eta manifestaldien ondorioz, tsarrak abdikatu behar izan zuen, eta behin-behineko gobernua sortu zen, Kerensky buruan. Geroago, sobietak sortu ziren, boltxebikeen kontrolpean, eta Errusia Lehen Mundu Gerratik ateratzea eskatzen zuten. -
Gobernuaren porrota
Gerrako porrotek eta biztanleria zibilaren nahigabeak, matxinadak eragin zituzten. Ondorioz, irailean, behin-behineko gobernuak estatu-kolpea jasan zuen, baina porrot egin zuen, boltxebikeei esker. -
1917ko urriko iraultza
Urriaren 24ko gauean, Neguko jaurgeiari eraso egin zioten sobietek, eta Boltxebikeen lehen gobernua eratu zuten, Lenin buruan zutela. Gerratik atera eta Brest-Litovskeko ituna sinatu zuten. Gainera herrien subiranotasun-eskubidea ere onartu zuten. -
Gerraren amaiera
Alemaniak Errusiarekin bakea sinatu zuen, Brest Litovskeko Itunaren bidez. Ondorioz, tropak mendebaldera joan ziren, baina inperio zentralek ezin izan zuten eutsi eta errenditu egin ziren. Azaroaren 11n, armstizioa sinatu zuten Alemaniak eta aliatuek. -
Parisko Bakea
Parisko Bake izenez ezagutzen da herrialde irabazleek sinetutako itun multzoa. Helburu nagusiak hauek ziren: Alemaniari suspertzen ez uztea, irabazleen artean botereen oreka mantentzea eta Errusia isolatuta edukitzea.