-
Langileen beharra identifikatu
Enpresa zabaldu bezain pronto organigrama baten bitartez langileen zereginak finkatu genituen; ondorioz, langile bat gehiago behar genuela erabaki genuen. -
Iragarkia argitaratu
Zerbitzu hau eskaintzen duten eragileen bitartez egin genuen: alde batetik, prentsa idatzian eta, bestetik, Lan Sarean web gunean. -
CVak batu
Iragarkia jarri bezain pronto guk ezarritako bideen bitartez jaso genituen CV guztiak. -
Filtroen bitartez hautagaiak aukeratu
Giza baliabideetako arduraduna postuari dagokion profil egokiena bilatzen saiatu zen horretarako genituen filtroei esker. Lan hau, iragarkia ez bezala, gure enpresaren esku geratu zen. -
Bi hautagai onenei elkarrizketa egin
Filtroak pasatu ostean bi hautagai aukeratu genituen azken faseko elkarrizketa egiteko.
Elkarrizketak metodo berritzaileen bidez aurrera eraman genituen, hauatagiei erronkak ezarriz. -
Hautagai onena aukeratu
Elkarrizketatzaileek, txantiloi baten oinarrituz, hautagai onena aukeratu zuten.
Txantiloiak gaitasun profesionalak zein pertsonalak kontuan hartzen zituen. -
Langileei Gizarte Segurantzan alta eman
Behin kontratua adostu genuenean. Langile guztien alta tramitatu genuen gizarte segurantzan.
3 langileen kasuan alta bakarrik eman behar zen; langile berriaren kasuan, aldiz, TA.6 eredua bete behar izan genuen. -
Langilearekin kontratua adostu eta sinatu
Hautagaia aukeratu bezain pronto. Jone kontaktuan jarri zen aukeratutako hautagaiarekin lanpostua eskaintzeko.
Hautagaiek proposatutako kontratua onartu ondoren, hurrengo urratsa bete genuen. -
SEPEari komunikatu egoera
Sinatu ostean, SEPEari langile berrien egoera komunikatu behar izan genuen.
Tramite guztiak RED sistemaren bitartez egin daitezke, enpresak Gizarte Segurantzarekin harremanetan jartzeko duten sistema informatikoa hain zuzen.